Profesionalen prestakuntza

Euskal kulturgintzaren transmisioan (EKT) unibertsitate aditu ikastaroa

ECTS/orduak

15 ECTS

Egutegia

2023/01/28 - 2023/12/17

La-Ig

Tokia

Eskoriatza

Hizkuntza

Euskara

Modalitatea

Aurrez aurrekoa

Prezioa

2.950 €

Aurkezpena

XXI. mendeko galdegaiei begira, euskal kulturgintzaren transmisioa ipar duen formazio-eskaintza da hau. Ibilbide luzeko graduondo honetatik 330 bat kulturgile igaro dira beren irakaspenak ematera eta beste horrenbeste ikaslek kultur proiektu anitzak garatu dituzte.

klaustroa.jpg

NABARMENDUAK

Erreferentziazko ikastaroa euskal kulturgintzaren transmisioan

330 hizlari baino gehiago 8 ediziotan

Hilean behingo saio presentzialak, asteburuetan

Uztartu atal teoriko-praktikoak eta ludikoak

Kontaktua

 

 

Harremanetarako
pertsona


Helburuak

Gure kulturgintza biziberritzeko kezkari erantzunez, 2007-2008 ikasturtean EKTri hasiera eman genionetik, hainbat helbururi erantzun nahi die egitasmoak: 

  • Euskal kulturgintzari buruzko ezagutza barreiatua korpus batean biltzea, eta bilketa hau formazio dialogiko baten bidez transmititzea. Horren baitan, kulturgintzan azken hamarkadetan sortzaileek izandako kezka, ikuspegi, zailtasun, apustu eta esperientziak belaunaldi berri bati ezagutaraztea.
  • Gure kulturgintzak dituen ortzimugen eta desafioen aurrean formazio multifokal eta praktikoa eskaintzea, eragileei jakintza-tresnak emanez.
  • Kulturgintzaren transmisioan izandako estrategia eta esperientzia beste alorretakoen eskura jartzea.
  • Aurretik esandako guztiak (korpus baten sorkuntza, desafioen gogoeta multifokala, esperientzien transmisioa) bi polo harremanetan jarriz egitea: batetik aritu eta adituen multzoa, eta bestetik gai honetan jantzi nahi duten gaurko eta etorkizuneko eragileen multzoa.

EKTren 9. edizio honetan, aurreko edizioetan bezalaxe, hori guztia modu intentsiboan egin nahi dugu. Hilean behin elkartuko gara asteburu batean. Larunbat-igandeetako saiotik saiora hartu-emanetan jarraitzeko eta gaitegian sakontzeko lan batzuk adostuko ditugu. Edukiak eta taldeko bizipenak modu erakargarrian uztartzeko ahalegina egingo dugu bertaratuko garen guztiok. Orain arte bezala, mamia eta sormena bertatik bertara bizitzeko gonbidapena da gurea.

Orain arte izandako zortzi edizioen berri gure webean aurkituko duzu: www.mondragon.edu/eu/ekt

Nori zuzendua

Aditu titulu hau zuzenduta dago unibertsitateko lizentziatu, diplomatu eta graduatu guztiei, oro har. Bereziki, euskal kulturgintzaren eremu zabalean lanean diharduten profesionalak edota eremu horretan jardun nahi dutenei eta orobat euskaltzale guztiei.

Programa

Bederatzigarren edizioan sortzaile ugari etorriko dira beraien proposamen eta gogoetak gurekin partekatzera. Arreta eskainiko diegu ondoko gaiei:

  • Mundu mailako aro aldaketaren baitan nola gaude? nola dago euskal kultura? zein balio du herrien ondare kulturalak gaurko testuinguruan? nolakoa da gaurko berben ondoezek sortzen duten hiztegia? zertaz gogoetatzen dute euskal artelanetako pertsonaiek?
  • Euskal kulturgintzaz pentsatzeko behar ditugun oinarriak: ideologiak, herritarren memoriak, emozioak, komunitate sortzaileak
  • Hiriaren baitan nola errepresentatzen da euskaltasuna? nolako errepresentazioak sortu ditu hiritik pentsatutako arteak? eta hiritik pentsatu duten intelektualek? zer erakusten digu euskal kulturaz hirien historiak?
  • Zer da “kanpotik” dakarguna euskal kulturara? Demagun zer da euskarara itzultzen duguna? nola erabiltzen dugu itzulpenen TRANS izaera? zein narratiba berri dakartzate kulturgintzara Euskal Herrira etorri diren hiztun berri sortzaileek?
  • Nolako jolas multifokalak sortu litezke hainbat kulturgileen artean?
  • Mugen geografian dagoen eragin indarretik zer ikas genezake? Demagun, ipar/hegoan kokaturiko Kanaldude zein  Agerraldia proiektuetatik, Zuberoako eta Gipuzkoako kulturgintzan aldi berean ari diren sortzaileengandik? Kazetaritza eta sorkuntzaren territorioak zeharkatzen dituztenengandik? Edota barne migrazio geografiko eta korporalak esperimentatzen dituztenengandik?

