Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak 90 ekintzaile bildu zituen Garaian.

2011/06/06
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak urtero antolatzen du topaketa hau orain lau urtetik hona ‘Team Academy’rekin batera, hau ekintzailetza unitatea da, unibertsitate finlandiar batekoa, zeina espezializatuta dagoen ekintzailetzan, taldeko lana eta egintza bidezko ikaskuntza metodologiak erabiliz, besteak beste.

2011ko maiatzak 30. Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak, ‘Team Academy’ ekintzailetza unitate finlandiarrarekin batera Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean 90 pertsona bildu ditu, helburu honekin, ekintzailetza bultzatzea eta nork bere etorkizuna lantzea norberaren proiektuak abiaraziz posible dela erakustea. Ametsen ekaitza’ edo bestela esanda, ‘Ametsak egi bihurtzen dira’ da ekimen honen izena, aurtengoa laugarren aldia da, eta bertan erakusten zaie partaideei nork bere proiektua gauzatzea edo enpresa sortzea egin daitekeen zerbait dela, jarrera eragile jakin batzuk bultzatzen badira. Baina aurten, gainera, ekintzailetza bultzatzea beste kontzeptu batekin batera joango da, kooperatibismoa biziberritzea, erakusteko gaur egun ere bizirik dagoela, eta haren printzipio eta balioak berriz bultza daitezkeela.

Topaketa honen dinamizatzaileak Mondragon Unibertsitateko LEINN “Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntzan Graduko” ikasleak izan dira (gradu hau aitzindaria da estatuan eta lotura zuzena du jardunaldiarekin, ekintzailetza metodologia eta sustapen mota berean oinarritzen baita), eta Team Academy-ko ikasle finlandiarrak, Jyväskylä-ko Zientzia Aplikatuen unibertsitate finlandiarreko ekintzailetza unitatekoak; hau espezializatuta dago ekintzailetza talde lanaren eta egintza bidezko ikaskuntzaren metodologiekin lantzen, eta hala, ikaskuntzarako metodologia iparrekoa zabaltzen lagundu du.

Finlandiatik Arrasatera

Enpresa kooperatiboak sortzearen modeloa iraganeko arrakasta izan zela, edo gaur egungo euskal gazteek kooperatibismoan interesik ez dutela pentsatzen duenak,  aparteko aukera izan du gaur GARAIA Berrikuntza Gunean. Finlandiako Team Academy metodologia erabiliz, ekintzaile gazte hauek sortu dituzten enpresa berritzaileekin beraien ametsak egi bihurtzen dira, bertakotik mundu mailara, gure gizartea eraldatuz.

Mondragon Unibertsitateko ekintzaile gazte talde honek sortzen dauden eragina dela eta, lehenengo aldiz, Finlandiako Team Academyko zuzendari eta coach talde guztia urteurren ekitaldira etorri dira. Johannes Partanen (Team Academy 1992-2010 HeadCoach-a), Finlandian “ Sir of Education” izendatu dutena eta Ulla Lukas (HeadCoach 2011), barne.

Ekitaldian, Mondragon Unibertsitateak,  Mondragon Team Academy  ekintzaile taldearen emaitzak aurkeztu dituzte. Ospakizun honekin, Mondragon Unibertsitateak urte ikusgarri honetan ekintzailetasun kooperatiboaren alde egin duen hautua erakutsi da. Hauek dira berrikuntza edo emaitza esanguratsuenak:

Berez, LEINN gradua Mondragon Unibertsitateko Bidasoako campusean orain hiru urte martxan jarri zenetik, -aurtengo ikasturtetik aurrera Oñatin ere ematen da-, ikasleek 6 junior enpresa kooperatibo sortu dituzte LEINN graduan ari diren 77 talde ekintzaile gaztek (team-preneurs). Guztira 100 proiektu aurrera atera dituzte, 200.000 euro fakturatuaz. Ekitaldiak antolatzen, coaching proiektuetan, teknologia berrien erabilera bidezko landa garapenean, marken ordezkaritza edo balioen garapena egiten kirol taldeetarako; besteak beste, Real Madrilekin lan egin dute.

Partaideek bi eratara ikasiko dute. Batetik ekintzailetzan aditu direnen eskutik. Bestetik, LEINN “learning by doing” (“eginez ikasi”) ikastaroko unibertsitarioek erabiltzen duten metodologia aplikatuz. Hala, eta tailer dinamikoak konbinatuz,  partaideek jakintza sortuko dute, eta batere ohikoa ez den eran ikasiko dute.

