Goi Mailako Heziketa Zikloak

Sareko Informatika Sistemen Administrazioko Goi-mailako Teknikaria

Sareko Informatika Sistemen Administrazioko Goi-mailako Teknikaria

Tituluaren helburu nagusia titulatuei informatikaren arloko formazio teknologikoa ematea da. Ziklo honetan jasotzen diren ezagutzek, ordenagailu motak, sareak, sistema eragileak eta datu-baseen eta Interneteko zerbitzarien administrazioa, irteera profil balioanizduna ematen dute, zeinak informatika departamentu bateko lanpostu askotan lan egitea ahalbidetzen duen. Formazio honek alderdi teorikoa, proiektuetan oinarritutako formazio praktikoarekin uztartzen du.

1

Zerk bereizten gaituen

  • Irakasleen hurbiltasuna
  • Laborategi espezializatu eta modernoak
  • Praktikan oinarritutako ikaskuntza
  • Ikasketak eta lana partekatzea
  • Mugikortasun programak
  • Enpleagarritasun tasa altua
2

Zer ikasi

  • Ekipo informatikoak konpondu
  • Ordenagailu sareak muntatu
  • Interneteko zerbitzariak instalatu eta konfiguratu
  • Segurtasun informatikoa aztertu
3

Irteera profesionalak

  • Laguntza informatikoa
  • Sareak
  • Komunikazioak
  • Datu-baseak
  • Windows, Linux
  • Segurtasun informatikoa
4

praktikak eta lan ikaste partekatzea

MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOAK duen orientazio praktikoagatik lan munduarekin eta hau osatzen duten enpresa eta erakundeekin etengabeko harremana dauka. Honek ikasleari praktikak egitea eta lana eta ikasketak partekatzea errazten dio.

Informazioa eta izen ematea

Kontaktua
Josune Benito
Telefonoa
943739765
E-posta
jbenito@mondragon.edu

Zatoz gu ezagutzera

Laburpen taula

Titulazio ofiziala
Sareko Informatika Sistemen Administrazioa
Hizkuntzak
Euskaraz
Iraupena
1º maila 990h eta 2º maila 1010h
Modalitatea
Presentziala

Zerk bereizten gaituen

IKASKETA PRAKTIKOA

Gure eskaintza akademikoak inguruneko enpresen behar teknikoei erantzuten die. Ikasleek Mondragon Goi Eskola Politeknikoan ikasten dutenaren oinarrian lanaren ingurunean agertu daitezkeen egoera errealen edo antzekoen gainean lan egitea dago.

Ikasteko prozesu praktiko horren zutabeak ekipamenduak, instalazioak eta laborategiak dira, askotan lanpostuan aurkituko dituztenen berdinak.

Ondorioz, ikasleen artean motibazio maila altua lortzen dugu.

INSTALAZIOAK ETA LABORATEGIAK

Informatika, elektronika eta mekanikako laborategiak dauzkagu, eskaintzen ditugun titulazioei erantzuteko.

Laborategi horiek Goi Mailako Graduko Prestakuntza zikloetan zein eskolaren beste jarduera batzuetan erabiltzen dira, hala nola ingeniaritzan eta ikerkuntzan. Horregatik, ekipamendu eguneratuak eta maila handikoak dauzkagu.

IKASLEENGANDIK HURBIL

Ikasleen prestakuntzaren oinarrietako bat irakasleak ikasketa prozesuan inplikatzen direla da.

  • Jarraipena eta lankidetza ikasketa praktikoan zehar.
  • Ekimena sustatzea eta lanaren esparruan agertu daitezkeen arazoak esperientziaren bitartez konpontzen laguntzea.
  • Maila tekniko handia eta prestakuntza praktikora egokitua.
  • Irakasleen prestasuna eta harremana.

ENPRESAK ETA LAN ARLOA

Prestakuntzan zehar, ikasleek harreman zuzena dute enpresekin eta, horrenbestez, jardunaldiak egiten dira enpresetako hizlariekin, produkzio plantak bisitatzen dira… eta ikasketen amaieran lantokiko prestakuntza egiten da, titulazioari zuzenean lotutako postuetan.