Gainera, aurreko edizioetan berariaz landu genituen hainbat gaitan sakontzen jarraituko dugu: adibidez, familia bidezko kultur transmisioan edota euskal kulturgintzaren ekosisteman.

Asteburuko aurrez aurreko saio guztietan uztartuko dira atal teoriko-praktikoak eta ludikoak.

Egutegia

2023/01/28 - 2023/12/17

La-Ig

Larunbatak: 09:00-20:00 - Igandeak: 09:30-13:30

  • Hasiera: 2023ko urtarrilaren 28an.
  • Amaiera: 2023ko abenduan.

Saioak egingo dira hilean behin, asteburu batean, larunbatetan 09:30ean hasi eta igandean 13:30ean bukatu.

Egutegia

2023

  • Urtarrilean, 28-29
  • Otsailean, 11-12
  • Martxoan, 11-12
  • Apirilean, 22-23
  • Maiatzean, 13-14

* Beste 4 asteburu izango dira 2023ko irailetik abendura bitartean.

Asteburuetako batean irteera egingo dugu Baionara.

 

Irakasleak

EKTren 9. edizio honetan, honako hizlariak izango ditugu gurekin: 

  • Jose Angel Irigaray
  • Karmele Jaio
  • Joseba Sarrionandia
  • Uri Ruiz Bikandi
  • Ane Larrinaga
  • Haritz Azurmendi
  • Iker Galartza
  • Agurtzane Intxaurraga
  • Olatz Arrieta
  • Juan Antonio Urbeltz
  • Iban Ayesta
  • Ismael Manterola
  • Onintza Etxebeste
  • Jurgi Kintana
  • Joseba Agirreazkuenaga
  • Andoni Egaña
  • Saioa Alkaiza
  • Uxoa Zumeta
  • Agurtzane Laboa
  • Ximun Carrere
  • Ttittika Rekalt
  • Isabel Etxeberria
  • Garazi Arrula
  • Dana Moya
  • Juan Mari Larrarte
  • Maria Jesus Aranburu
  • Pako Aristi

Matrikula

onarpen-prozedura-ekt-eu.jpg

Izen-ematea: inskripzioa online egin beharko duzu eta oniritzia jasotzean plaza erreserbatzeko 300 euroko ordainketa egin beharko duzu.

Izen emateko epea: 2022ko apirilaren 1etik 2023ko urtarrilaren 20ra.

Matrikula egiteko epea: 2023ko urtarrilaren 23tik 25era.

Zalantzak badituzu email honetara idatzi:

idazkaritza.huhezi@mondragon.edu

 

 

 

Koordinazioa

Nekane Goikoetxea

Iñaki Urruzola

Lekukotzak

 

 

Kolaboratzaileak/ babesleak

Enpresak eta elkarteak: Beren formazio-programen baitan EKT aintzat hartzen dutenak: Bertsozale Elkartea, Zenbat Gara Elkartea, Euskaltzaleon Topagunea, Emun Koop. E., Elhuyar Fundazioa.

Hedabideak:  Saioen mamia hedatzen eta zabaltzen laguntzen digutenak. Goiena, Euskadi IrratiaBerria.

Prezioa

Matrikula: 2.950 euro (hiru zatitan ordaintzekoa: matrikulatzean, martxoan, ekainean).

Alumni elkarteko kideek %10eko deskontua izango dute ikastaro honetan.

