Gaia
Egutegia
2022/09/12 - 2023/06/16
Tokia
Hizkuntza
Euskara
Modalitatea
Erdi-presentziala
Aurkezpena
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Graduak online egiteko aukera, derrigorrezko tutoretza-saio eta praktika presentzialekin.
Nabarmenduak
Derrigorrezko tutoretza-saio eta praktika presentzialekin
Ikasketak eta lana uztartzea ahalbideratzen duen modalitatea
Haur Hezkuntzan 4 aipamen eta Lehen Hezkuntzan 5 aipamen aukeran
Pertsona ardatz duen konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza
KONTAKTUA
Helburuak
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Graduak online ikastea.
Ikasketak eta lana uztartzea ahalbideratzen duen online modalitate horretan, derrigorrezkoa da era presentzialean egitea tutoretza-saioak eta praktikak.
Psikomotrizitatea eta Entzumena eta Mintzaira aipamenen kasuan, aurrez aurreko saioak derrigorrezkoak dira.
Nori zuzendua
Kolektibo ezberdinei zuzenduta dago eskaintza hau:
- Aurretik goi-mailako edozein ikasketa eginda dituzten ikasleentzat.
- Helduentzako unibertsitateko sarrera-proba gainditu dutentzat.
- Hezkuntza alorreko Goi-Mailako Heziketa Zikloa + 5 urteko lan eskarmentua dutenentzat.
- Goi-mailako kirolariak.
Metodologia
- Eredu berritzailea.
- Pertsona ardatz.
- Konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza.
- Metodologia aktiboetan oinarritutako ikaskuntza.
Egutegia
Saio presentzialak materiako irakasleekin, HUHEZI-n (Eskoriatzako kanpusean) izango dira bi astetik behin, astearte edo ostegunetan, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara.
Entzumena eta Mintzaira* aipamenaren kasuan, astero, nahitaezko aurrez aurreko saioak Eskoriatzako campuesan izango dira, ostiral arratsaldez (17:00etatik 21:00etara) eta larunbat goizez (09:00etatik 13:00etara). Ikastaroaren iraupena 17 asteburutakoa da.
*COVID-19aren ondorioz sortutako egoeran aurreikusitako plangintza eraman da aurrera eta adituen tailerrak osotasunean garatu dira.
Psikomotrizitatea aipamenaren kasuan, astero, nahitaezko aurrez aurreko saioak Eskoriatzako campuesan izango dira, ostiral arratsaldez (17:00etatik 21:00etara) eta larunbat goizez (09:00etatik 13:00etara). Ikastaroaren iraupena 15 asteburutakoa da.
Matrikula
Inskripziorako epea 2021eko azaroaren 29tik 2022ko uztailaren 8ra izango da. Ez-ohiko epea 2022ko uztailaren 9tik irailaren 2ra.
Izen ematea
Hau da hautatze prozesuan sartzeko nahitaez atxiki beharreko dokumentazioa:
- Aurreko ikasketen titulua eta espediente akademikoa.
- Hizkuntzen-maila egiaztatzen duten agiriak (euskara C1 eta ingelesa B1). Baldintza hau betetzea ez da nahitaezkoa.
Dokumentazioa ekartzeko azken eguna: 2022ko uztailaren 8a (ez ohiko epea: irailak 2). Dokumentazioa inskripzioa egin den aplikazioan atxiki behar da.
Onartuen jakinarazpena: 2022ko uztailaren 11n (ez ohiko epea: irailak 5) .
Matrikula egiteko epea: uztailak 15 (ez ohiko epea: irailak 7).
Informazio saioak
Informazio saio birtualak:
- Maiatzak 5, 18:00 - Eman izena!
- Ekainak 16, 18:00 - Eman izena!
Onarpen baldintzak eta prozesua
Kolektibo hauen artean dauden ikasleak, ikasketa hauetan matrikulatzeko Onarpen-prozedura hau jarraitu beharko dute:
- Goi-mailako kirolariak (aurretik goi mailako ikasketarik ez dutenak).
Ibilbideak
- Haur Hezkuntza
- Haur Hezkuntza Aipamena
- Atzerriko Hizkuntza Aipamena
- Lehen Hezkuntza
- Lehen Hezkuntza Aipamena
- Hezkuntza Berezia Aipamena
- Heziketa Fisikoa Aipamena
- Atzerriko Hizkuntza Aipamena
Kredituen aitortza
Ikasle bakoitzaren espediente akademikoaren arabera, bete beharreko kreditu-kopurua, kasuz kasu aztertuko da.
Horretarako izen-ematea egitea beharrezkoa izango da eta aurreko ikasketen titulua eta espediente akademikoa bertan atxikitzea.
Prezioa
Sarrera kuota: 900 €
* Oharra: Gradu osoa online egiteko 60 ECTS baino gutxiagotan matrikulatzen diren ikasleen kasuan, sarrera kuotaren parte proportzionala ordainduko dute ikasturte hasieran, sarrera kuota osoa ordaindu beharrean. Gutxieneko sarrera kuota, osoaren %50ekoa izango da.
Kreditu bakoitzaren prezioa: 77 €
Prezio hauek behin-behinekoak dira, Errektore Kontseiluaren onarpenaren faltan.
Ordainketa: Matrikula egiterakoan sarrera kuota ordainduko da. Ikasturte horren kredituen kopuruari dagokion zenbatekoa bederatzi kuotatan ordainduko da, urritik ekainera.
Alumni elkarteko kideek %5eko deskontua izango dute ikastaro honetan.
Informazio gehiago
Telefonoz: 943 71 31 39
Emailez: idazkaritza.huhezi@mondragon.edu
Meet bidez. Har ezazu hitzordua esteka honetan: https://calendly.com/saltuna/erdi-presentzialak
* Gure ordutegia astelehenetik ostiralera goizeko 08:30etatik 13:00etara eta arratsaldeko 14:30etatik 17:30etara da.