Bibliotekako ekipamenduak

EKIPAMENDU ERABILGARRIA

Bibliotekan, zure esku jartzen ditugu, maileguz hartzeko, ekipamendu informatikoak (eramangarriak, tabletak…), ikus-entzunezko ekipamenduak (bideo kamerak, argazki kamerak, tripodeak…) eta bestelako materialak (kalkulagailuak, askotariko kableak, usb-ak, konektoreak, argiztapen materiala…). Kontsulta ezazu material bakoitzaren mailegu eta erabilera araudia.

Horiek guztiak erreserben eta maileguen aplikazioaren bitartez eskura ditzakezu.

Erreserba programan sartu

Aplikazio honen erabilera gida bat ere daukazu zure eskura, non pausoz-pauso azaltzen den nola sartu eta baliabide bat nola mailegatu.

Erabilera gidan sartu

Gainera, biblioteka guztietan dauzkazu oinarrizko bulegotika tresnak daramatzaten PCak, eta, Goi Eskola Politeknikoaren Bibliotekaren kasuan, zure prestakuntzarako behar dituzun programa gehienak dauzkazu