Telefonoa: 943 714 157

e-posta: kulturgintza@mondragon.edu

 

Informazio gehiago

Julene Gorrotxategi

600 02 27 20

Aurreko edizioak

Hemen aurkituko duzu aurreko edizioek eman dutena: hizlarien informazioa, eskuorria eta hitzaldien gaineko ikusentzunezkoak (bideoak, audioak, argazkiak...) eta orain arteko edizioetan ikasleek egin dituzten proiektuen erreferentziak.

EKT 8

Ikastaro hau egin zen 2020-2021 ikasturtean.

Hizlariak

Bideoak

Audioak

Eskuorria

EKT 7

Ikastaro hau egin zen 2018-2019 ikasturtean.

Hizlariak

Bideoak

Audioak

Eskuorria

EKT 6

Ikastaro hau egin zen 2016-2017 ikasturtean.

Hizlariak

Bideoak

Audioak

Eskuorria

EKT 5

Ikastaro hau egin zen 2014-2015 ikasturtean.

Bideoak

Idatzizkoak

Audioak

Partehartzaileak

Eskuorria

EKT 4

Ikastaro hau egin zen 2012-2013 ikasturtean.

Hizlariak

Idatzizkoak

Audioak

Bideoak

Eskuorria

EKT 3

Ikastaro hau egin zen 2010-2011 ikasturtean.

Hizlariak

Bideoak

Argazkiak

Idatzizkoak

Eskuorria

EKT 2

Ikastaro hau egin zen 2008-2009 ikasturtean.

Hizlariak

Audioak

Bideoak

Eskuorria

EKT 1

Ikastaro hau egin zen 2007-2008 ikasturtean.

