Surf eta Irristatze Kiroletan Marketing eta Management Ikastaro Adituaren II.edizioa

2010/07/13

Surf eta irristatze kiroletan Marketing & Management Graduondoko Unibertsitario Ikastaro Aditua delakoaren bigarren edizioaren izenemate epea zabaldu da, arlo honetako etorkizuneko profesionalak sortzeko lehenengo graduondokoa Estatuan. Berrikuntzen artean, aurten ikasleak Itsas Ekimenak proiektuan parte hartu ahal izango dute. Ekintza hau Surfrider Foundationek sustatu egiten du eta helburua gizartea kostaldearen babesaren garrantziari buruz ohartaraztea da.
José Luis Abaunz, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko etengabeko prestakuntzaren Zuzendaria, Donostiako Aquariumean izan zen ikastaro honen aurkezpen ofíziala egiteko. Ekimen hau 2009/2010 ikastaroan jarri zen habian irristatze kirolen inguruko industria propio bat zabaldu eta ezartzeko asmoz, eta jadanik bere lehen 16 ikasleak graduatu egin dira.
Iruneko Bidasoako Kanpusa aurten ere graduondoko honen egoitza izango da. Urte honetan formatu trinkoan emango da: hilero 3 egunetan saio presentzialak izanik eta euren artean online metodología erabilita. Ikastaroa urte honetako urrian hasi eta 2011ko ekainean bukatuko da. Bigarren edizio honetako ikasleek 205 prestakuntza ordu beteko dituzte 9 atal ezberdinetan banatuta. Ikastaroak eduki teoriko-praktikoak hartuko ditu bere baitan, nazioarteko marketing aditu eta surfa eta irristatze kiroletako profesionalen partehartzearekin. Mundu mailako ekitaldietara, irristaketarako materiala sortzen duten fabrika eta lantegietara eta produktuen ikerketa eta garapen zentroetara bisitak burutuko dira.


Elkartruke programak
Pasa den urteko arrakasta ikusita, ikastaroaren arduradunek graduondokoaren ateak maila internazionalera zabaltzea erabaki dute eta ikasketa hauek eskaintzen dituzten atzerriko unibertsitateekin kontaktuan jarri dira, halanola Australia, Estatu Batuak, Kanada, Erresuma Batua, Portugal eta Frantzia. Kontaktu hauen helburua unibertsitate ezberdinen arteko lankidetza aukerak aztertzea da, baita ere ikasleen arteko elkartrukeak Master Mundus delako programaren barnean.
Bigarren edizio honetarako aurre-izenematea ekainaren 16rarte zabalik egongo da. Ikastaroa surfa eta irristatze kirolen industriaren parte izateko interesa duten pertsonei zuzenduta dago, baita sektore honetan diharduten profesionalei ere, beraien gaitasun eta adimenak dinamizatzeko.


2.400 surfista federatu
Azpimarratzekoa da sektore honen garrantzia Euskadin, surfak milaka pertsona erakartzen bait ditu gure hondartzetara eta marketing eta kudeaketa arloan bere beharrak asetzeko profesionalak behar dituzten 2.400 euskal federatu daudelako. Horrela ulertzen du ere Surfing Euskadi proiektuak, Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzaren Euskadiko Turismo Agentzia, Basquetourren bitartez garatzen dena, eta sektorearen eragile turistikoen prestakuntza indartu asmoz, ikastaroarekin elkarlana areagotu du. Honela, ikastaroak sektorearen beharrak asetzen ditu eta unibertsitate eta enpresaren artean lotura indartsu bat sortzearen aldeko Mondragon Unibertsitatearen apustua mantzentzen du.

Lan merkatuan sartzea erraztuko dien zubiak artikulatzeko helburuarekin, ikasleek marketing eta irristaketa kirolen unibertsoarekin lotutako enpresetan azken proiektua garatzeko aukera izango dute. Bertakoak diren Pukas Surfboards eta Loreak Mendian bezalako enpresek, hasi zenetik bere interesa agertu dute proiektuan eta egun graduondokoaren laguntzaile bezala mantentzen dira.

Ikastaroari buruzko informazio guztia Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultatearen web gunean aurkitu eta deskargatu daiteke.
www.mondragon.edu/ezf
http://surfmarketingmanagement.blogspot.com/