Profesionalen prestakuntza

Espezializazio ikastaroa: Hezkuntza berrikuntza proiektuen diseinua errazte estrategikoan oinarrituta

ECTS/orduak

75 ORDU

Egutegia

Galde egiguzu

Tokia

Bilbo
AS Fabrik

Hizkuntza

Euskara - Gaztelania

Modalitatea

Erdi-presentziala

Prezioa

1.350 €

Aurkezpena

Prestakuntza ekintza arrakastatsu bat asmatzeak berarekin dakar kokatzea ikaskuntza diseinatzeko prozesuaren erdian hura biziko duten pertsonakHori dela eta, ikastaro honetan Pertsonetan Oinarritutako Berrikuntzaren printzipioak (HCI, ingelesezko siglak) aplikatu nahi dira, ikaskuntza eta berrikuntza errazteko asmoz.
 
Hasteko, jarraibideak eta erraztasunak aztertuko ditugu, egiteko modu berri bat sortzeko. Ondoren, prestakuntza teoriko eta tresna praktikoekin aurrera egingo dugu, parte-hartzaileek beren ikasketa-proiektuaren protagonista izango diren pertsonei buruzko informazioa lortu eta aztertzeko aukera izan dezaten. Horretarako, proiektuaren azken erabiltzaileen beharrak jasoko dituen prototipoa diseinatuko dugu, eta proiektu hori elkarlanean diseinatuko dugu taldeka.
 
Elkarrizketa konstruktiboaren, kritika positiboaren eta proiektuko lanaren bidez, parte-hartzaileek ezagutzak pixkanaka integratzea eta sendotzea lortuko dugu, gure adituek lagunduta, benetako praktikaren bidez.

Helburuak

Ikastaro honetako hiru helburu nagusiak hauek dira:

  1. Hezitzaile rola deseraikitzea, erraztaile kontzeptuari lotutako konnotazioen eragina duen definizioa eskainiz.
  2. Design Thinking arloan estrategiak eta metodologiak garatzea.
  3. Erakundeetan proiektu praktiko bat diseinatzea eta garatzea talde txikitan.

Programa

Ikaskuntza esperientziak bi multzo nagusi ditu: erraztea eta proiektuak diseinatzea.

#01, Erraztea

Programa hasteko, galdera honi erantzun behar zaio: Zertan datza ikaskuntza eta berrikuntza erraztea? Eredu erabilgarria da gure lanean? Horretarako, errazte kontzeptua eta hezitzailearen rola erraztaile gisa landuko ditugu. Taldean adostuko dugu erraztailearen dekalogoa.

#02, Proiektuak diseinatzea

Bigarren blokea proiektu bat garatzeko proposatzen dugun prozesu/metodoari dagokio. Pertsonen arazoak konpontzen saiatzen den ikuspegia lantzen dugu, HCI (Human Centered Innovation).

Diseinatzen dugun proiektuaren azken erabiltzaileen beharretatik abiatuta, prototipo bat diseinatuko dugu.

Metodologia

Programa parte-hartzaile bakoitzaren taldekako eta banakako ikaskuntzari laguntzeko egituratuta dago, planteamendu bikoitz batetik abiatuta: batetik, ikaskuntza autonomoa, irakurketa eta gaurkotasun-iturrien bidez, eta, bestetik, lan kolaboratibo erraztua, eginez ikasteko testuingurua eta tresnak ematen dituena, hau da, prestakuntza-ekintza bat, ikastaro bat, taldean ikasteko esperientzia bat diseinatuz.

Irakasleak

Agurtzane Martínez Gorrotxategi

Agurtzaneren bizitza pertsonala eta profesionala praktika konprometitu eta demokratikoan eta gizarte-justizian oinarritu da, eta, horren ondorioz, talde zaurgarriekin eta bazterketa-arriskuan daudenekin lan egin du hezkuntzan. Hainbat ingurune eta ekosistematan hartu du parte eginkizun desberdinekin (hezkuntza formala, berezia eta gizarte eremukoa), eta hezkuntzaren ikuspegi orokorra eta holistikoa eman diote.

Pedagogia aplikatuan doktorea da eta hezkuntza inklusiboko berrikuntzan eta esku-hartzean aditua. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean egiten du lan, eta ZEHAR ikerketa-taldean parte hartzen du. Ikerketa-talde horrek hezkuntza-paradigmaren aldaketari eta ikuspegi inklusibotik ikaskuntza eta berrikuntza errazteari lotutako metodologia-berrikuntza du lan-ardatz.

Halaber, Berrikuntza Metodologiko Didaktikoko Proiektuen Garapena eta Kudeaketa Hezkuntza Erakundeetan masterraren koordinatzailea izan da, baita irakasleen hasierako prestakuntzako Hezkuntza Berezia espezialitatearena ere.

Paloma Moruno

Ikaskuntza komunitate profesionalak eraldatzeko prozesu kolektiboen diseinatzaile eta erraztailea.

Lankidetzan eta aniztasunean sinesten duten irakasle eta zuzendaritza-taldeen hezitzailea. Hezkuntza-erakundeak eraldatzeko prozesuetan laguntzen aditua.

Psikopedagogoa. Gatazkak Konpontzeko eta Bitartekaritzako Masterra. Hezkuntza Erakundeetan Plangintza eta Berrikuntzan Masterra. Ikaskuntza Kooperatiboan aditua. Erakundeetan esku-hartze sistemikoan aditua.

Finantziazio iturriak

FUNDAEren bitartez, % 100eko hobaria jaso daiteke.

Irteerako profila

Prestakuntza ekintza hau bukatutakoan, parte-hartzaileek gaitasun hauek izango dituzte:

  1. Jakinmina, pentsamendu plastikoa, sortzailea eta kritikoa erabiltzea proiektuen diseinuan.
  2. Analisi induktibo eta deduktiboen praktikak aplikatzea.
  3. Egoera konplexuei eraginkortasunez eta arin erantzutea.
  4. Talde desberdinentzako proiektu berritzaileak diseinatzea.
  5. Konpetentzia digitala sendotzea.
  6. Ideiak asertiboki komunikatzea.