Ekimen horri lotutako berrikuntzetako bat Barne Ekintzailetza, Lidergo eta Berrikuntzan Nazioarteko Masterra ematea da, estatuan aitzindaria, eta aurtengo urtarrilean abiarazi dena. Honek, DANOBAT, EROSKI, Grupo INIT, GAIA o NRG Marketing, enpresetako lider intraekintzaileen talde batean datza. Beren enpresa proiektu berriak garatzen diharduten bitartean “learning by doing” metodologia jarraituz, formatzen dira.

 Ikasle kooperatibak

Baina zalantzarik gabe, egin den lorpen nagusienetako bat, hurrengo urteko urtarrilean Errege Dekretu bidez ikasle kooperatibak sortzeko formula juridiko bat tramitatzea da, -junior kooperatiben bidez-, eta horretarako nazioarteko ikerketa proiektu bat egin da, figura horren beharra jasotzen duena. "Team Learning Cooperatives" ikerkuntza proiektua. Nazioarteko ikertzaile talde batek Mondragon Unibertsitatea, Elkarlan eta Team Academy Finlandiaren eskutik, ikasle ekintzaileek kooperatiba bat sortzeko, forma juridiko berri bat definitu dute. Datozen hileetan Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomia Idazkaritzatik, 2012ko urtarrilerako formula juridiko berri hau onartzeko tramiteak garatzen dihardute.

Bestalde, ikasteko bidaien edo "learning journeys"-en aukerak handitu dira. Aurten lehenengo aldiz, 44 ekintzaile, hau da, LEINN eta MINN programetako partaideek, San Frantziskora bidaiatu dute 3-4 asterako. Bertan, Silicon Valleyren lan egiteko modua ezagutu dute, IDEO, Adobe, Innovalley, Patagonia, Bittorrent, HUB, Stepone bezalako enpresak eta Standford eta Berkley unibertsitateak ere bai. Finlandian berriz, 53 ekintzaile egon ziren bi hilabetean. Erabaki estrategiko honen emaitza bezala eta Peter Senge (MIT) guruaren babesarekin, enpresa berri bat sortzen ari da Mondragon Team Academy. Nazioarteko enpresa honek ikasketa bidaiak antolatuko ditu enpresetako zuzendari, unibertsitate eta profesionalentzako.

Ametsen Ekaitza proiektuaren laugarren edizioa arrakastatsua izan da. Ekintzailetasuna sustatzeko 40 tailer landu dituzte 10 lagunez osaturiko nazioarteko proiektu taldeak. Edizio honetan, Euskal Herriko ikastola eta ikastetxe desberdinetako mila gazte baino gehiagok, ikasteko metodologia finlandiarrak probatzeko aukera izan dute. Proiektuari amaiera emateko apirilaren 15ean Donostia, Finlandia, Holanda eta San Frantziskon aldi berean, ikasketa prozesua borobiltzeko ospakizun berezi bat egin zen.

Jardunaldi hauen xedea, beraz, gazteen artean ekintzailetza izpiritua bultzatzea da, ekintzaile gehiago sortzeko eta beraz herrialdeetan enpresa eta aberastasun gehiago sortzeko. Horretarako, Team Academy-ren lan metodologia erabiltzen dituzte eta ekintzailetza bultzatzeko metodoak probatzen dituzte.

Mondragon Unibertsitatea lehen unibertsitatea da estatuan eta bigarrena Europan, LEINN Lidergo eta Ekintzailetza gradua martxan jartzen. Berez, Finlandian bakarrik dagoen titulua da, eta haustura erabatekoa dakar prestakuntza eredu tradizionalarekin, eta helburutzat dauka ikasleak gaitzea enpresa eta proiektu berrien sorreran gidaritza izateko. LEINNen jardueretako bat “Team Academy” metodologia finlandiarra erabiliz era honetako jardunaldiak antolatzea da, horiek baitira nazioartean aditurik onenak berrikuntza eta ekintzailetza arloan, eta ospea dute talde ekintzailetzan espezializatuta daudelako, -talde metodologien bidez, adibidez taldeko lanaren eta egintza bidezko ikaskuntzaren bidez-.

Mondragon Unibertsitatea unibertsitate bakarra da estatuan Team Academy metodologia eman dezakeena eta ‘Mondragon Team Academy’ titulua duena, eta Finlandiako ekintzailetza unitate horretako metodologia duena.