Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Sarbide Irekiko Politika Instituzionala

Sarbide Irekiko Politika Instituzionala, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko dokumentu zientifiko eta irakaskuntzako materialentzat

 

Aurkibidea

  1. Testuingurua
  2. Helburua
  3. Politika
  4. MGEPen erantzunkizunak politika hau ezartzeko
  5. Arreta puntua eta harremana

 

1. Testuingurua

Sarbide Irekiari esker, informazio zientifiko eta akademikorako sarbide iraunkor, doako eta mugarik gabea sustatzen da. Sarbide Irekiko politika instituzionalen helburua da, zehazki, eduki zientifiko eta akademikoen irisgarritasuna, ikusgaitasuna eta eragina bultzatzea.

Bada Sarbide Irekia babesten duten nazioarteko adierazpen eta akordio hauek bermatzen duten gizarte konpromiso bat:

Sarbide Irekia bultzatu eta sustatzen duen lege esparru nazional bat ere badago:

  • 14/2011 Legea, ekainaren 1ekoa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzkoa (2011ko ekainaren 2ko BOEn), 37. artikulua
  • 99/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, doktoregoko irakaskuntza ofizialak arautzekoa (2011ko otsailaren 10eko BOEn), 14. artikulua

Sarbide Irekian argitaratzeak dakartzan ondorioak direla tarteko, egileentzat ezinbestekoa da jabetza intelektualari buruzko araudia ezagutzea eta betetzea.

 

2. Helburua

Politika honen helburua da zientziarako sarbide irekia sustatzea. Horretarako, MGEPeko kideen ikerketa eta irakaskuntza jardueraren materialak eta emaitzak irekian argitaratzeko gidalerroak eta gomendioak finkatzen dira.

 

3. Politika

Nazioarteko testuingurua eta legedi nazionala kontuan hartuta, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak (aurrerantzean MGEP) Sarbide Irekiko politika instituzional bat abian jartzea erabaki du, honako baldintza hauekin:

  • Euren jarduna MGEPen gauzatzen duten pertsona guztiek izango dute hirugarrenen eskubideak ez urratzeko konpromisoa, izan jabetza intelektualekoa edo industrialekoa, ohorerako eskubidea, intimitaterako eskubidea zein irudi eskubidea, edo beste zeinahi eskubide.
  • Gordailu digitalak esan nahiko du egileak MGEPi utziko dizkiola, ez modu esklusiboan, helburu horretarako beharrezkoak diren lanen jabetza intelektuala ustiatzeko eskubideak. Obrari buruzko eskubide moralak egileari dagozkio, eskubide utziezin eta besterezinak direlako.
  • Dokumentuak gordailu irekian uzteko modua errazteko, MGEPeko Biblioteka, gordailu instituzionalaren kudeatzailea baita, arduratuko da dokumentuen eskuordetutako artxiboaz.
  • Gordetako materiala komertzialki ustiatu daitekeenean edo enpresekin edo antzekoekin egindako akordioen menpe dagoenean, Bibliotekak -gordailuaren kudeatzailea- beti izango ditu kontuan gordailu irekian dokumentuak artxibatzearekin lotuta xedatutako baldintzak (bertsioak, bahitura epeak, konfidentzialtasuna, etab.), eta akordioen baldintzak beteko direla bermatuko du.
  • Irakasle eta ikertzaileek eta MGEPeko ikasle doktoregaiek Bibliotekara bidaliko dute ikerketa dokumentu guztien amaierako kopia, han txertatzeko, Biblioteka baita dokumentuen eskuordetutako artxiboaz arduratzen dena.
  • eBiltegian gordeko dira, eskuordetutako artxibo bidez, baldin eta argitalpen politikek horretarako baimena ematen badute, eta baldin eta egileek Bibliotekari eman badiote azken kopia, eta ez badute esplizituki adierazten ados ez daudela:
    • MGEPen aktibo dauden ikertzaile era irakasleek 2011. urtetik aurrera argitaratutako artikuluak.
    • 2011-2018 artean Biltzarretan, Jardunaldietan eta Hitzaldietan aurkeztu edota argitaratutako dokumentuak, Web of Science, Scopus edo SCIEn indexatutakoak.
    • 2019. urtetik aurrera Biltzarretan, Jardunaldietan eta Hitzaldietan argitaratutako zein aurkeztutako dokumentuak. 

Bibliotekak, gordailu instituzionalaren kudeatzailea baita, dokumentua gordailuan utzi eta sinatzen duen MGEPeko lehenengo egileari mezu elektroniko bat bidaliko dio. Mezu elektroniko horretan jakinaraziko zaio dokumentua eBiltegian argitaratu dela, eta eskubideen lagapenerako lizentziaren baldintzak erantsiko zaizkio.

  • eBiltegian gordeko dira, eskuordetutako artxibo bidez, MGEPen 2011z gero aurkeztutako tesi guztiak, konfidentzialak ez badira, bai eta espresuki hala eskatzen duten kolektiboetako pertsonek egindako tesiak ere.
  • eBiltegian gordeko dira, eskuordetutako artxibo bidez, Gradu eta Master Amaierako Lan guztiak, baldin eta konfidentzialak ez badira, horretarako egileak emandako baimena izanez gero, eta gordetzeko erakundeak finkatutako baldintzak betetzen badituzte.
  • MGEPek bere zientzialari eta irakasle guztiei gomendatzen die eragin maila handiko aldizkari zientifikoetan argitaratzeko lanak, eta, ahal dela, sarbide irekikoetan; edo, bestela, kopia bat gordailu irekian uzteko aukera ematen duten aldizkarietan, bahitura aldirik gabe. Argitaratzeagatik tarifak ordaintzearena ere saihestea gomendatzen die.
  • MGEPek bere zientzialari eta irakasle guztiei gomendatzen die, Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuaren laguntzarekin euren jarduera akademikoaren ondoriozko dokumentuak argitaratzean, dokumentu horiek gordailu instituzionalean gordetzeko baimena eman dezatela.
  • MGEPek irakasleei esaten die eurek propio egindako hezkuntza eta irakaskuntza baliabideak gordailu instituzionalean uzteko, edota gauza daitezkeen hedapen irekiko beste proiektu batzuetan.
  • eBiltegian utziko dira, eskuordetutako artxibo bidez, erakundeak edo MGEPeko pertsonek proposatutako dokumentu eta material guztiak.

 

4. MGEPen erantzunkizunak politika hau ezartzeko

MGEPek konpromiso hauek hartzen ditu:

  • Egile eskubideak, jabetza intelektuala, konfidentzialtasuna eta hirugarrenekiko akordioak errespetatutako direla zaintzea.
  • Gordailua osatzean eta garatzean nazioarteko arau eta irizpideei jarraitzea.
  • Gordailu instituzionalean gordetako argitalpenetarako betiereko sarbidea gordetzea eta mantentzea.
  • Sartutako datuen osotasuna zaintzea.
  • Argitaratutako dokumentuei URL iraunkor bat ematea.

MGEPek politika hau onartu eta ezartzeko beharrezkotzat jotako neurri eta prozedura guztiak hartuko ditu.

 

5. Arreta puntua eta harremana

Biblioteka Zerbitzua arduratzen da dokumentuen gordailu eta eskuordetutako artxiboaz, eta MGEPeko kolektiboari laguntza eskaintzen dio erakundearen sarbide irekiko politika ezartzeko, honako hauen bidez: