Proiektuak

PROIEKTU GARRANTZITSUENAK

Fakultateko proiektu garrantzitsuenak ikerketa eta transferentzia arloan, hauek dira:

Bilbao AS FABRIK

BILBOKO UDALETXEAREN eskutik, proiektu honen helburua Bilboko enpresen lehiakortasuna areagotzea da, ezagutzan intentsiboak diren enpresa zerbitzuetan. Hau burutu egingo da gaitasun sorreraren lankidetza-prozesu baten bidez; lortu nahi dena da, erantzun egokia ematea industria sektoreko eraldaketa digitalarekin lotutako erronkei.

Helburu hau lortzeko, planteatu egiten da AS FABRIK deitutako lankidetza-ekosistema baten konfigurazioa. Bertan, honako hauek daude: klusterrak, erakunde publikoak, ezagutza agenteak eta enpresak.

COMPYTE

LABORAL KUTXArekin batera, Compyte Lehiakortasun Behatokia sortu dugu. Honen proiektu handietako bat ETEentzat sortutako lehiakortasun testa da. Honen bidez, posible izango da enpresaren diagnostikoa egin eta ekintza plan bat azkarra egitea.

Talentu Teknikoa

MONDRAGON korporazioarekin batera, Fagor Elektronika eta ULMA Packaging bezalako erakundeetan, talentu teknikoa kaptatzeko proiektuak martxan jarri ditugu. Proiektu honetan diseinatu eta burutu den metodologia, hasi egiten da talentuaren beharren planifikazio estrategikoekin eta amaitu egiten da, enplegatzaileen marka sorreraren iniziatibaren diseinuarekin edo harreman estrategikoarekin prestakuntza zentro batekin.

Kultura partehartzailea

Gure fakultateak tradizio garrantzitsua dauka, langileen partaidetzarekin erlazionatutako kudeaketa arloko proiektuak ikertzeko eta martxan jartzeko. Horrela, proiektu bat burutu da GSR edo GORABIDE bezalako enpresetan. Bertan, garatu eta egokitu egin da tresna bat, langileen partaidetza neurtzeko kudeaketa arloan, eta garatu egin da ere tresna multzo bat, hobekuntza jarduerak hedatzeko esparru honetan.

Interkooperazioa

Elkarren arteko lankidetza eta aliantzen kudeaketa estrategikoa, oso onuragarriak izan dira proiektuak burutzeko. Horrela, CAF POWER-i lagundu egin diogu aliantza estrategikoen prozesuaren diseinuan eta abiaraztean, eta arreta berezia jarri dugu, Joint Ventures-en arriskuekin erlazionatutako erabakietan.

Ikasketa ekosistemak

Proiektuak garatzen ari garen beste esparru bat, erakundeen barneko prestakuntza prozesuen birdefinizoa da. Zentzu honetan, ORAIN proiektua nabarmentzen dugu. Campus hau, martxan jarri da EROSKI TALDEAREKIN. Proiektu honek ahalbideratuko dio enpresa talde honi, ikuspegiak, metodologiak eta teknologiak gaurkotzen, bere enplegatuak etorkizuneko erronken aurrean prestatu ahal izateko.