Albisteak

Atzera

Mondragon Unibertsitateko Bibliotekak Zientzia Irekiari buruzko MOOC batean parte hartuko du

Mikro-MOOC Twitterren

Mondragon Unibertsitateko Bibliotekak Zientzia Irekiari buruzko MOOC batean parte hartuko du

Sarbide Irekiaren Nazioarteko Astea dela eta, Mondragon Unibertsitateko Bibliotekak zientzia irekiari buruzko doako online kurtso batean parte hartuko du

2019·10·21

$titulo.getData()


Sarbide Irekiaren Nazioarteko Astea dela eta, eta Universitat Oberta de Catalunya-ren koordinaziopean, Mondragon Unibertsitateko Bibliotekak zientzia irekiari buruzko doako online kurtso batean parte hartuko du. MikroMOOC-a Twitter bitartez egingo da Estatuko beste 17 unibertsitaterekin, Ikerketa Zientifikorako Kontseilu Gorenarekin (CSIC) eta beste 5 kolaboratzaile europarrekin batera.
 
MikroMOOC-a, urriaren 21a eta 25a bitartean izango da eta zientzia irekiari buruzko oinarrizko ezagutzen inguruan arituko da. @moocmicro kontuaren bitartez egunero argitaratuko dira txio informatiboak, zientzia irekiari buruzko aspektu ezberdinez arituko direnak: zientzia irekiari sarrera, sarbide irekian argitaratzea, ikerketa datuak irekian, ikerketa partehartzailea eta ikerketaren ebaluazioa.
 
Edizio honetako berritasun gisa mikroMOOC-eko edukiak Estatuko hizkuntza guztietan landuko dira eta ingelesez ere argitaratuko dira. Animatu eta jarraitu kurtsoa #CienciaAbiertaMOOC19,  #ZientziaIrekiaMOOC19 , #CiènciaObertaMOOC19, #CienciaAbertaMOOC19 traolen bitartez.
 
Sarbide irekiari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, bibliotekaren webguneko ondorengo atalak bisitatzera gonbidatzen zaitugu:
 

Irudi galeria