Ikastaroa Oinarrizko elektrizitatea

Gaia
Elektronika eta energia
ECTS/orduak
20 ORDU
Egutegia
2022/01/31 - 2022/02/04 As-At-Az-Og-Or
Ordutegia
15:00-19:00
Tokia
Arrasate-Mondragón
Hizkuntzak
Gaztelania
Modalitatea
Aurrez aurrekoa
Prezioa
Doan

Helburuak

Elektrizitateari buruzko oinarrizko ikastaroa, oso praktikoa, elektrizitatearekin zerikusia duten zeregin sinpleetan trebetasunak lortzeko. Ikasleak, ikastaroaren amaieran, oinarrizko instalazio elektrikoak osatzen dituzten zati eta elementuak identifikatzeko gaitasuna izanen du, baita oinarrizko konponketak egiteko ere.

Nori zuzendua

  • Instalazio elektrikoei buruzko oinarrizko ezagutzak lortu nahi dituzten langileak, konponketa eta instalazio txikiak egin ahal izateko.
  • Muntatzaile, mantentzaile eta instalatzaileentzat aproposa.

Ikastaro hau batez ere "LANEAN ARI DIREN langileei" zuzenduta dago.

Egitaraua

Ikastaro osoak puntu hauek izanen ditu:
  • Jarraitutasuna neurtu, tentsioa neurtu. Zuritu eta konektatu kableak
  • Korronte-hartune bat / lanpara bat / argi-puntu bat / bi lanpara seriean eta paraleloan muntatzea
  • Lanpara bat piztea, bi puntu / hiru puntutatik / fluoreszentea
  • Babesen konexioa (PIA, fusiblea, diferentziala...)
  • Polimetro-aplikazioak erabiltzea
  • Beste zirkuitu batzuk (motorrak, larrialdietako argiak, eskailerako argiak)
  • Instalazio elektrikoei lotutako araudia

Irakasleak

Mugarza, Juan Carlos
Ormaetxea Mugertza, Jon

Kolaboratzailea