Deskribapena

MISIOA

Enpresagintzaren misioa ikerketa eta transferentziaren esparruan, ezaguna izatea da, enpresa kudeaketaren eta ekintzailetzaren berrikuntzan egiten duen ekarpenagatik. Hau lortu egiten du, MONDRAGON korporazioko zein kanpoko erakunde eta enpresekin egindako ikerketa garapenaren eta lankidetza transferentziaren bidez.

Bikaintasunaren ekoizpen zientifikoaren gaitasuna, finkatu egin da azken urteetan. Tarte honetan, ISI artikulu asko argitaratu dira, eta transferentzia arlotan zentratutako doktore tesi kopurua, zifra handiagotara heltzen da urtero. Nabarmendu behar den puntu bat, ikerketa talde erreferente baten kontzesioa izan da, Eusko Jaurlaritzaren partetik, zentrokoak berezkoak diren kudeaketa gaietan.

Hau guztia, ikerketa industrialagoan eta esperimentalagoan egindako fokalizazioaren ondorioa da. Honen bidez sortzen den ezagutza, enpresek euren prozesuetan era naturalean eta berehalakoan aplika dezakete. Zentzu honetan Fakultateak, martxan jarri du bezeroarekiko espezializazio proiektu bat; eta honi esker, hurrengo urteetan gure erakundearen garapen estrategikoan funtsezkoak izango diren hainbat ezagutza arlotan enfokatu da.

Era orokorrean, gure espezializazioa Industrian eta Zerbitzu Aurreratuetan zentratzen dela esan dezakegu. Kontzeptu honen esanahia zehazteko, akotazioko hiru aldagai erabiltzen ditugu.

Batetik, hitz egiten ari garen erakundeen abantaila lehiakorra merkatuetan, berrikuntzan oinarritzen da. Erakunde hauek esfortzu inbertitzaile handia egiten dute I+Gean, eta euren posizionamendua enpresa globalarena da. Beste elementu garrantzitsu bat da, euskal industria ehuna kontuan harturik, tamaina ertaineko erakundeak direla.

Bigarrenez, gure ahalegin ikertzailea, batez ere zentratu behar da, baina ez guztiz, hainbat sektore zehatzetan. Berrikuntza kudeaketan, oso zeharkakoa izan arren, egia da sektore ezberdinek gero eta neurri handiagotan, espezifikotasun propioak dituztela eta horregatik, ikerketa zentratu egin behar da, hauen kasu zehatzean.

Gure arreta gehien erakarri behar duten sektore hauek aukeratzerakoan, bi irizpide jarraitu dira. Batetik, MONDRAGON Korporazioaren gaur egungo eta etorkizuneko negozioaren garapenaren estrategia eta bestetik, Eusko Jaurlaritzak markatutako espezializazio adimendunaren estrategia.

Hirugarrenez eta azkenik, Enpresagintzak konpromiso irmoa dauka, gure erakundeen lehiakortasun eta jasangarritasunerako funtsezkoak diren kudeaketa aurreratuaren praktiketan espezializatzeko. Momentu honetan, arlo honi dagokionez, ezagutza estrategikoaren zortzi esparrutan lan egiten da. Orokorrean esanda, gai hauek hurrengoak dira: negozio berrien garapena eta ekintzailetza, pertsonen kudeaketa estrategikoa eta merkatuen garapena bezero globalarekiko bideraketaren bitartez.