MU Kirol Zerbitzuak elkarlan berria BAKH-ekin
Baskonia Kirol Hiria (BAKH), Gasteizen dagoen kirol gunea da, Buesa Arena saskibaloi kantxaren alboan. Bertan, izotz pista dute eta jarduera hau sustatu nahian eskantza bereziak sortzen ari dira.
Hau horrela, MUko Kirol Zerbitzuak elkarlan bat sortu berri du BAKH-ekin. Honi esker, eskaintza esklusiboak izango ditugu aurrerantzean, izotz gaineko patinaia praktikatu eta izotz gaineko hockey partidetaz gozatzeko.
Punta puntako partiduak ikusteko aukera zabaltzen zaizue beraz, ESCOR-BAKH taldeak Espainiako TOP6 ligan jokatzen duelako.
Hemendik aurrera, BAKH-etik datozen eskaintza berriak zabalduko ditugu eta ez itzazue alferrik galdu!! aukera paregabea duzue jarduera fisiko honetaz gozatu eta ikuskizun ezberdin honetaz gozatzeko!!
Hasteko, Martxoaren 1etik Ekainak 1 arte, izotz gainean patinatzeko aukera paregabea duzue prezio erakargarrian!!
sartu hemen eta informatu zaitez
Animatu, sentsazio ezberdin zirraragarriak biziko dituzue!!