Ikasleen mugikortasuna bultzatzen du, Euskal Autonomia Erkidegoan, estatuan (Girona, Madril, Nafarroa…), eta atzerrian, Erasmus programaren bitartez.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren betiko ezaugarria izan da ikasketa-lana prestakuntza duala bultzatu dugula. Gaur egun, Hezibi programaren bidez (Eusko Jaurlaritzak sustatuta) eta Alecopen bidez egiten dugu.

Gure tituludunen soslaiaren ezaugarriak dira maila tekniko handia, jarrera profesional aktiboa eta enpresa arloko ezagutzak. Eta emaitza ezin hobea lortzen dugu, profesional kualifikatuekin, eta oso langabezi tasa txikiarekin.

Gure hezkuntza eredua

Hezkuntza eredua

Gure ikasketen bereizgarri nagusia irakaskuntza eredua da, zeinak klase teorikoak eta praktikoak bateratzen dituen, beti ere, “egiten ikasi” premisari jarraituz. Ikasturtean zehar, Informatika Sistemen Administrazioaren alorreko kasu errealetan oinarritutako hainbat proiektu egiten dira.

Eredu honek talde lana sustatzen du eta irakaslearen figura aldatu, zeina taldeko kide bat gehiago izatera pasatzen den. Irakasleak bere esperientzia profesionaletik eta merkatuaren egungo beharren ezagutzatik ekarpenak egiten ditu eta taldea arazoari irtenbide bat ematera orientatzen du. Irakaslearen eta ikaslearen artean dagoen harremana estuak, ikaskuntzaren eboluzioaren gertuko jarraipena egitea ahalbidetzen du.

 

Jarduera hauek garatzeko laborategi eta tailerrak ditugu, zeintzuetan Informatika Sistemen Administrazioaren arloko kontzeptu nagusiak hasieratik praktikan jartzen diren.

 

Gure hezkuntza eredua

Zer ikasi

Sareko Informatika Sistemen Administrazioko Heziketa Zikloak ekipo informatikoen administrazioa, kudeaketa eta konponketarekin zer ikusia duten jarduerak garatzeko formazioa ematen du.

Ondoren, titulazio honetan lantzen diren ezagutzak zerrendatzen dira:

  • Sistema eragile libreak eta jabedunak administratzea.
  • Softwarea instalatzea eta kudeatzea.
  • Ekipo informatikoen mantentze-lanak, instalazioa eta konfigurazioa egitea.
  • Komunikazio sare bat diseinatzea, instalatzea eta kudeatzea (Cisco Systems-eko CCNA ikastaroa).
  • Sistemak kanpo erasoetatik babestea.
  • Negozio aukerak antzematea.

Gure hezkuntza eredua

Ikasketa planak

1. MAILA

2. MAILA

MODULUAK
Ordu Kop.
 MODULUAKOrdu Kop.
Sistema eragileen ezartzea 264 Sistema eragileak administratzea 120
Sareak planifikatzea eta administratzea 198 Sareko zerbitzuak eta internet 120
Hardware oinarriak 99 Web aplikazioak ezartzea 100
Datu baseen kudeaketa 198 Datu baseak kudeatzeko sistemak administratzea 60
Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak 132 Segurtasuna eta erabilgarritasun handia 100
Laneko prestakuntza eta orientabidea 99 Enpresa eta ekimen sortzailea 60
Ingeles teknikoa 40
Sareko informatika sistemak administratzeko proiektua 50
LANTOKIKO PRESTAKUNTZA 360
1. MAILAKO ORDUAK GUZTIRA 990 2. MAILAKO ORDUAK GUZTIRA 1010
HEZIKETA ZIKLOAREN ORDUAN GUZTIRA 2000

Titulazioaren Egutegi eta Ordutegia

Egutegi Akademikoa Imagen pdf

Ikasmaila 1. eta 2.maila
Txanda Goizez
Ordutegia 7:45-14:15

praktikak eta lan ikaste partekatzea

Praktikak enpresan

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa orientazio praktikoa eta enpresara bideratua dagoen Lanbide Heziketako zentro bat da, enpresekin lankidetza harreman estu bat duena.

