Datu-baseak eta atari espezializatuak

Web of Science

Plataforma hau Zientzia eta Teknologia Ministerioak finantzatzen du FECYTen bidez (Espainiako Zientzia eta Teknologia Fundazioa), eta munduan dauden datu baserik prestigiotsuenetariko batzuetarako sarbidea ematen du.

Sarbidea: Web of Science

Dituen balibideak:

‘'Web of Science Core Collection': argitalpen zientifiko garrantzitsuenetan bilaketa bibliografikoak egiteko aukera ematen du. Bertan biltzen dira aldizkarietako aipamenen indizeak, konferentzietako aipamenen indizeak eta kimika indizeak. Egile batek ikertzaileen komunitatean daukan eragin indizea ere eskaintzen du.

Sarbidea: 'Web of Science Core Collection

WOS erabiltzeko gida lasterra

'Journal Citations Reports(JCR)': funtsezko tresna bat da argitalpen batek ikertzaileen komunitatean norainoko inpaktua eta eragina izan duen jakiteko. Adituek berrikusi ondoren munduan aipamen gehien izan dituzten argitalpenak jasotzen ditu, gutxi gorabehera 200 diziplinatakoak. Ikerketetarako metrikarik garrantzitsuenetako batzuk eskaintzen ditu, hala nola inpaktu faktorea.

Sarbidea: Journal Citations Reports (JCR)

JCRri buruzko gida lasterra

'Essential Science Indicators': ikerketa eraginari buruzko rankingak ematen ditu herrialdeka, erakundeka eta aldizkarika.

Sarbidea: Essential Science Indicators

 

Scopus

Elsevier-en diziplina anitzeko datu base honek erreferentzia eta aipamen bibliografikoak jasotzen ditu. Produkzio zientifikoa ebaluatu eta neurtzen duten hainbat adierazletarako sarbidea ematen du, horien artean:

Scimago Journal Rank (SJR): modu irekian eskaintzen ditu bai aldizkari zientifikoen inpaktu indizeak, bai Scopusen jasotako informazioaren inpaktu adierazleak herrialdeka.

Scopusi buruzko gida lasterra

Sarbidea: Scopus

 

Business Source Premier

Ekonomiaren eta enpresaren alorrean espezializatutako datu basea. Ekonomian eta enpresan espezializatutako 1.700 argitalpen baino gehiago analizatzen ditu; argitalpen horietatik, 1.000 baino gehiago testu osokoak dira.

Sarbidea: Business Source Premier

 

Regional Business News

Testu osorako sarbidea eman duen datu base honek ekonomia arloko baliabideak biltzen ditu, besteak beste, egunkariak, aldizkariak eta hainbat iturri fidagarriko albisteak.

Sarbidea: Regional Business News

 

Engineering Village

Ingeniaritza eta zientzia aplikatu eta teknikoen inguruko informazio ataria. Conpendex eta Inspect datu base espezializatuetarako eta Estatu Batuetako Patente Bulegoaren datu baserako sarbide integratua ematen du.

Sarbidea: Engineering Village

Dituen datu-baseak:

Compendex: datu base bibliografiko honek ingeniaritzaren 190 adar baino gehiagori buruzko informazio zientifiko eta teknologikoa eskaintzen du. 1970etik gaur egunera arteko 18 milioi erregistro baino gehiago dauzka

Argitalpenak hizkuntza desberdinetan egon daitezke, baina informazio bibliografikoa eta laburpenak ingelesez daude. Mondragon Unibertsitatea harpidedun den aldizkarietan bakarrik eskura daiteke testu osoa.

Compendex-i buruzko gida lasterra

Inspect: Institution of Electrica Engineersek (IEE) ekoitzitako datu base bibliografiko hau fisikaren, ingeniaritza elektrikoaren, elektronikaren eta informatikaren arloetan espezializatuta dago. 1969tik gaur egunera arteko 16 milioi erregistro baino gehiago dauzka.

Argitalpenak hizkuntza desberdinetan egon daitezke, baina informazio bibliografikoa eta laburpenak ingelesez daude. Mondragon Unibertsitatea harpidedun den aldizkarietan bakarrik eskura daiteke testu osoa.

Inspec-i buruzko gida lasterra

USPTO (United States Patent and Trademark Office): datu base honek Estatu Batuetako 6 milioi patente baino gehiago jasotzen ditu, 1976tik gaur egunera artekoak eta testu osoan emanak.

Sarbidea: USPTO

 

Engineering Source

Ingeniaritza arloko profesionalentzako eta ikerlarientzako zuzendutako datu basea. Espezialitate guztiak ditu barne, besteak beste, ingeniaritza biomedikoa, zibila, elektronikoa, mekanika, software ingeniaritza eta ingurumen ingeniaritza.

Sarbidea: Engineering Source

 

Eric

Datu base hau Estatu Batuetako Hezkuntza Departamentuak babesten du. Hezkuntza zientziei buruzko informazio bibliografikoan espezializatuta dago.

Sarbidea: Eric

 

Education Source

Testu osorako sarbidea eman duen datu base hau hezkuntza munduari zuzenduta dago eta ikasleentzat, profesionalentzat baita hezkuntza autoritateentzat orientatuta dago. Hezkuntza maila guztiak ditu barne eta hainbat arlo tematiko ere bai, besteak beste hezkuntza eleanitza, osasunerako hezkuntza edo hezkuntza-probak.

Sarbidea: Education Source

 

Communication Source

Testu osorako sarbidea eman duen ikerketarako datu base hau komunikazio arloari bereziki zuzenduta dago. Espezialitate guztiekin erlazionatutako hainbat baliabide eskaintzen ditu, besteak beste, komunikabideak, linguistika edo erretorika.

Sarbidea: Communication Source

 

Inguma

Euskal komunitate zientifikoaren datu base bibliografikoa. Euskarazko produkzio zientifikoa jasotzen du. Gaur egun, 2.300 liburutik gora eta 15.000 artikulu baino gehiago dauzka.

Sarbidea: Inguma

 

Estatu Batuetako Zientziaren Atari Federala

Tresna honen bidez, 15 agentzia federalen 60 datu basetan eta 2.200 webgune baino gehiagotan egin daitezke bilaketak. Informazio zientifikoko 200 milioi orrialde eskaintzen ditu, ikerketa eta garapeneko emaitzak barne.

Sarbidea: Estatu Batuetako Zientzia ataria

 

Redined

Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren datu baseen sarea. Hezkuntza arloko ikerketa eta berrikuntza proiektuen erreferentziak, baliabide didaktikoak eta hezkuntzari buruzko espainiar aldizkarietako artikuluak jasotzen ditu 1999. urteaz geroztik.

Sarbidfea: Redined