Gaia
Egutegia
2022/09/12 - 2023/06/16
Tokia
Hizkuntza
Euskara
Modalitatea
Erdi-presentziala
Aurkezpena
Irakasle ikasketetan graduatuak direnentzat, bigarren Gradu bat edo bigarren espezialitate bat online ikasteko aukera, derrigorrezko tutoretza-saio eta praktika presentzialekin.
Nabarmenduak
Bigarren aipamen bat Hezkuntzan sei hilabetean
Bigarren gradu bat Hezkuntzan urte eta erdian
Haur Hezkuntzan 4 aipamen eta Lehen Hezkuntzan 5 aipamen aukeran
Tutoretza saio presentzialekin
KONTAKTUA
Helburuak
Eskaintzea Irakasle ikasketetan Graduatuak direnentzat, Hezkuntzako bigarren Gradu edo bigarren espezialitate bat egiteko aukera online modalitatean.
Ikasketak eta lana uztartzea ahalbideratzen duen modalitate horretan, derrigorrezkoa da era presentzialean egitea tutoretza-saioak eta praktikak.
Psikomotrizitatea eta Entzumena eta Mintzaira aipamenen kasuan, aurrez aurreko saioak derrigorrezkoak dira.
Nori zuzendua
Irakasle Ikasketetan Graduatuei.
Programa
- 2.Gradua: iraila - ekaina
- 2.Aipamena: urtarrila - ekaina
Metodologia
- Eredu berritzailea.
- Pertsona ardatz.
- Konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza.
- Metodologia aktiboetan oinarritutako ikaskuntza.
Egutegia
Saio presentzialak materiako irakasleekin, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (Eskoriatzako campusean) izango dira bi astetik behin, astearte edo ostegunetan, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara.
Entzumena eta Mintzaira* aipamenaren kasuan, astero, nahitaezko aurrez aurreko saioak Eskoriatzako campuesan izango dira, ostiral arratsaldez (17:00etatik 21:00etara) eta larunbat goizez (09:00etatik 13:00etara). Ikastaroaren iraupena 17 asteburutakoa da.
*COVID-19aren ondorioz sortutako egoeran aurreikusitako plangintza eraman da aurrera eta adituen tailerrak osotasunean garatu dira.
Psikomotrizitatea aipamenaren kasuan, astero, nahitaezko aurrez aurreko saioak Eskoriatzako campuesan izango dira, ostiral arratsaldez (17:00etatik 21:00etara) eta larunbat goizez (09:00etatik 13:00etara). Ikastaroaren iraupena 15 asteburutakoa da.
Matrikula
Inskripziorako epea 2021eko azaroaren 29tik 2022ko uztailaren 8ra izango da. Ez-ohiko epea 2022ko uztailaren 9tik irailaren 2ra.
Izen ematea
Hau da hautatze prozesuan sartzeko nahitaez atxiki beharreko dokumentazioa:
- Aurreko ikasketen titulua eta espediente akademikoa.
- Hizkuntzen-maila egiaztatzen duten agiriak (euskara C1 eta ingelesa B1).
Dokumentazioa ekartzeko azken eguna: 2022ko uztailaren 8a (ez ohiko epea: irailak 2). Dokumentazioa inskripzioa egin den aplikazioan atxiki behar da.
Onartuen jakinarazpena: 2022ko uztailaren 11n (ez ohiko epea: irailak 5) .
Matrikula egiteko epea: uztailak 13 (ez ohiko epea: irailak 6).
Informazio saioak
Informazio saio birtualak:
- Maiatzak 5, 18:00 - Eman izena!
- Ekainak 16, 18:00 - Eman izena!
Onarpen baldintzak eta prozesua
Inskripzioa egiterakoan egiaztatu behar diren hizkuntza-mailak hurrengoak dira:
Euskara-maila: C1
C1 maila egiaztatzen ez dutenei hizkuntza-proba bat egingo zaie (47/2012 DEKRETUA, apirilaren 3koa).
Probaren tasa 50 €-koa izango da.
Ingeles- maila: B1
B1 maila egiaztatzen ez dutenei hizkuntza-proba bat egingo zaie (Orden ECI/3857/2007; Orden ECI/3854/2007).
Probaren tasa 50 €-koa izango da.
Nola egiaztatzen da hizkuntza-maila?
Euskara
- EGA agiria edo dagokion Hizkuntza eskakizuna (Administraziorako PL3; Hezkuntzarako PL2)
- HUHEZIn diplomatura eginda edukitzea
- Diplomatura HUHEZIn egin ez bada, baina bai euskaraz, 47/2012 DEKRETUAk dioenaren arabera
Dekretuaren erreferentzia.
Ingelesa
- HUHEZIn diplomatura eginda edukitzea
- PET, FIRST edo goragoko egiaztagiria
Aginduen erreferentzia.
Lehen Hezkuntzako Atzerriko Hizkuntzaren ibilbiderako hasierako hizkuntza-eskakizuna beste ibilbideen berdina bada ere, ikasketen bukaeran, berriz, B2 mailaren akreditazioa beharko da lanean aritzeko (RD 1594/2011).
Dekretuaren erreferentzia.
Materiak edo ikasgaiak euskaraz egingo dira. Salbuespenak:
- Lehen Hezkuntzako 1. eta 3. multzoetako kurtsoetan ingelesez materia bat dago.
- Haur Hezkuntzako 1. multzoko kurtsoan ingelesez 2 materia daude, eta 3. multzoko kurtsoan, bat.
- Atzerriko Hizkuntzako ibilbideko materia espezifiko guztiak ingelesez egingo dira.
Ibilbideak
- Haur Hezkuntza gradua
- Haur Hezkuntza
- Atzerriko Hizkuntza
- Psikomotrizitatea. BERRIA! (Luzaro Psikomotrizitate Eskolarekin batera garatutako ikastaroa)
- Entzumena eta Mintzaira. BERRIA!
- Lehen Hezkuntza gradua
- Lehen Hezkuntza
- Atzerriko Hizkuntza
- Hezkuntza Berezia
- Heziketa Fisikoa
- Entzumena eta Mintzaira. BERRIA!
Prezioa
- Sarrera kuota: 900 €
- Kreditu bakoitzaren prezioa: 90 €
Prezio hauek behin-behinekoak dira, Errektore Kontseiluaren onarpenaren faltan.
Ordainketa: Matrikula egiterakoan sarrera kuota ordainduko da. Ikasturte horren kredituen kopuruari dagokion zenbatekoa kuotatan ordainduko da.
Alumni elkarteko kideek %5eko deskontua izango dute ikastaro honetan.
Informazio gehiago
Telefonoz: 943 71 31 39
Emailez: idazkaritza.huhezi@mondragon.edu
Meet bidez. Har ezazu hitzordua esteka honetan: https://calendly.com/saltuna/erdi-presentzialak
* Gure ordutegia astelehenetik ostiralera goizeko 08:30etatik 13:00etara eta arratsaldeko 14:30etatik 17:30etara da.
Aipamenak
- Haur Hezkuntza gradua
- Haur Hezkuntza
- Atzerriko Hizkuntza
- Psikomotrizitatea. BERRIA! (Luzaro Psikomotrizitate Eskolarekin batera garatutako ikastaroa)
- Entzumena eta Mintzaira. BERRIA!
- Lehen Hezkuntza gradua
- Lehen Hezkuntza
- Atzerriko Hizkuntza
- Hezkuntza Berezia
- Heziketa Fisikoa
- Entzumena eta Mintzaira. BERRIA!