Profesionalen prestakuntza

STEM eta digitalizazioa hezkuntzako testuinguru berrietan unibertsitate aditu ikastaroa

ECTS/orduak

18 ECTS

Egutegia

2023/01/09 - 2023/06/22

Tokia

Eskoriatza

Hizkuntza

Euskara

Modalitatea

Erdi-presentziala

Prezioa

3.500 €

Aurkezpena

STEM eta digitalizazioa hezkuntzako testuinguru berrietan unibertsitate aditu ikastaroak gaur egungo irakasle lanbidean ager daitezkeen hutsune edo beharrei erantzunez, hezkuntza arloko profesionalaren profila elikatzea bilatu nahi du. Horretarako, bi ibilbide eskainiko dira: digitalizazioa eta STEM.

 

Destacamos

Bi ibilbide: digitalizazio ibilbidea eta STEM ibilbidea

Online saioak eta saio presentzialak Eskoriatzan

Prestatu zaitez zure erakundearen erronka digitalen lidergoa hartzeko

FUNDAEren bitartez, % 100eko hobaria jaso daiteke

Helburuak

STEM eta digitalizazioa hezkuntza testuinguru berrietan aditu tituluak bi ibilbide izango ditu: digitalizazio ibilbidea eta STEM ibilbidea. Hori dela eta, ibilbide bakoitzak helburu orokor bat izango du.

  • Digitalizazio ibilbidea: teknologia digitala ikaste irakaste prozesuetan aplikatzeko gai izatea.
  • STEM ibilbidea: STEM proiektuak diseinatu eta gelaratzeko gai izatea.

Nori zuzendua

Hezkuntzako irakasleei, zuzendari pedagogikoei eta berritzeguneetako mentore digitalei zuzenduta dago.

Programa

STEM eta digitalizazioa hezkuntzako testuinguru berrietan izenburuko aditu tituluaren txapel pean, bi ibilbide diseinatu dira. Alde batetik, digitalizazio ibilbidea dago eta bestetik STEM ibilbidea. Honako modulu hauetan banatu dira irakaskuntzak:

 

1. modulua: Gizarte digitala. (2 ECTS)

- Humanismoa, gizakia eta garapen teknikoaren oinarri filosofikoak

- Digitalizazioa eta gizarte aldaketak

- Digitalizazioaren ikuspegi kritikoa

2. modulua (Digitalizazio ibilbidea): Konpetentzia digitala hezkuntzan. (2 ECTS)

- Konpetentzia digitalaren oinarriak

- DigComp, DigCompEdu eta DigCompOrg markoak

2. modulua (STEM ibilbidea): STEM hezkuntza ereduaren oinarriak. (2 ECTS)

- Konpetentzien markotik diziplinarteko proiektuak

- STEM hezkuntza ereduaren oinarriak

- STEM markoaren ikuspegi kritikoa lantzeko oinarriak

3. modulua (Digitalizazio ibilbidea): Ikastetxeko Proiektu Digitala. (2 ECTS)

- Ikastetxeko Proiektu Digitala diseinatzeko gakoak

- SELFIE tresnaren oinarriak eta erabilera

3. modulua (STEM ibilbidea): Ikastetxeko STEM plana. (2 ECTS)

- Ikastetxerako STEM planak diseinatzeko gakoak

- STEM proiektuen ezaugarri eta gakoak

- STEM hezkuntza ereduan irakaslearen rola

4. modulua (Digitalizazio ibilbidea): Diseinu teknopedagogikoetarako irizpide eta estrategiak. (2 ECTS)

- Ikuspegi teknopedagogikoaren oinarriak

- Diseinu teknopedagogikoaren azterketa eta integrazio ereduak

- Diseinu didaktikoan arlo digitala kontuan hartzeko ereduak, adibideak eta estrategiak

4. modulua (STEM ibilbidea): STEM proiektuen diseinurako irizpide eta estrategiak. (2 ECTS)

- STEM proiektuak diseinatu eta inplementatzeko irizpideak eta estrategiak

5. modulua: Pentsamendu konputazionala hezkuntzan. (2 ECTS)

- Pentsamendu konputazionalaren oinarriak

- Pentsamendu konputazionalaren inplementazioa hezkuntzako etapa desberdinetan

6. modulua: Zaintza teknologikoa eta tendentziak. (2 ECTS)

- Teknologia digitalaren eta STEM inguruko erreferentziazko iturriak

- Tendentzia teknologikoen aipamena

- Segurtasun digitalaren oinarriak eta hori ahalbideratzeko estrategiak

7. modulua: Proiektua (6 ECTS)

Moduluetan zehar garatzen joan diren ikaskuntzetatik proiektu bat diseinatuko dute ikasleek.

Metodologia

Jarduera teorikoak eta praktikoak uztartuko dira, profesionalentzat esanguratsuak izango diren praktika errealak egiteko espazioak eskainiz. Horretarako, aurrez aurre (Eskoriatzan) zein online baliabide eta dinamika ezberdinak gauzatuko dira, eta esperimentaziotik ikasteko aukera ere eskainiko da.

Mudle plataforma birtualaren bidez antolatuko dira jarduera osagarriak. Modulu bakoitzak bere jarduera eta ikaste-emaitza zehatzak proposatuko ditu, bai eta irakasle baten jarraipena ere. Amaieran ikasleek talde txikitan proiektu baten diseinua egin beharko dute, eta horrekin prozesuan zehar jasotako ezagutzak aplikatuko dituzte eta beraien errealitaterako esanguratsuak izan daitezkeen diseinuak egingo dituzte.

Egutegia

Aditu titulu hau 2023ko urtarrilean hasi eta 2023ko ekainean amaituko da.

0 - Gizarte digitala (2023/1/9 - 2023/1/13)
1 - Humanitate digitalak (2023/1/16 - 2023/2/3)
2 - Konpetentzia digitala hezkuntzan edo STEM hezkuntza ereduaren oinarriak (2023/2/6 - 2023/2/24)
3 - Ikastetxeko proiektu digitala edo Ikastetxeko STEM plana (2023/2/27 - 2023/3/17)
4 - Diseinu teknopedagogikoetarako irizpide eta estrategiak edo STEM proiektuen diseinurako irizpide eta estrategiak (2023/3/20 - 2023/4/21)
5 - Pentsamendu konputazionala hezkuntzan (2023/4/24 - 2023/5/12)
6 - Zaintza teknologikoa eta tendentziak (2023/5/15 - 2023/6/2)
* Proiektua (2023/2/6 - 2023/6/22)

stem-egutegia.png

Matrikula

Matrikulazioa: 2022ko azaroaren 9tik abenduaren 16ra.
Ezohiko epea: 2022ko abenduaren 16tik aurrera (plaza librerik balego).

Izen-ematea: inskripzioa online egin beharko duzu.

Koordinazioa

Ane Zubizarreta Pagaldai

azubizarreta@mondragon.edu

Finantziazio iturriak

FUNDAErekin bonifikatu daiteke.

Prezioa

3.500€

Alumni elkarteko kideek %10eko deskontua izango dute ikastaro honetan.

Informazio gehiago

Julene Gorrotxategi

jgorrotxategi@mondragon.edu

600 022 720