Profesionalen prestakuntza

Irakasleentzako gradura egokitzapen ikastaroa

Egutegia

Galde egiguzu

Tokia

Eskoriatza

Hizkuntza

Euskara

Modalitatea

Online

Informazio saioak

Ezagutu ikastaro hau hobeto

Online 2024/05/09 18:00-19:00

Aurkezpena

Irakasle ikasketetan diplomatuak direnentzat, Gradurako Egokitze Kurtsoa online egiteko aukera, derrigorrezko tutoretza-saio presentzialekin.

Nabarmenduak

Bertitulatzeko, gradua aldatzeko edo aipamena aldatzeko aukera

Ikasketak eta lana uztartzea ahalbideratzen duen modalitatea

Tutoretza saio presentzialekin

Pertsona ardatz duen konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza

KONTAKTUA

 

 

Harremanetarako
pertsona


Helburuak

Ikasketa hauen helburua da irakasle ikasketetan diplomatuak direnei, Gradu titulua online lortzeko aukera ematea.

Ikasketak eta lana uztartzea ahalbideratzen duen online modalitate horretan, derrigorrezkoa da era presentzialean egitea tutoretza-saioak.

Nori zuzendua

Irakasle ikasketetan diplomatuak, hau da, irakasleak izan behar dira. Hauetariko titulu baten jabe izan behar da:

  • Irakasle titulua, espezialitatea edozein dela ere. (RD 1440/1991).
  • Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle titulua, espezialitatea edozein dela ere.

Metodologia

  • Eredu berritzailea.
  • Pertsona ardatz.
  • Konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza.
  • Metodologia aktiboetan oinarritutako ikaskuntza.

Matrikula

 

Inskripzio epea:

  • Ohiko epea: 2023/12/01etik 2024/07/07ra
  • Ezohiko epea: 2024/07/08tik 2024/09/02ra

Dokumentazioa ekartzeko azkenengo eguna:

  • Ohiko epea: 2024/07/07
  • Ezohiko epea: 2024/09/02

Onartuen jakinarazpena:

  • Ohiko epea: 2024/07/08 arratsaldez
  • Ezohiko epea: 2024/09/04

Matrikula egiteko epea:

  • Matrikula berriak:
    • Ohiko epea: 2024/07/12
    • Ezohiko epea: 2024/09/07
  • Matrikula beteranoak: 2024/07/19

Erakundea

  • Bertitulazioa. Jatorrizko diplomaturaren espezialitatean gradua lortzea:
    • Iraupena: ikasturte bat.
  • Aipamen aldaketa. Jatorrizko diplomaturatik espezialitatetik Graduko beste aipamen batera.
    • Iraupena: ikasturte bat.
  • Gradu aldaketa. Jatorrizko diplomaturatik beste etapako gradura.
    • Iraupena: Bi ikasturte.

Onarpen baldintzak eta prozesua

Inskripzioa egiterakoan egiaztatu behar diren hizkuntza-mailak hurrengoak dira:

Euskara-maila: C1

  • C1 maila egiaztatzen ez dutenei hizkuntza-proba bat egingo zaie (47/2012 DEKRETUA, apirilaren 3koa).

Nola egiaztatzen da hizkuntza-maila?

Euskara

  • EGA agiria edo dagokion Hizkuntza eskakizuna (Administraziorako PL3; Hezkuntzarako PL2)
  • Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean diplomatura eginda edukitzea
  • Diplomatura Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean egin ez bada, baina bai euskaraz, 47/2012 DEKRETUAk dioenaren arabera

Dekretuaren erreferentzia.

Lehen Hezkuntzako Atzerriko Hizkuntzaren ibilbiderako hasierako hizkuntza-eskakizuna beste ibilbideen berdina bada ere, ikasketen bukaeran, berriz, B2 mailaren akreditazioa beharko da lanean aritzeko (RD 1594/2011).

Dekretuaren erreferentzia.

Materiak edo ikasgaiak euskaraz egingo dira. Salbuespenak:

  • Lehen Hezkuntzako 1. eta 3. multzoetako kurtsoetan ingelesez materia bat dago.
  • Haur Hezkuntzako 1. multzoko kurtsoan ingelesez 2 materia daude, eta 3. multzoko kurtsoan, bat.
  • Atzerriko Hizkuntzako ibilbideko materia espezifiko guztiak ingelesez egingo dira.

Ibilbideak

Kredituen aitortza

Kredituen aitortza kasuz kasu aztertuko da.

Ezinbestekoa izango da ikastetxeko zuzendariaren egiaztagiria, edo, eskaini den Hezkuntza Erakundeko organo eskudunak egiaztatutako zerbitzu-agiria aurkeztea. Egiaztagiri horietan, ezinbestean azaldu beharko dira: eskainitako zerbitzuaren hasierako eta bukaerako eguna, etapa edo maila eta ibilbidea.

Prezioa

  • Sarrera kuota: 900 €
  • Kreditu bakoitzaren prezioa:  90 €

Prezio hauek behin-behinekoak dira, Errektore Kontseiluaren onarpenaren faltan.

Ordainketa: Matrikula egiterakoan sarrera kuota ordainduko da. Ikasturte horren kredituen kopuruari dagokion zenbatekoa 9 kuotatan ordainduko da.

Mondragon Unibertsitateko Alumni elkarteko kideek %5eko deskontua izango dute ikastaro honetan.

Informazio gehiago

Argitu itzazu dituzun zalantza guztiak! 
 
Jar zaitez gurekin harremanetan zure kasu konkretuaz hitz egiteko eta aurkezten diren aukerak aztertzeko:
* Gure ordutegia astelehenetik ostiralera goizeko 08:30etatik 13:00etara eta arratsaldeko 14:30etatik 17:30etara da.

 

 


Agian hauek ere interesatuko zaizkizu...

Ikasleen irteera-profila hezkuntza eraldatzeko oinarri gisa Ikastaroa (Online)
300 € Euskara - Gaztelania - Katalana - Online
25 ORDU
STEM eta digitalizazioa hezkuntzako testuinguru berrietan Aditu Diploma
3.500 € Euskara - Erdi-presentziala
Eskoriatza / 18 ECTS
Ikaskuntza Komunitateak Erraztea Espezializazio Ikastaroa
1.900 € Euskara - Gaztelania - Erdi-presentziala
Bilbo / 130 ORDU