Profesionalen prestakuntza

Euskal kultur eragiletzarako estrategiak hezkuntzan unibertsitateko mikrokredentziala

ECTS/orduak

9 ECTS

Egutegia

2027/01/12 - 2027/04/13

Tokia

Eskoriatza

Hizkuntza

Euskara

Modalitatea

Erdi-presentziala

Prezioa

1.200 €

Aurkezpena

taldea-lanean.jpg

Ikastaro honen helburua da hezkuntza eragileei euskal kulturaren adarrak transmititzeko, sozializatzeko, jorratzeko eta partekatzeko estrategiak eta gakoak eskaintzea, baita Ikastetxeko Kultur Proiektuak egikaritzeko urrats eta prozedura zenbait ezagutzea ere.

Azken hamarkadetan hizkuntz(ar)en didaktikaren inguruan urratsak egin dira, hainbat ikuspegitatik ekarpenak egin dira, baina gutxiago dira kulturaren didaktikaz jarduteko guneak, eta, are gutxiago, kultur hezkuntzaren begirada hori kultura gutxituaren ikuspegitik jorratu dutenak.

Bi norabide horietan ekarpena egin nahi da ikastaro honetan: kulturaren didaktika ardatz hartuta, euskal kulturaren inguruko egitasmo pedagogikoak eta planak diseinatzeko eta egikaritzeko prozedura eta ikuspegiak jorratuko dira, betiere kultura gutxitu baten hezkuntzaz dihardugula kontuan hartuta, hortaz, hezkuntza-testuinguru horren ezaugarri soziolinguistikoak eta soziokulturalak ere aintzat hartu behar direla jakitun.

Nabarmenduak

Eskuratuko dituzu konpetentziak euskal kulturaren adarrak transmititzeko, sozializatzeko eta jorratzeko.

Ikasiko duzu euskal kulturaren inguruko egitasmo pedagogikoak eta planak diseinatzen eta egikaritzen. 

Modalitate hibridoa: aurrez aurreko 5 saio eta 4 saio sinkrono + online ikasketak.

Hezkuntza arloko eragile guztiei zuzendutako ikastaroa: irakasleei, irakasle-gaiei, hezitzaileei, dinamizatzaileei, kudeatzaileei...

Kontaktua

 

 

Harremanetarako
pertsona


Helburuak

  • Euskal kultura ikasgelan lantzeko prozedura pedagogiko zenbait ezagutzea.
  • Hezkuntza arautu zein ez-arautuko eragileek euskal kulturaren lanketa egiteko material eta egitasmo didaktikoak diseinatzeko gaitasuna garatzea.
  • Hezkuntza arautu zein ez-arautuko eragileek ikasgelako, ikastetxeko edo erakundeko kultur proiektuak diseinatzeko gaitasuna garatzea.

Nori zuzendua

Hezkuntza eragileei: irakasle, irakasle-gai, hezitzaile, dinamizatzaile eta kudeatzaileei (zuzendaritzako kideak, hizkuntza-proiektuetako arduradunak, berrikuntza-arduradunak…).

Programa

Ikastaroak 9 ECTSko lan-karga dauka, 225 ordu.

1. Euskal kultura hezkuntzagai ikasgelan (3 ECTS)

Euskal kultura ikasgelan lantzeak askotariko urratsak egitea dakar: kultur esperientziak bizitzeko espazioak sortzea, kultur testuen interpretazio kritikorako komunikazio-testuinguruak sortzea, mundu sinbolikoak identifikatzeko eta birsortzeko urratsak egitea… Halako prozedura pedagogikoak landuko dira ikasgai honetan, euskal kulturaren ezagutzan, interpretazioan, praktika komunitarioetan eta (bir)sorkuntzan gaitzeko.

2. Euskal kultura ikastetxean zehar-lerro: kultur planak, kultur egitasmoak eta kultur protokoloak (3 ECTS)

Euskal kulturaren transmisioa, sozializazioa eta praktika komunitarioa ikasgelatik kanpoko espazioetan eta dinamiketan txertatzeko ekinbide eta jardunbide zenbait jorratuko dira ikasgai honetan.

3. Diseinu pedagogikoa edo Ikastetxeko Kultura Plana (3 ECTS)

Ikastetxeko edo ikasgelako dinamikan euskal kultura zehar-lerro izateko diseinu pedagogikoak edo kultura-planak diseinatzeko urratsak landuko dira, besteak beste, urrats hauek ardatz izango dituena: sentsibilizazioa, diagnosia, esku-hartzearen aldiak...

Metodologia

Aurrez aurreko saioak

  • Adituen begiradak jasoko dira kultur adierazpideek hezkuntzan izan dezaketen aplikazioari buruz

Online bidezko saio sinkronoak eta online bidezko lanketa

  • Kultur testuak transmititzeko, sozializatzeko, jorratzeko eta partekatzeko metodologietan, estrategietan eta plangintzetan sakonduko dugu.

Egutegia

Hasiera

  • 2027ko urtarrilaren 18an.

Bukaera

  • 2027ko apirilaren 13an.

 

Matrikula

Izen-emate orria

Izena emateko epea

  • 2026ko otsailaren 12an.

 

Koordinazioa

Idurre Alonso Amezua.

Onarpen baldintzak eta prozesua

Finantziazio iturriak

Fundae

Ikastaro honetan, Fundaeren bitartez, % 100eko hobaria jaso daiteke.

 

Santander bekak

Open Academy programaren barruan, Santander-ek lau beka eskainiko ditu Mondragon Unibertsitatean mikrokredentzialak egiteko.

Beka eskatzeko interesa dutenek honako helbidera jo beharko dute 2025eko urriaren 28a baino lehen

Mondragon Unibertsitatearen esku geratuko da beken esleipena. Bekaren zenbatekoa deskontatuko da matrikularen kopurutik.

Jasoko den titulazioa

Mikrokredentzial hau eginda

  • Euskal kultur eragiletzarako estrategiak hezkuntzan Mondragon Unibertsitateko Mikrokredentzial zigilua jasoko da. Gainera, Europass zigilua ere eskuratuko da.
  • Aurretik Euskal kultur alfabetatzea hezkuntzan unibertsitateko mikrokredentziala eginda izanez gero, Euskal kulturaren eragiletza hezkuntzan Aditu diploma ere eskatu ahal izango da (baldintzak lantzen ari gara).


Ikasten jarraituz gero

Kolaboratzaileak/ babesleak

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta Ikaselkar.

hezkuntza-ikuslekar-elkarrekin.jpg

Prezioa

  • Ikastaroaren prezioa, 1.200 €. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren diru-laguntzarekin (Berezko prezioa, 2.000 €).

Informazio gehiago

 

Harremanetarako pertsona