Formazioaren atal hau garrantzitsuenetako bat da eta enpresetan egiten diren praktikei esker, lan-munduarekin zuzeneko harremana izaten du ikasleak. Praktikek aukera ematen diote ikasleari ikasitako guztia martxan jartzeko. Praktikaldia formazio prozesuaren azkeneko atala izateaz gain, lan merkatura sartzea errazten du.

Ikasleak enpresan praktikak egiten dituen bitartean Mondragon Goi Eskola Politeknikoko tutore bat esleitzen zaio, ikaskuntzaren jarraipena egin dezan enpresako tutorearekin batera.

Enpresekin daukagun harreman estuak hauen beharrak ezagutzeko aukera ematen digu eta horrela, gure formazio eskaintza behar horietara egokitzen dugu, enpresa bakoitzari behar duen profesionala eskainiz.

Sareko Informatika Sistemen Administrazioko tituluan ikasleak praktikak egiteko dituzten enpresak honako hauek dira:

  • INICOM
  • Ulma packaging
  • Dikar

praktikak eta lan ikaste partekatzea

Atzerriko praktikak (ERASMUS+ programa)

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak ERASMUS+ programaren bidez, Europako Erkideko herrialderen batean praktikak egitea ahalbidetzen duten hitzarmenak ditu.

Programa honek gehienez 12 asteko praktikaldia egiteko aukera ematen du enpresa, formazio zentro, ikerketa zentro edo bestelako erakunde batean. Praktika hauek gaitasun jakin batzuk jasotzeko eta herrialde horretako ingurune ekonomiko eta soziala ezagutzeko aukera ematen dute, lan esperientzia hartu eta atzerriko hizkuntza bat ikasten den bitartean.

Epe honek, formazio prozesuko azken fasea, lan merkatura sartzea errazten du.

Ikasleak OAPEEtik praktikak egiteko beka bat jaso dugu. 2013-2014 ikasturterako zehaztutako diru kopurua hilabeteko 300 eurokoa da.

praktikak eta lan ikaste partekatzea

Lan ikaste partekatzea (FORMAKUNTZADUALA ERREGIMEN PARTEKATUAN )

Mondragon Goi Eskola Politeknikoan lan ingurune batean formazio Dual bat egiteko aukera ematen diegu gure ikasleei. Formakuntza DUAL programaren bidez, ikasleak maila profesionaleko konpetentzia teknikoak eta zeharkakoak garatzen ditu.

Lan eta ikasketak alternantzian egiteko eredu honek ikaskuntza prozesuaren zati batzuk enpresara eramaten ditu, enpresak ikaslearen ikaskuntza prozesuaren funtsezko agente bilakatuz.

Lan irteerak

Zertan egingo duzu lan

  • Laguntza informatikoa.
  • Sareak.
  • Komunikazioak.
  • Datu-baseak
  • Windows, Linux
  • Segurtasun informatikoa.
  • Laguntza informatikoa.Sareak.Komunikazioak.Datu-baseakWindows, LinuxSegurtasun informatikoa.

Lan irteerak

Lan poltsa

FUNTZIOA

Eskolako ikasle ohiei lan munduan hasten erreztea.

BALDINTZAK

Lan poltsan sartu ahal izateko hurrengo baldintzak betetzea beharrezkoa da:

  • Eskolan, Goi mailako hezkuntza zikloren bat bukatu izana.
  • Gradua, Ingeniaritza Teknikoa edota Ingeniaritza bukatu izana
  • Postgradoko kurtsoa
  • Masterra

Izena emateko ez da beharrezkoa Eskolara etortzea, nahikoa da Lan poltsaren arduradunari e-mail bat bidaltzea, Lan poltsan izena ematea nahi duela adieraziz. Ondoren, arduradunak bete beharreko dokumentazioa helaraziko dio. (E-mailean adierazi burututako ikasketak, izena, abizenak).