Hizlariak

Audioak

Argazkiak

Idatzizkoak

Eskuorria

Proiektuak

EUSKAL KULTURGINTZAREN TRANSMISIOA GRADUONDOAN AURKEZTUTAKO HAINBAT PROIEKTU

  • 2010-2020. Hamabost unitate didaktiko hamarkada baterako.
  • (H)ARITUZ. Portugaleteko euskararen sustapenerako taldea.
  • Abestuz ikasi, Ikasiz abestu.
  • Aita Donostia. Oteizak Aginan piztutakoaz.
  • Ametsa bidean.Euskaltzaletasunaren bilakaera Soraluzen XX. eta XXI. mendeetan.
  • Añorga, euskararen eta euskal kulturaren arnasgunea.
  • Arbelari Begira asteroko kronika Berria egunkarian.
  • Argazkiak bidelagun, memoriaren adierazpena.
  • Arrasate eta Euskal Herriko jaien azterketa laburra eta Arrasaterako esku hartze proposamena.
  • Asparrena, euskal identitatea galtzetik biziberritzera.
  • Atzera begira aurrera egiteko. Aurreak erakusten duelako atzeak zelan dantzatu.
  • Atzo, gaur eta biharko herri euskalduna: Euskararen tokian tokiko historia sozialaren transmisioaz.
  • Azken hamarkadetako euskal kantarien prosodia musikalaz, ene oharmenaren leihatilatik.
  • Azterkutxa dokumentala.
  • Baietz euskaraz!
  • Berbaizu euskara elkartea: ginena, garena, izango garena.
  • Bertso doinuak gizarteratzeko KDak.
  • Bertso plaza kutsaldian. Kronika bat zortziko handian.
  • Bertsolaritza hedabideetan: tratamendua eta bertso-sarea.
  • Bertsolaritzan transmisioa: Herri Ikuspegia.
  • Bertsolaritzaren transmisioa Gipuzkoan: datozen urteetarako erronkak.
  • Bertsozale elkartea, erakunde hezitzailea. Bertsolaritzako irakasleak formatzen.
  • Bertsozale elkartearen baloreen eta jardunaren transmisiorako komunikazio irizpideak.
  • Bilbo Hiria Irratiko irratsaioak.
  • Bizi zorsormen-lanaren nondik norakoak.
  • Da ala ez da. Durangoko azokaren irakurketa eta kritika.
  • Deba euskara eta euskal kulturaren arnasgune izatearen bidean, elkargune baten beharraz (akordioez eta ekintzailetzaz).
  • Debako Kultur taldeen diagnostikoa.
  • DBH 4.mailan EUSKAL KULTURA gaia prestatu eta aurrera eraman.
  • EKT Bloga (3.6. materia & EKT aditu-titulua).
  • EKT IV Begiratzeko modu bat.
  • EKT. BA(I)NAIZ.
  • EKTren 4. edizioko kronikak Berria egunkarian: Arbelari begira.
  • EKTren 4. edizioko kronikak eta elkarrizketak Euskadi Irratian.
  • EKT1n grabazioak.
  • EKT2ren grabazioak.
  • EKT3ren grabazioak.
  • EKT4ren grabazioak.
  • EKT 5n grabazioak.
  • EKT6ren grabazioak.
  • EKT7ren grabazioak.
  • EKT8ren grabazioak.
  • Ekultura.net bloga.
  • Emakume sortzaileek kudeatutako kultura espazioa Zornotzan.
  • Emakumeen (h)itzalean: dokumentala.
  • Emakumeen ahalduntzea euskal musikagintzan.
  • Espileraren teoria. Hariak, zubiak, ilargiak. XXI. mendeko euskal kultur subjektuaren eraikuntzarako proposamen bat: identitatea, kontzientzia eta ekimena, eta beste ildo estrategiko batzuk.
  • Etorkinak eta euskara.
  • Euskadi Irratian EKT2ri buruzko irratsaioak.
  • Euskadi Irratian EKT3ri buruzko irratsaioak.
  • Euskadi Irratian EKT4ri buruzko irratsaioak.
  • Euskadi Irratian EKT5i buruzko irratsaioak.
  • Euskadi Irratian EKT6i buruzko irratsaioak.
  • Euskadi Irratian EKT7i buruzko irratsaioak.
  • Euskadi Irratian EKT8i buruzko irratsaioak.
  • Euskal dantzen unitate didaktikoa euskal curriculumean oinarrituta.
  • Euskal Girotze Barnetegien lehenaz, orainaz eta geroaz. Ofizio baten sortzea eta horrek duen epika guztia.
  • Euskal Herria: migrazio handien lurraldea.
  • Euskal kantagintzaren berrikuntza, 60. hamarkadako irakaspenak.
  • EUSKal kultURA Zumaian.
  • Euskal kulturaren azoka inmateriala.Durangoko azola Europako testuinguru garaikidean.
  • Euskal kulturaren dimentsioa arlo sozioekonomikoan euskara normalizatzeko planetan.
  • Euskal kulturaren transmisioa Arizmendi ikastolan.
  • Euskal kulturaren transmisioa diasporan XXI. mende hasieran.
  • Euskal Kulturgintzaren Transmisioa irratsaioa Euskadi irratian.
  • Euskal Kulturgintzaren Transmisioa Y belaunaldian.
  • Euskal Kulturgintzaren Transmisioa: Laborategiak eztanda egin zuenekoa.
  • Euskal Literaturaren historia laburra XVI. mendetik XX.era: Ibilbide, idazle eta lanak.
  • Euskal musikagintzaren oihartzuna 00-10 hamarkadan.
  • Euskal Rock musikagintza XXI. mendean: artikulazioaren oinarritzea eta lehen urratsetarako proposamenak.
  • Euskaldunon bizimodua gure ama-amonen begietan.
  • Euskara batzordea HUHEZIn: nondik eta nora?
