Diseinu Industrialari buruzko jardunaldia
Atzo, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak antolatuta Diseinu Industrialari buruzko lehen jardunaldia izan zen: "Gure etorkizuna diseinatuz".
Ekitaldiak Goi Eskola Politeknikoko Diseinu Industrialeko berrikuntza arloan dauden bi erronka estrategikoak kontrastatzeko balio izan zuen eta arrakasta handia izan du parte hartzea oso altua izan baitzen eta ekarpen ugari jaso ziren bertatik.
Hainbat sektoretako 19 enpresa izan ziren, automozioa, makina-erreminta, ingeniaritza, diseinu estudioak, etxetresnak…. berrikuntzaren sustapenerako zentro bat eta gaur egun bigarren zikloa Italiako, Holandako eta Danimarkako unibertsitateetan ikasten ari diren 10 ikasle.
Kontrastatu ziren bi erronkak honako hauek izan ziren: 2010-2011 ikasturtean abian jartzea aurreikusita dagoen Diseinu Estrategikoko Masterra eta Diseinu Industrialeko Berrikuntza zentroa. Momentu honetan azken honen lan eremua zehazten ari gara.
Orain ekarpen guztiak gureganatu behar ditugu eta gure erronketan inplementatu inguruko enpresei erantzun hobea emateko.
