Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

profesionalentzako prestakuntza

formación para profesionales

professional learning space

Ingeniaritza Mekanikoko Gradura egokitzeko ikastaroa

Ingeniaritza Teknikoa Gradura egokitzeko ikastaroaren bidez, ingeniari tekniko titulua duten eta gutxienez bi urteko lan-esperientzia duten profesionalei aukera eman nahi zaie euren titulazioa Europako Goi-mailako Hezkuntza Esparrura egokitzeko.

Gaia
Ingeniaritza Mekanikoa eta Fabrikazio Prozesuak
ECTS/orduak
640 ordu
Hizkuntzak
Gaztelania
Modalitatea
Online
Ikastaro hau jada ez dugu eskaintzen

Helburuak

Ingeniari tekniko titulua duten egresatuentzako prestakuntza, Graduko titulua lor dezaten.

Ingeniaritza Tekniko Mekanikoa Gradura egokitzeko ikastaroa lan-esperientzia duten profesionalentzat bereziki antolatutako ikastaroa da. Horri esker, hau lortuko duzu:

  • Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparru berrira egokitutako titulazioa izatea.
  • Malgutasunez eta zure beharren arabera ikastea eta trebatzea.
  • Zure lanbidean egunean egotea.

Ingeniari mekanikoek berrikuntza- eta garapen-lan handia egiten dute euren herrialdeetan. Gainera, pertsonen segurtasuna bermatzen dute.

Ingeniari mekanikoek makinatzat ezagutzen ditugun gauza guztiak –alegia, mugimendua duten edo energia sortzen/ekoizten duten gauza guztiak– egin eta ustiatzen dituzte. Esate baterako, hegazkinen eta autoen xasisak eta motorrak, medikuntzarako tresnak, hondeamakinak, makina-erremintak, ikuzgailuak, bizikletak, etab.

Proiektu horiek gauzatzeko, ingeniari mekanikoak talde-lanean aritzen dira aktiboki, eta proiektuko jarduerak, giza baliabideak eta materialak koordinatu eta zuzentzen dituzte.

Nori zuzendua

Ingeniaritza Teknikoa Gradura egokitzeko ikastaroa ingeniari tekniko titulua duten eta gutxienez bi urteko lan-esperientzia duten profesionalentzat da, lana eta ikasketak malgutasunez eta norberaren denboraren arabera bateratzeko aukera izan dezaten.

Mondragon Unibertsitateak  Ingeniaritza Tekniko Mekanikoa Gradura egokitzeko eskainitako ikastaroa ofiziala da, eta ANECAk homologatzen du.

Ikastaroa egiten dutenek Europako Goi-mailako Hezkuntza Esparrura (EGHE) egokitutako titulua lortu ahal izango dute, baina ez dute lanbide-eskumen gehiago izango industria-ingeniari tekniko titulazioagatik dituztenak baino.

Egitaraua

Ikasketa-planean, irakasgai hauek daude:

IRAKASGAIAMOTAECTS
Kimika OP 6
Ingeniaritza termikoa DE 4.5
Eragingailu elektrikoak DE 4.5
Elektronika eta automatika DE 6
Ingurumen-ingeniaritza DE 4.5
Diseinu mekanikoa DE 4.5
Makinen diseinua eta entsegua DE 4.5
Industria-jariakinen sistemak DE 4.5
Materialen ingeniaritza DE 4.5
Kalitate-ingeniaritza DE 4.5
Oinarri metodologikoak DE 6
Produkzio-ingeniaritza DE 3
GBL GBL 12
KREDITUAK GUZTIRA 69

Metodologia

Ikastaroa online emango da. Horretarako, baliabide hauek erabiliko dira:

  • Online edukiak dituen Moodle plataforma.
  • Ikasgela birtuala, astean behingo tutoretzarako.
  • Zuzeneko komunikazioa irakaslearekin, posta elektronikoz, telefonoz edo bideokonferentziaz.
  • Foroak eta txatak.
  • Saio presentzialak (egutegiaren arabera).

Egokitze-ikastaroak bi fase ditu. Lehen fasean, egin beharreko irakasgaiak garatzen dira, eta irakasgaiak gainditu ondoren, bigarren fasean, gradu-bukaerako lana egin behar da.

Gradu-bukaerako lana enpresan bertan egin ahal izango da, betiere, hori ezartzen bada. Lanaren aurkezpen publikoa eta defentsa Arrasateko Goi Eskola Politeknikoan egingo dira.

Egutegia

2017-2018 ikasturtean egokitze-ikastaro bat egingo da gradu honi dagokionez.

 

Irakasleak

Unibertsitateko irakasleak irakasgaien eta gradu-bukaerako lanen tutoretzaz arduratuko dira.

Matrikula

Izena emateko, beharrezkoa da dagokion dokumentua betetzea eta hartan eskatzen diren dokumentuak ematea.

Gainera, SEPA agindua sinatu eta eman behar da.

Matrikulazio-epea:

    • Hasiera: 201ko maiatza
    • Azken eguna: 2017ko urriaren 20a

Koordinazioa

Ikastaroko koordinatzailea Aitor Arana da.

Edozein kontsulta egiteko, bidali mezu bat helbide honetara:

Onarpen baldintzak eta prozesua

Deialdi bakoitzean, 25 plaza daude, eta izena emateko hurrenkera berean emango dira.

Kredituen aitortza

Oinarrizko eta espezializazioko irakasgaien kredituak onartzeko aukera dago.

Horretarako, aurreko ikasketak eta egiaztatutako lan-esperientzia hartuko dira kontuan.

Kredituak onar diezazkioten eskatzeko, interesdunak eskaera egin behar du. Eskaerarekin batera, beharrezko agiriak eman beharko ditu: lan-bizitzaren dokumentua, ikasketa-espedientea, egindako ikasketen programa, enpresaren ziurtagiria...

Batzorde Akademikoak eskaerak aztertu eta bakoitzaren onarpen-maila zehaztuko du.

Oharra: Irakasgairen bat onartuz gero, interesdunak ez ditu irakasgai horri dagozkion kredituak ordaindu beharko.

Kolaboratzaileak/ babesleak

Egokitzapen-ikastaroetan, Gipuzkoako Peritu eta Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialak (COPITIG) eta Aragoiko Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialak (COITIAR) laguntzen dute.

Prezioa

Ikasle ohien eta elkargoko kideen kasuan: 4.000 €

Prezio estandarra:

4.400 €