Ikasketak

Bekak eta dirulaguntzak

Ikasleek arrazoi ekonomikoak direla bide gure unibertsitatean ikasteari ez diotela utziko segurtatzen saiatzen gara MONDRAGON UNIBERTSITATEAn. Horretarako,  zure eskueran honako laguntza hauek jartzen ditugu:

  • Beka ofizialak: matrikula, material didaktiko, garraio eta egoitzarako nahiz  unibertsitate-garraiorako beka ofizialetarako deialdi orokorrean sartzeko zure eskabidea kudeatzen dugu.
  • Bekak familia ugariagatik eta ohorezko matrikulagatik
  • Leonardo eta Erasmus bekak: ikasketen zati bat atzerriko unibertsitateetan gauzatu ahal izateko bekak eskaintzen dizkizugu
  • Biteri Ikastetxe Nagusiko bekak
  • Bekak unibertsitateko irakaskuntza departamentuetan kolaboratzeagatik
  • Karrera amaierako proiektua egiteko laguntza
  • Ikasketak eta lanaldi erdiko lana konbinatzeko aukera

Gainera, BEKABIDE zerbitzua dugu. Zerbitzu horren bidez, laguntza bereziak ematen ditugu eta zure ordainketak zure gaitasun ekonomikoetara egokitzen ditugu zure ikasketak familiarentzat zama izan ez daitezen.

Informazio gehiago nahi izanez gero, zuzenean harremanetan jar zintezke fakultate bakoitzarekin.