Aktualitatea

Junior Enpresei buruzko Biltzar Nazionalak, aurten Mondragon Unibertsitateko ikasleek antolaturikoak, ehun gazte enpresari inguru bilduko ditu.

2011/11/21

Enpresa-ekimen bat abiaraztean porrot egiteko beldurra, gazteen egitekoa enpresan, talde-lana, berrikuntza irekia… 100 bat gaztek, enpresarik, ekintzailek, irakaslek… beren esperientziak partekatuko dituzte eta besteengandik ikasiko dute Bilbon. Ostegun honetan, azaroaren 24ean, eta ostiral honetan, azaroaren 25ean, 100 bat gazte ekintzaile eta enpresari bilduko dira “Junior Enpresen Urteko XXVIII. Biltzarrean”. Aurten ekitaldia taZEBAez junior enpresak, Mondragon Unibertsitatearen Ekintzailetza eta Berrikuntza gradutik jaiotakoak, antolatuko du. Gradu hori ezaugarri horietako bakarra da Estatuan. Bestalde, Aparteko Batzar Nazionala larunbatean egingo da, Mondragon Unibertsitatearen Enpresagintza Fakultatean, Oñatin.

Biltzarra kultura- eta prestakuntza-ekitaldia izango da, eta Estatu eta Europa osoko Junior Enpresariak bilduko ditu. Ekitaldiak berrikuntza eta ekintzailetza izango ditu ardatz, eta hainbat gai jorratuko ditu, hala nola berrikuntza irekia eta talde-lanerako dinamika berriak. Gainera, ekintzaileen esperientzia motibatzaileak entzuteko aukera ere izango da, bertaratzen direnak eskuartean dituzten proiektuekin jarraitzera animatzeko.

Programak eta txostengileak

Ostegunean, azaroaren 24an, 19:30ean, inaugurazio-ekitaldia egingo da Barceló Nervión Hotelean. Bertan izango dira Bilboko Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Mondragon Unibertsitatearen, Mondragon Korporazioaren, Confebasken eta Junior Enpresen Espainiako Konfederazioaren (CEJEren) ordezkariak.

Ostiralean, azaroaren 25ean, EITBren egoitzan (M4F enpresan) eta Euskalduna Jauregian jardunaldi bat egingo da, osoki parte-hartzaileen garapena eta ikaskuntza xedetzat duena. 10:00etatik 13:00era (M4F enpresan) honako gai hauek landuko eta sakonduko dira: talde-lana, porrotari beldurra, etorkizuneko ikuspegia eta gizartearen egungo egoera korapilatsuaren aurrean gazteek izan behar duten egitekoa. Horretarako hainbat dinamika erabiliko dira, hala nola “world cafea” eta “brainstorminga”. Tailer horretan marketingean eta komunikazioan aditua den Antonella Brogliak hartuko du parte, eta coaching exekutiboaren alorrean aditua den Juan Ferrerrek.

Arratsaldeko saioan, 15:30etik 19:30era, parte hartzaileek honako ekintzaile hauen esperientziak entzuteko, gozatzeko eta ikasteko aukera izango dute:

-Luis Iván Cuende: 16 urteko gazte ekintzailea da. Asturix enpresaren sortzailea eta enpresa horretako liderra da. 2.0 munduan etorkizun handia duen gaztea da.

-Igor San Román: Socialitas-en sortzailea da. Enpresa horretan lan egiten du eta gainera aditua gizarte-sareetan. San Roman Eusko Legebiltzarraren kanpo-aholkularia da eta Facebook Developer Garage Bilbao ekimenaren antolatzailea izan da.

-Tabi Vicuña: Job and Talent-en sortzailea da. Hori enplegua aurkitzeko gizarte-sare bat da.

-Juan Ferrer: Ferrer Desarrolo de Directivos-eko bazkide zuzentzailea da. Horren espezialitatea, bereziki, Zuzendaritza Trebetasunen Prestakuntza eta Garapena da (jende aurrean nola hitz egin, zuzendarientzako coachinga, denboraren kudeaketa hobetzea, lidergoa, taldeak zuzentzea, etab.). Horretarako mintegiez edo banakako coaching saioez baliatzen da.

Microsoft España edo Txita. Azken hori garraio iraunkorraren aldeko aktibista da, eta karga-bizikleten bitartez merkantziak garraiatzeko sistema eskaintzen duen lehenengo enpresa.

Larunbatean, azaroaren 26an, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean, Oñatiko campusean, Junior Enpresen Espainiako Konfederazioaren ezohiko Batzar Nagusia egingo da. Ekitaldi hori antolatzen honako hauek aritu dira lankidetzan: Socialitas, Job and Talent eta EventBis (Evandti Taldea), Mondragon Korporazioa, Lan Ekintza, Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioa eta Microsoft España.

Junior Enpresak

Junior enpresak 80ko hamarkadaren amaiera aldera sortu ziren Bilbon, unibertsitateen arteko lankidetzaren alde lan egiteko helburuarekin, baita horien arteko eta enpresa-munduaren arteko sinergiak sortzeko ere. Egun, Espainian 35 junior enpresa daude erregistratuta. Horietako asko Junior Enpresen Espainiako Konfederazioko (CEJEko) kideak dira. CEJEko kide izateko, lehenik junior enpresen lurralde-federazioaren onespena behar da: Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan Junior Enpresen Euskal Federazioarena. Ondoren, aurkezturiko proiektuaren arabera, kide gisa onartzea ala ez erabakiko du Batzar Nazionalak. Junior enpresaria izateko baldintzen artean honako hauek daude: 25 urtetik beherakoa izatea, egun unibertsitate karrera bat egiten aritzea edo unibertsitate baten babespean egotea.

 

Junior Enpresei buruzko Biltzar Nazionalak, aurten Mondragon Unibertsitateko ikasleek antolaturikoak, ehun gazte enpresari inguru bilduko ditu.