COMPYTE jaio da, enpresen lehiakortasuna neurtzeko tresna berria

Atzera

COMPYTE jaio da, enpresen lehiakortasuna neurtzeko tresna berria

TRESNA LIBREA

COMPYTE jaio da, enpresen lehiakortasuna neurtzeko tresna berria

Lehiakortasuna arrakastaren islada da eta baita bizirautearena ere.

2017·06·02

$titulo.getData()


Gaur egun, enpresek merkatuen egoera berrietara egokitzeko beharra dute, regulazio berrietara, teknologia berrietara, bezeroen ohitura berrietara... Ingurune aldakor eta globalizatu batetan erakundeak momentu oro nola hobetu eta nola aurrera egin galdetu behar diote beren buruari.

LABORAL Kutxak esperientzia sendoa du beren bezero diren enpresei gidaritza finantzieroa ematen. Enpresen errealitate honen ezagutza eta Pyme2020 Lehiakortasun barometrotik lortutako enpresen informazioa COMPYTE sortzeko abiapuntuak izan dira.

COMPYTEren helburu nagusia enpresak lehiakorrago izaten laguntzea da. Mondragon Unibertsitatea- Mondragon Innovation & Knowledge(MU-MIK)en laguntzarekin LABORAL Kutxak tresna hau diseinatu du, enpresa bakoitzari bere lehiakideekiko lehiakortasun maila neurtzeko eta, era berean, bere lehiakortasuna epe ertain eta luzean hobetzeko ezaugarri nagusiak ezagutzeko.

Ingurune konpetitiboa eta dimentsioa

Kontutan hartuta gure inguruneko enpresa txiki eta ertainak geroz eta gehiago dimentsio haundiagoko enpresa globalizatuekin lehiatu behar dutela, garrantzitsua da pausu bakoitza neurtu eta norabide egokian joatea: taldeak berritu, berrikuntza landu, merkatu berriak bilatu eta pertsonen garapenean hobetu.Tamainuak badu garrantzia, baina zaila da abiadura haundiz haztea. Badago gauza bat funtzionatzen duena: lehiakorrak izatea. Hori horrela izanik, gaur egungo enpresa txiki eta ertainak lehiakorrak izaten jarraitu behar dute eta horretarako garrantzitsua da beren egoera ezagutzea.

COMPYTE online dagoen tresna bat dugu, eta enpresaren lehiakortasuna ezagutzen laguntzen digu, bere lehiakideekin alderatu eta ze faktoreetan lan egin behar duen ezagutu galdutako tokia berreskuratzeko. Test formatua du eta enpresaren erantzunetara egokitzen da, sektorea, tamainua, hazkunde maila, etabar. kontutan hartuta.

Test-ak mediku azterketa baten moduan juntzionatzen du: lehiakortasun faktore bakoitza aztertzen da kontutan hartuta bere inplementazio maila enpresan eta bere balorea  ponderatzen da aldagai desberdinen arabera. Honek 0tik 100erako balorazio bat emango digu, eta balorazio hau sektore bakoitzeko enpresa eredugarriekin konparatu daiteke.

Enpresa bakoitzak bere balorazioa lortuko du eta lehiakideena lehiakortasunaren bost oinarrietan:

  • Berrikuntza
  • Ekintzailetasuna
  • Internazionalizazioa
  • Pertsonen kudeaketa
  • Finantziazioa

Eta azkenik bost oinarri hauek 20 faktore lehiakorretan banatzen dira. Azterketa honek erakutsiko digu zein faktore garatu beharko genituzken gehiago eta zeintzuk diren destakatuenak.

COMPYTE ordaindu gabe aurkituko dugu enpresa guztien eskura, bai LABORAL Kutxako bezero direnentzat eta ez direnentzar ere bai. Autoebaluaketa bakoitzak modu konfidentzialean egiten du bere puntu sendo eta ahulak ezagutzeko. Era berean, modu agregatuan datu asko ezagutzeko aukera emango digu, konklusio orokorrak ateratzeko eta elkarbanatzeko erakunde pribatu eta publikoen artean.

Helbide honetan aurkituko dugu www.compyte.eus.