Albisteak

Mondragon Unibertsitateko 1.Mendi Astea Eskoriatzan

2012/03/05

Martxoaren 12ko astean Mondragon Unibertsitateko Kirol Zerbitzuak "MUko 1.Mendi Astea" antolatu du Eskoriatzako HUHEZI fakultatean. Aste osoan zehar mendiaren inguruko jarduerak izango dira. Besteak beste mendi ibilaldiak, mendi lasterketa eta ultra trail-en inguruko solasaldia, "Aizkora hotsak goi mendietan" bideo emanaldia eta eski irteera. Ekintza guztiak dohainekoak izango dira (eski irteera izan ezik) baina antolaketa egoki baterako, parte hartu nahi duen edonork asistentzia konfirmatu beharko du telefono (943712033) edo posta elektroniko bidez (kirolak.huhezi@mondragon.edu). Eski irteera izan ezik, gainontzeko zita guztiak dohain izango dira.

Aipatzekoa da Salomon Santiveri taldeko Oihana Kortazar eta Iker Karrera puntako mendi lasterkariekin solasaldia izango dela astelehenean 19:00etan, eta asteazkenean, ordu berdinean, Bideografik produktoraren eskutik Alex Txikonen "Aizkora hotsak goi mendietan" dokumentalaren emanaldia. Bi zita hauetan interesa duen edonork har lezake parte.

Astearte eta ostegunan aldiz, bailarako bi mendi ezanguratsutara irteerak egingo dira, Kurtzeberri eta Atxorrotzera hurrenez hurren. Bi irteera hauek eta asteburuko eski irteeera batez ere MUko komunitateari zuzenduta daude.

Antolatzaileek MUko komunitatea eta Deba Goieneko biztanleak parte hartzera animatu nahi dituzte.

Mondragon Unibertsitateko 1.Mendi Astea Eskoriatzan

I.mendi asteko egitaraua