Ikasleek kurrikuluma bidali beharko dute. Lan poltsan hiru hilabetez egon daiteke izena emanda. Denbora hau igaro eta gero, ikasleak alta emanda jarraitu nahi badu beste hiru hilabetez, arduradunarekin kontaktuan jarri beharko da.

Ikasleak lana aurkitzen duenean, arduradunari jakinarazi beharko dio Lan poltsatik baja emateko.

KONTAKTUA

Arduraduna: Mikel Ezkurra
Tfno.: 943-712202
E-mail: lan.poltsa.mgep@mondragon.edu

Izen ematea, kostea eta bekak

Sarbidea

Zuzeneko sarrera

Ikasketa hauetakoren bat gaindituta izanda:

  • LOE, LOGSE Batxilergoa, I.E.E.II, edo UBI, egungo legealdiak xedatutako modalitate edota aukeren arabera.
  • Teknikari titulazioa (LOE edo I.E.E.II Erdi Mailako Heziketa Zikloa).
  • Teknikari espezialista, Goi mailako teknikaria, edo akademikoki LH2ren baliokideak.

Sarrera froga bitartez

Ikasle hauentzako frogak 2017ko apirilaren 25 eta 26an egingo dira. (2016ko azaroaren 4ko EHAA).

Izen ematea, kostea eta bekak

Izen emate eta matrikula datak

IZEN EMATEA
ONARPENAREN JAKINARAZPENA
MATRIKULAZIOA
Ekainaren 5etik 16ra Onartutakoek erantzuna jasoko dute

Uztailaren 13tik 19ra.

 

Gainera, plaza libreak badaude uztailaren 19tik aurrera.

Izen ematea, kostea eta bekak

Kuota kooperatiboa

KUOTA KOOPERATIBOA

KUOTA KOOPERATIBOA1.516 €Ordainketa zatikatuta egin ahal izango da.

*EHAOan argitaratzeko zain.

**Zenbateko hau eguneratuko du Kontseilu Errektoreak 2014-2015 ikasturte hasieran.

Izen ematea, kostea eta bekak

Bekak eta diru laguntzak

LAGUNTZA ETA BEKAK

LAGUNTZA ETA BEKAK OHARRAK
BEKA OFIZIALAK
Ikasmateriala, irakaskuntza, joan-etorrien laguntza.

Eusko Jaurlaritzak publikatuko du kurtso hasieran.

Zerbitzu Akademikoetan eskatzen da.

AYUDAS Y BECAS PROPIAS
A.1.- Familia ugariko kide izatea.

 

 

 

 

Behin ikasturtea hasita eskatzen dira zerbitzu akademikotan.

 

 

Irizpideak eta zenbatekoak MGEPeko web orrian publikatuko dira.

www.mondragon.edu/cfgs

A.2.- MGEPeko ikaslea izanik. %33ko edo gehiagoko ezgaitasun maila izatea edo ikaslearen zuzeneko familian %65eko edo gehiagoko ezgaitasun maila duen kideren bat egorea.
A.3.- Ekintza terrorista baten biktima izatea edo genero-indarkeriaren biktima izatea.
A.4.- Guraso bakarreko familiako kide izatea.
B.- Laguntza osagarriak (Eusko Jaurlaritzako diru-laguntzak Goi Mailako Heziketa Zikloko 1. mailako ikasle berriei zuzendua).
C.- Ikasle ohientzat laguntza.
D.- Langabezian egoteagatik laguntza.
OTRAS AYUDAS
E.- Ikasketa-laguntzak eskaintzen ditugu, MGEPeko tailer eta laborategietan laguntzaile lanak eginez, ikasketak eta lana uztartuz.

Urtero 30 bat laguntza eskaintzen dira beharren arabera.

Alecop-en bitartez eskatzen dira.

F.- ERASMUS programaren bitartez, praktikak atzerrian egiteko bekak.

Deialdia 2. mailako kurtso hasieran izaten dira.

PROGRAMA BEKABIDE
Ordainketak ikasleen familien egoera ekonomikoetara egokitzeko programa.

Adminsitrazioa eta finantzak bulegoan eskatzen dira.

