Aktualitatea

MBAko "Finantziazio txanda" ospatu da.

2017/07/03

Pasa den ostegunean, hilak 29, MBAko "Finantziazio Txanda" ospatu genuen, lau zeharkako proiektu aurkeztu zirelarik.

Zeharko proiektuaren bitartez MBAko ikasleak masterrean zehar jasotako ezagutzak benetako ingurune batetan aplikatzen dituzte, kurtso honetan lau erronketan lanean ibili direlarik, zehazki lau euskaldun enpresen erronkei aurre egiten, Aplicanet, Athlon, Lotec eta Oninart.

Lau proiektuak kanpo tribunal baten aurrean aurkeztu ziren. Pio Agirre(Elkargi), Oscar Muguerza (Laboral Kutxa) eta Joseba Sagarna (Saiolan -  Bic Gipuzkoa) izan ziren tribunala osatu zuten pertsonak. Oninart-eko ekipoa hasi zen aurkezten, bere marka baten bultzadaren ingurukoa, Buatxabal markarena. Aplicanet-eko ekipoak jarraitu zuen, aurrikuzpen, azterketa eta jarraipen finantzieroetarako software bat garatzeko startup bat. Geroago Lotec, bere proiektua hotz industrialaren sistemen inguruan. Azkenik, Athlon-eko ekipoak bizkarrerako kliniken proiektua aurkeztu zuen. Ekipoek oso tribunal zorrotz bati egin behar izan zieten aurre. Denboratxo baten ondoren ekipo irabazlea aurkeztu zuten...Lotec! Zorionak Amets, Iñaki, Jon eta Joseba!

MBAko "Finantziazio txanda" ospatu da.