2021-2022 MGEP Araudia

ERABILERA ARAUAK GOI ESKOLA POLITEKNIKOA 2021-2022

COVID-19ak eragindako osasun krisia dela eta segurtasuna bermatzeko, Mondragon Unibertsitatearen biblioteketan soilik fakultate bakoitzeko kolektibokoak diren pertsonak sartu ahal izango dira biblioteken gune fisikoetara eta, GEPen kasuan, Biteri Ikastetxe Nagusiko egoiliarrak diren beste fakultateetako ikasleak. 

MGEP

  • Gehienez ere 105 pertsona sartu ahal izango dira.
  • Bibliotekaren guneak erabiltzeko. lanpostu bakoitza, ezinbestekoa duzu aurretik erreserba egitea.
  • Bibliotekak garbiketarako elementuak eta babeserako oinarrizko ekipamenduak jarriko ditu zure esku.
  • Bibliotekako sarrera eta irteera ibilbideak markatuta daude.
  • Mugikortasun urria baldin baduzu, jarri harremanetan Bibliotekako langileekin, barruko igogailua erabili ahal izateko.

LANPOSTUEN ERABILERA

  • Lanpostuak erabiltzeko, ezinbestekoa duzu aurretik erreserba egitea. Erreserbak 4 orduko tartean egin daitezke. 
  • Erreserbak astebeteko aurrerapenez egin ditzakezu.
  • Jarri harremanetan bibliotekako langileekin erreserbatutako baliabidea erabiltzeko. Lanpostu bat baldin bada, lekua non dagoen adierazten duen txartel bat emango dizute. Bibliotekatik alde egin baino lehen bueltatu txartel hori.
  • Aurretik erreserbarik egin ez baduzu, Bibliotekako langileei galdetu ea leku librerik dagoen eta, hala bada, dauden leku libreak erabili ditzakezu.
  • Ezinbestekoa da erabilitako lekuaren gainazala desinfektatzea Bibliotekatik alde egin baino lehen. Bibliotekak emango dizu horretarako material egokia.

Mahaigaineko ordenagailuen erabilera

  • Erreserbak egiteko plataforman, ordenagailua duten lanpostuak testu honekin identifikatuko dira: “Ordenagailua du”.
  • Ezinbestekoa da erabilitako lekuaren gainazala eta ordenagailuaren periferikoak ere (teklatuak, pantaila, sagua…) desinfektatzea. Bibliotekatik alde egin baino lehen. Bibliotekak emango dizu horretarako material egokia.

MAILEGUAN UTZITAKO EKIPOEN ETA MATERIALEN ERABILERA

  • Elementu elektronikoak erabiltzen dituztenek elementu horiek desinfektatu egin beharko dituzte bueltatu aurretik, Bibliotekako langileek gainbegiratuta. Bibliotekak altzari berezi bat jarriko du material horiek uzteko.