Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

profesionalentzako prestakuntza

formación para profesionales

professional learning space

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza graduak online

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Graduak online egiteko aukera, derrigorrezko tutoretza-saio eta praktika presentzialekin.

 

Gaia
Hezkuntza
Tokia
Aretxabaleta
Hizkuntzak
Euskara
Modalitatea
Online

Helburuak

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Graduak online ikastea.

Ikasketak eta lana uztartzea ahalbideratzen duen online modalitate horretan,  derrigorrezkoa da era presentzialean egitea tutoretza-saioak eta praktikak.

Nori zuzendua

Kolektibo ezberdinei zuzenduta dago eskaintza hau:

  1. Aurretik goi-mailako edozein ikasketa eginda dituzten ikasleentzat.
  2. Helduentzako unibertsitateko sarrera-proba gainditu dutentzat.
  3. Hezkuntza alorreko Goi-Mailako Heziketa Zikloa +  5 urteko lan eskarmentua dutenentzat.
  4. Goi-mailako kirolariak.

 

Metodologia

  • Eredu berritzailea.
  • Pertsona ardatz.
  • Konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza.
  • Metodologia aktiboetan oinarritutako ikaskuntza.

Egutegia

Saio presentzialak materiako irakasleekin, HUHEZI-n (Aretxabaletako kanpusean) izango dira bi astetik behin, arratsaldeko 18:30etatik 21:00etara.

Matrikula

Inskripziorako epea 2018ko azaroaren 5etik 2019ko ekainaren 28ra izango da. Ez-ohiko epea 2019ko ekainaren 29tik irailaren 6ra.

Izen ematea

Hau da hautatze prozesuan sartzeko nahitaez atxiki beharreko dokumentazioa:

Dokumentazioa ekartzeko azken eguna: 2019ko ekainaren 28a. Dokumentazioa inskripzioa egin den aplikazioan atxiki behar da.

Onartuen jakinarazpena: 2019ko uztailaren 2an.

Matrikula egiteko ohiko epea:  2019ko uztailaren 5ean.

 

Koordinazioa

Ainara Imaz

Ate irekiak

  • Maiatzak 6, larunbata, 11:00 (Aretxabaletako Campusa (Otalora, 29. Aretxabaleta).
  • Ekainak 13 Osteguna 18:00 (Aretxabaletako Campusa (Otalora, 29. Aretxabaleta).
Zatoz gu ezagutzera!

Onarpen baldintzak eta prozesua

Kolektibo hauen artean dauden ikasleak, ikasketa hauetan matrikulatzeko Onarpen-prozedura hau jarraitu beharko dute:

  • Goi-mailako kirolariak (aurretik goi mailako ikasketarik ez dutenak).



Ibilbideak

  • Haur Hezkuntza
    • Haur Hezkuntza Aipamena
    • Atzerriko Hizkuntza Aipamena
  • Lehen Hezkuntza
    • Lehen Hezkuntza Aipamena
    • Hezkuntza Berezia Aipamena
    • Heziketa Fisikoa Aipamena
    • Atzerriko Hizkuntza Aipamena

Kredituen aitortza

Ikasle bakoitzaren espediente akademikoaren arabera, bete beharreko kreditu-kopurua, kasuz kasu aztertuko da.

 

Prezioa

2019-20 ikasturterako prezioak:

  • Sarrera kuota: 900 €

Oharra: Gradu osoa online egiteko 60 ECTS baino gutxiagotan matrikulatzen diren ikasleen kasuan, sarrera kuotaren parte proportzionala ordainduko dute ikasturte hasieran, sarrera kuota osoa ordaindu beharrean. Gutxieneko sarrera kuota, osoaren %50ekoa izango da.

  • Kreditu bakoitzaren prezioa:  75 €

Prezio hauek behin-behinekoak dira, Errektore Kontseiluaren onarpenaren faltan.

Ordainketa: Matrikula egiterakoan sarrera kuota ordainduko da. Ikasturte horren kredituen kopuruari dagokion zenbatekoa bederatzi kuotatan ordainduko da, urritik ekainera.

Informazio gehiago

Jone Rodriguez

Emaila:

Telefonoa: 600 03 49 46