Web edukia bistaratu

sarbide irekiko materialak

Web edukia bistaratu

SARBIDE IREKIKO BALIABIDEAK

Open Course Ware (OCW)

Nazioarteko ekimen bat da, eta mundu osoko irakasle taldeek sortutako ikaskuntzarako objektu eta material didaktiko digitalak eskaintzen dizkizu, sarbide irekiarekin eta modu iraunkorrean.

Sarbide libreko irakasgai edo kurtso tematikoen eran aurkezten dira. Ez da matrikulazioa egin behar edukietan sartzeko, eta ez da inolako egiaztagiririk ematen edukietan sartzeagatik. Gehienetan, irakasgai bakoitzerako gomendatutako material didaktikoak, ariketak, azterketak eta bibliografia biltzen dituzte.

Baliabide didaktiko eta ikaskuntza objektu horiek eskuratu eta bistaratzeko aukeraz gain, gehienek Creative Commons lizentziak dituzte eta horregatik materialak erabiltzeko aukera ematen dute. Material jakin bati eman ahal zaizkion erabilerak zehatz-mehatz ezagutu nahi badituzu, kontsultatu materialaren argitalpenari dagokion lizentzia mota.

Bibliotekak hau gomendatzen dizu:

  • OCW Universia: OCW Universia Unibertsitate Partzuergoa osatzen duten Espainiako, Portugalgo eta Latinoamerikako Unibertsitateek hezkuntza baliabide irekietara sartzeko duten plataforma. Plataforman sartzeko, gaien gunera jo dezakezu edo erakunde kideak aukeratu.
  • OCW MIT-Universia: MITeko irakasleek (Massachussets Institute of Technology) egindako irakaskuntza eta ikaskuntza materialak erakusten dituen plataforma. Materialak gaztelaniaz eta portugesez daude.

MOOC (Massive Open Online Course)

Sareko ikastaro ireki eta jende askorentzakoa da, internet bidez eskaintzen den ikastaro ireki, doako eta jende askorentzakoa da. MOOCak data jakinetan eskaini edo argitaratzen dira eta izena ematea beharrezkoa da, nahiz eta dohainik izan. Ikastaro batzuek ziurtagiriak jasotzeko aukera ematen dute.

Mundu osoko Unibertsitateetan sortutako MOOCak biltzen dituzten plataformak badaude:

  • Miríada X: ikastaro gehienak gaztelaniaz eta portugaldarrez eskaintzen ditu. Unibertsitate iberoamerikarrek bultzatua da.
  • Coursera:  ikastaro gehienak ingelesez eskaintzen ditu, eta batzuk gaztelaniaz ere bai. Plataforma honetan nazioarteko 130 erakunde baino gehiagok hartzen dute parte.