  • Euskara eta emakume euskaldunaren presentzia zientzian eta teknologi lan arlotan.
  • Euskara ikasleen motibazioak aztergai, Gabriel Aresti euskaltegian.
  • Euskara, literatura eta euskal kultura ikasgela barruan.
  • Euskara, sentimenduak eta bizipenak. Irakasle euskaldun(du)en memoria.
  • Euskararen balio ekonomikoa.
  • Euskararen zuloak nola estali.Lan munduko euskara-planen sorburutik ikasgai batzuk.
  • Euskararen espazio emozionalak.
  • Euskara eta euskal kulturaren transmisioa eta berrartikulazioa Leioan: hiri erdaldunak.
  • Euslandia. Unibertso txiki baterako galderak.
  • Ezkurtxo eguna. Aisialdi kultural parte-hartzailea, euskalduna eta hezitzailea.
  • Gasteizen 40 ordu euskaraz: proiektu baten egingarritasunaz.
  • Gaur8 eta Info7n EKT5i buruzko erreportaia.
  • Gaztetxoak eta euskararen erabilera Arrasaten: emaitza kuantitatiboak jasotzeko irizpideak eta emaitza kualitatiboak bideratzeko prozedurak.
  • Goiena telebistan EKT5i buruzko erreportai sorta.
  • Goienako EKT5i buruzko TBrako kultur saioa.
  • Goiena TBk EKT5n inguruan egindako lanen itzulpenak .
  • Goienarako EKT7i buruzko irratsaioak.
  • Goienarako EKT8ri buruzko saioak.
  • Goza daiteke gehiago: euskaldun baten hizkuntza-bidaia.
  • Gure hitzak esan berriz esan.
  • Hau koaderno bat zen, hau koaderno haren berrinterpretazioa da.
  • Haztegi ikastolak 50 urte: 1967ko suaren bila (dokumentala).
  • Hemen gaude. Hego Amerikako Euskaldunon urratsetan.
  • Herriarteko taldekako bertsolari txapelketa, bertsolaritzaren gizarte sarearen eragile.
  • Hitz oron ertza.
  • Hizkuntza erabileraren neurketa Arrasateko eskoletan.
  • Hiztegi feminista.
  • Huheziko egungo ikasleak, euskaldun eleanitzak eta euskararen sustatzaileak. Zein dira ardatzak?
  • Idatzi gabearen berrirakurketa.
  • Ikerketa Ekintza Parte-hartzailea (IEPH), Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza Plan Estrategikoa definitzeko tresna.
  • Informaziorako eta komunikaziorako teknologiak Gabriel Aresti euskaltegian.
  • Integraziotik kulturartekotasunera: San Viatorreko eredua. Euskara eta euskal kulturaren transmisioa etorkinen integrazioan.
  • Ipuin saioa: hemengo kontuak.
  • Ispiluari begira.
  • Jaiaz jabetu.Euskal jaietako morea nire begiradan.
  • Kantakerixak. Oñatiko kontu zaharrak eta kantu barrixak.
  • Kultur espazioen erabilera euskal kultura sustatzeko.
  • Kultur ondare inmaterialaren bilketa, kontserbazio eta bergizarteratze prozesua hezkuntzaren, kulturgintzaren eta nortasun turismoaren baitan.
  • Kultura iraunkorra izateko jarraibideak.
  • Kulturari buruzko oinarriak hizkuntza normalizatzeko teknikarientzat.
  • Laguntasuna kultur elkartea. 1949an hasitako euskal kulturaren transmisio esperientzia bat Barakaldon.
  • Lan mundua euskararen etorkizunaren giltza. Hausnarketa eta proposamenak.
  • Lau urpekari. Euskal zinemaren itsasoan.
  • Lazarraga XXI. mendeko arabarrei aurkeztua.
  • Lazkaoko euskal kultur mugimenduaren koordinaziorantz.
  • Lezoko kulturgintzaren kimu berriak.
  • Liburu beltzaz geroztik.
  • Liburugintzaren paradigma berria.
  • Magala.
  • Mikel Laboa, kantuen bidez harilkatzen.
  • Munduan adi egoteko modu bat. Euskal kulturaren jakintzen itsaso zabalean genero, gorputz eta emozioen ariketa antropologikoa.
  • Nire amaren hiria.
  • Nolakoa da Tolosaldeko belaunaldi berrien kontsumo kulturala? Galtzaundi Euskara Elkartearekin batera
  • gauzatutako ikerketa.
  • Non oraina hasten den.
  • Nor naiz ni? Who am I?
  • Norgintza marginalian.Testigantza eta gogoetabide eklektikoak.
  • Oiartzungo kulturgintza aztergai. Sortuz hezi.
  • Orekan Xamarren liburua irakurriz euskara ikasteko ariketa eta jarduera sorta. 3. maila.
  • Oroitzapenak, pantaila argazkiak, kezkak eta argi izpiak. Arabako bertso-mugimenduaren sorrera, bilakaera eta etorkizunari begirada erreflexibo bat konfinamendutik.
  • Piztitegia.
  • Poesia organikoa.
  • Poesia, zaurien ukendu. Xabier Leteren poetikarik abiatuta.
  • Saiakerak.
  • Soka-dantza, komunitate baten kohesiorako tresna.
  • Zer da euskal kultura? baldin eta euskal kulturarik bertan badugun.
  • Zer da trikitixa?
  • Zubiak eraikiz. Orereta ikastola.
  • Zuei esker gara eta dugu ANI(T)Z.
  • Zumarragako ospitalean hizkuntza inklusiboaren monitorizazioa.
  • Zurriola ikastolak 50 urte.