Mondragon esperientzia Kooperatiboaren Gakoak
MONDRAGON ESPERIENTZIA KOOPERATIBOAREN GAKOAK: IKASTAROA + EGONALDIA AUKERAN
Online ikastaro honetan ezagutuko duzu munduko kooperatiba-ekosistemarik puntakoenetako bat: Mondragon Kooperatiba Esperientzia.
Nori zuzendua
Mondragon Esperientzia Kooperatiboan interesa duen edonor: ikasleak, hainbat arlotako irakasleak (humanitateak, hezkuntza, gizarte-zientziak...), ikertzaileak, kooperatibistak… Oro har, programa hau zuzenduta dago kooperatibismoan interesa duten guztiei.
Nabarmenak
Presta zaitez kooperatibismoan, online modalitatean ikasten.
Kooperatibismoan aditua den irakasle eta ikertzaile talde batek emanda.
Ezagutu ahal izango duzu bertatik bertara Mondragon Esperientzia Kooperatiboa.
LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak zuzenduta.
Programa
Bi bloke: online ikastaroa eta egonaldia Arrasaten.
Online ikastaroa (75 ordu)
Prestakuntza kooperatibismoaren oinarrizko alderdietan eta, zehazki, Mondragon Esperientzia Kooperatiboan.
Ikastaroak gai hauek landuko ditu:
- Enpresa kooperatiboaren kontzeptuaren sarrera.
- Mondragon Korporazioaren Esperientzia kooperatiboaren sustraiak, bilakaera historikoa eta gakoak.
- Lanaren subiranotasuna eta gobernantza kooperatiboa.
- Interkooperazioa: kontzeptua eta praktika.
- Enpresa kooperatiboa gizartea eraldatzeko tresna gisa.
- Eredu kooperatiboaren etorkizuneko erronkak.
Astebeteko egonaldia Arrasaten (aukeran)
Egonaldiaren helburuada Mondragon kooperatibak bertatik bertara ezagutzea eta proiektu sozio-enpresarial honen ezagutzan sakontzea. Egonaldia aukerakoa da, eta parte-hartzaile gutxienezko kopurua dagoenean antolatuko da. Egonaldian parte hartu ahal izateko, nahitaezkoa izango da aldez aurretik online ikastaroa eginda izatea.
Egutegia
ONLINE IKASTAROA
- Hasiera: 2026ko otsailaren 3an.
- Amaiera: 2026ko martxoaren 10ean.
EGONALDIA ARRASATE-MONDRAGONEN
- Gaztelerazko taldeentzako aurrikusitako datak: 2026ko martxoaren 23tik 27ra.
- Ingelesezko taldeentzako aurrikusitako datak: 2026ko martxoaren 23tik 27ra.
Oharra: bi egonaldiak antolatzeko nahikoa quorum-ik ez bada, bi taldeek batera egingo dute egonaldia.
TOKIAK
- Online ikastaroa: plaza mugagabeak.
- Egonaldia: Gutxieneko plazak: 10 lagun. Gehienez: 25 lagun.
IRAKASLEAK
Irakasle taldeak osatuko dute Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiko ikertzaile eta irasleek.
KOORDINAZIOA
Miren Zuberogoitia
Inskripzioa
Ikastaroan izena emateko, bete dokumentua eta bidali posta-elektronikoz.
- Bidali galdetegia: eescandon@mondragon.edu
Kredituen aitortza
Ikastaro hau osorik eginda (online ikastaroa + Arrasateko egonaldia), modulu bat (5 ECTS) aitortuko da Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Masterrean.
Finantziazio iturriak
UNESCO Katedraren bekak
Ikastaroak bi beka izango ditu guztira, Mondragon Unibertsitateak parte hartzen duen Ekonomia Sozial eta Solidarioko UNESCO Katedraren esparruan finantzatuak.
Bekak online ikastaroko matrikularen kostua finantzatuko du, eta, hala badagokio, Arrasateko egonaldiaren kostu akademikoa (bekak ez ditu barne hartzen joan-etorriek, ostatuak eta mantenuak eragindako kostuak).
Beka esleitzeko, honako hauek baloratuko dira:
- Eskatzaileak ekonomia sozial eta solidarioko erakundeetan aktiboki parte hartzea positiboki baloratuko da.
- Kontuan hartuko dira kalteberatasun ekonomikoko egoerak.
- Eskatzaileak UNESCO katedrekin edo horiek osatzen dituzten erakundeekin duen lotura positiboki baloratuko da.
Hautagaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
- Ikastaroa egiteko motibazio-gutuna.
- Alegatuz gero, kalteberatasun ekonomikoko egoera egiaztatzen duen dokumentazioa.
Bekak eskatu nahi dituztenek 2026ko urtarrilaren 10a baino lehen bidali beharko dute eskatutako dokumentazioa honako helbide honetara: eescandon@mondragon.edu.
UNESCO beken ebazpena 2026ko urtarrilaren 15ean jakinaraziko da.
FUNDAEren hobariak
Espainiako estatuko ikasleek aukera izango dute FUNDAEren hobaria jasotzeko.
Prezioa
Online ikastaroa: 450 €
Egonaldia: 1.000 €
- Bidaia, ostatua, mantenua: parte-hartzailearen kontura.
- Egonaldiko joan-etorriak eta irakaskuntza-jarduerak: antolatzailearen kontura joango dira bisitaldiak eta bestelako irakaskuntza-jarduerak egingo diren lekuetarako joan-etorriak eta egun horietako mantenua. Arrasate izango da irteera horitako abiapuntua.
Arrasate kokatuta dago Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba probintzien mugan; Euskadiren bihotzean. Gasteiztik 39 km-ra, Donostiatik 78 km-ra, Bilbotik 48 km-ra.
Antolaketa
Ikastaroa antolatu du Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak. Ikerketa-talde hau 2001. urtean sortu zen, hiru helburu betetzeko asmoarekin:
- Kooperatibismoaren ikerketa, ardaztuta Arrasateko esperientzia kooperatiboaren azterketan eta analisian.
- Hezkuntza kooperatiboaren berrikuntza eta garapena. Material didaktikoak ekoiztea, eta prestakuntza kooperatiboko programak diseinatzea eta garatzea.
- Aholkularitza, transferentzia eta laguntza eskaintzea kooperatibaren gizarte eta enpresa proiektua garatzeko.
Ikastaro hau Mondragon Unibertsitatea partaide den Ekonomia Sozial eta Solidarioaren UNESCO Katedrak egindako jardueren barruan sartzen da.
Informazio gehiago
Kolaboratzaileak / Babesleak


