2021-2022 HUHEZI Araudia
BIBLIOTEKA ETA MAILEGU ZERBITZUAREN ERABILERA
- Espazioaren erabilera:
- Aukera dagoenean, ate bat sartzeko eta bestea irteteko erabiliko dira. Ateak seinaleztatuta egongo dira.
- Eserita egon daitezkeen postuei dagokienez, identifikatuta egongo dira.
- Nahitaezkoa izango ez den arren, aukera egongo da programaren bidez aurrez tokia erreserbatzeko.
- Gehienezko edukiera errespetatuko da.
- Derrigorrezkoa izango da maskara une oro jantzita edukitzea.
- Norberaren ardura izango da tokia erabili aurretik eta ondoren garbitzea.
- Material bibliografikoaren erabilera eta mailegua:
- Bilduma kontsultatu ahal izango da, beti ere maskara jantzita eta eskuak aurretiaz desinfektatuta.
- Liburua entregatzeko, kanpoaldean dagoen buzoian edo horretarako egokitutako espazio edo ontzian utziko da, eta berrogeialdian jarriko da berriz ere maileguan utzi arte.
- Gainerako gailuak eta baliabide didaktiko eta materialak:
- Erreserba programaren bidez erreserbatuko dira.
- Derrigorrezkoa izango da, entregatu aurretik, bertan dauden produktu desinfektatzaileekin garbitzea.
- Multimedia gunean erabilitako guztia garbitu beharko da bertan egongo den garbigarriarekin eta paperarekin.
- Aurikularrik ez da mailegatuko: nork bereak erabili beharko ditu.
- Mailegu Zerbitzuko zenbait gailuk (esaterako, solapa eta eskuko mikrofonoak) babes neurri bereziak beharko dituzte. Neurri horiek Mailegu Zerbitzukoek jakinaraziko dituzte.
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko COVID-19 PROTOKOLOA hemen ikus dezakezu.