Izen ematea, kostea eta bekak

Ate irekien jardunaldia

EgunaOrduaGela
APIRILAK 5 (asteazkena) 18:00 5001
MAIATZAK 27 (larunbata) 11:00 5001

Etorriko zarela jakinarazi!

Deitu 943712191 telefono zenbakira edo mezu bat bidali gmhz.mgep@mondragon.edu helbidera.

Zerbitzu eta azpiegiturak

Zerbitzu eta azpiegiturak

Informatikako, elektronikako eta mekanikako laborategiak ditugu titulazio guztietako formazioari erantzun ahala izateko.

Laborategi hauek Goi Mailako Heziketa Zikloetako teknikarientzat, ingeniaritza eskolako jardueretarako eta ikerketarako erabiltzen dira. Horregatik, eguneratutako eta maila altuko ekipamendua daukagu.

Sareko Informatika Sistemen Administrazioko titulua “Elektronika eta Sistema Txertatuen Berrikuntza Teknologikoaren Ikerketa Zentroan” ematen da, Garaiako Berrikuntza Gunean. Eraikuntza hau, non irakaskuntza eta ikerketa bateratzen diren, bereziki diseinatuta dago gure hezkuntza ereduko lan egiteko moduari erantzuteko, zeina, arazoei irtenbideak bilatzera bideratutako proiektuen garapenean oinarritzen den. Irakaskuntzako eta ikerketako laborategiez gain, talde lanean jarduteko gelak daude, ikasleentzako bilera gelak eta atseden guneak.

Eraikuntza honetan dauden laborategi espezifikoak honako hauek dira:

Telematikako laborategia: Ikasleek enpresako routerrak, haririk gabeko routerrak, switch-ak, IP telefonoak, kableen eskanerrak, sareko ziurtagiriak, firewall-ak eta sare simulagailuak dituzte, LAN sareen, WAN sareen, sare zerbitzarien eta segurtasun informatikoaren praktikak egiteko.

MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOAk hainbat aukera eskaintzen dizkizu ikasturte osoan ikaslekutik gertu bizi zaitetzen.

PEDRO BITERI ETA ARANA IKASTETXE NAGUSIA

Biteri Ikastetxe Nagusia MONDRAGON UNIBERTSITATEAn integratutako zentro unibertsitarioa da.

Ikastetxe Nagusia ikaslearen lagungarri izango den erakunde bat da. Oinarrizko beharrizanak beteko ditu lehenbizi, ostatu eta jantoki zerbitzuarekin; eta bigarrenik, zure formazio akademiko eta ez akademikoa zaintzen eta garatzen lagunduko dizu.

Ikaslearen ibilbide akademikoan makulu izango dira bertako langileak. Elkarrekin orpoz orpo lanean pentsaezinak diren helburuak lortuko dituzte.

Gainera, bizikidetza osasuntsuan adiskide berri eta sendoak egiteko aukera eskaintzen ikasleari Ikastetxe Nagusiak. Horrela, elkarrenganako benetako errespetutik hasita, norbanakoa eta egoiliar talde osoa, ahaztezinak izango diren urteak pasako dituzte elkarren ondoan.

  • Izena emateko epea: 2013-12-02tik 2014-06-13ra.
  • Matrikula epea: 2014ko uztailaren 1etik 7ra.

*Ikastetxe Nagusiak, zerbitzua ematen die Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Oñatiko campusei.

PISUA PARTEKATZEKO ZERBITZUA

Ikastetxe Nagusian ostatu hartu beharrean ikasleak beste ikasle batzuekin bizi nahi badu, unibertsitateak etxebizitza partekatu nahi duten beste ikasle batzuekin harremanetan jartzeko aukera emango zaio pisua bilatzeko online zerbitzuaren bitartez.

Zerbitzu eta azpiegiturak

Garraioa

MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOAk ez du garraio zerbitzu propiorik, baina campusetara hurbiltzeko, garraio publikoa dago. Ondorengo garraio konpainietako webguneetan ordutegiak kontsultatzeko aukera izango duzu.

GARRAIO PUBLIKOAREN ORDUTEGIAK