Profesionalen prestakuntza

Herrigintzaren berrikuntzan Aditu Diploma

ECTS/orduak

12 ECTS

Egutegia

Galde egiguzu

Tokia

Hernani
Galarreta

Hizkuntza

Euskara

Modalitatea

Aurrez aurrekoa

Prezioa

2.950 €

Aurkezpena

Ziurgabetasun garaiotan herrigintzaren historia, erronkak eta berrikuntza uztartuko dituen formazio eskaintza. Gizarte, herri erakunde eta enpresetan dabiltzan profesionalei zuzendua.

 

NABARMENDUAK

Ikastaro bat formatzeko, berariaz, herrigintzan dabiltzan profesionalak

Politikaren edo esparru publikoaren transformazioa lortzeko ikastaroa

Eskuratuko dituzu herrigintzaren berrikuntzan eragiteko gakoak eta tresnak

Ezagutuko dituzu esperientzia berritzaileak, protagonisten eta eskarmentu handiko adituen eskutik

KONTAKTUA

 

Harremanetarako
pertsona


Helburuak

Euskalherrigintzan ari den edo arituko den herritarrarentzat zein ezagutza da garrantzitsuena gaur? Eremu ezberdinetan herrigintzako lanean diharduenak balio publikoa eta herrigilea sor dezan behar dituen gaitasun, ezagutza eta gakoak zeintzuk dira egun? Nola ahaldundu daitezke sendoen herrigintzako subjektuak euren lana ahalik eta transformatzaileena eta eraginkorrena izan dadin? Galdera hauek ezartzen duten marko eta begiradatik abiatuta landu da aditu titulurako proposamen hau. Erantzun bakarra ez dagoela onartuta ere, erantzun guztietan kontuan hartu beharreko gutxienez hiru aldagai nagusi identifikatzen dira:

●         Munduaren eraldaketa azkar, sakon eta multidimentsionala;

●         Gure herriaren berariazko ezaugarriak eta historia;

●         Politikaren edo esparru publikoaren transformazioa.

Plano ezberdinetako hiru faktore horiek kontuan hartuta eta abiapuntuko galderei erantzunez, aditu tituluak zera eskainiko du: aldaketa makroak eta nuklearrak ulertzen laguntzea, euskalherrigintzan inplikazioak dituzten heinean, baina gure pekuliaritateak ere aintzat hartuta, erronkak guretik identifikatuz, egingarriak eta lorgarriak izan daitezen.

Aditu tituluak planteamendu horretatik abiatuta asmo hau du: gurean herrigintzan ari diren pertsonek gure herriaren egungo eta etorkizuneko erronkei erantzuteko gaitasuna indartu eta balio publiko ahalik eta handiena sortzea.

Nori zuzendua

Herrigintzan eremu desberdinetan dabiltzan profesionalei zuzendua dago aditu titulu hau. Hala nola:

  • Udalgintzako ordezkari politikoak.
  • Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundietako ordezkari politikoak.
  • Udal teknikariak.
  • Aldundietako teknikariak.
  • Garapen agentzietako teknikariak.
  • Euskal alderdi politikoen ordezkariak.
  • Euskal gizarte zibil antolatua osatzen duten eragileen ordezkariak.
  • Euskal gizartean, orokorrean, herrigintzan ari diren norbanakoak eta profesionalak.

Programa

Herrigintzaren berrikuntzan aditu tituluaren helburu orokorra lortzeko, aditu tituluak hiru moduluko egitura dauka:

1)     Lehen moduluan, eraldaketa globalak eta hauek gizarteko eremu nagusietan eragiten dituzten aldaketak ezagutuko dira:

a. Munduko dinamikak azaltzearekin batera argituko dugu zeri deritzogun paradigma berria azaleratzen ari dela;

b. Paradigma berriaren argitan espazio publikoa nola aldatzen ari diren identifikatuko da;

c. Eraldaketek berariaz herrigintzan ze inplikazio eta erronka orokor dituzten aurreratu eta ikusaraziko da.

2)     Bigarren moduluan, testuinguru berria euskalherrigintzarekin eta eremu politikoarekin erlazioan ipiniko da:

a. Euskalherrigintzari buruzko ibilbide historikoa eta bilakaeraren berri emango da;

b. Eraldaketekin euskalherrigintza ze forma hartzen ari diren azalduko da;

c. Euskalherrigintzaren galderak, erronkak eta aukerak zeintzuk diren argituko da.

3)     Hirugarren moduluan, Egunerokoari eta presenteen ditugun erronka ezberdinei herrigintzak nola erantzuten ahal dion eztabaidatuko da:

a. Gure eremu sozio-politikoan eragiten diguten erronka ezberdinen gaineko gogoeta bultzatuko da;

b. Herrigintzaren (herri erakundeak, enpresak, gizarte zibil autoeratua) kasu edo eredu inspiratzaileak ezagutaraziko dira;

c. Egunerokoan herrigintzan dihaduenarentzat baliagarri izan daitezkeen tresna konkretuak aurkeztuko dira.

Matrikula

Izen-ematea: inskripzioa online egin beharko duzu.

Izen emateko epea: 2022ko ekainaren 1etik abenduaren 1era.

Matrikula egiteko epea: 2022ko abenduaren 12tik 15era.

Zalantzak badituzu email honetara idatzi:

idazkaritza.huhezi@mondragon.edu

Koordinazioa

Andoni Eizagirre

aeizagirre@mondragon.edu

600 018 841

Prezioa

Alumni elkarteko kideek %10eko deskontua izango dute ikastaro honetan.

2.950 euro


Agian hauek ere interesatuko zaizkizu...

Euskal kulturgintzaren transmisioan (EKT) Aditu Diploma
2.950 € Euskara - Aurrez aurrekoa
Eskoriatza / 15 ECTS
Euskal kulturaren eragiletzan Etengabeko Prestakuntzako Masterra
4.800 € Euskara - Erdi-presentziala
Eskoriatza / 60 ECTS