Berdintasunaren aldeko gosaria ospatu zen Enpresagintza fakultatean, 30 pertsona ingururen parte-hartzearekin.
Oñatiko campus-eko Enpresagintza Fakultatean emakume zuzendariekin gosaria egin zuten ekainaren 2an eta ikasle eta zuzendariak elkartzeko egindako laneko gosari horretan 30 lagun inguru elkartu ziren
Hiru emakume zuzendari izan ziren gosarian: Nuria Agirre Caja Laboraleko pertsonaleko zuzendaria, Nekane Arratibel HUHEZIko dekanoa eta Mirari Zilaurren Lanako lehendakaria. Perfil desberdinetako hiru emakume horiek txandaka hiru mahaien bueltan izan ziren euren ibilbide profesionalaren berri emateko eta ikasleek aukera izan zuten euren zalantzak emakume zuzendariei kontatzeko eta erantzunak jasotzeko.
Jarrera eta erantzuna oso positiboa izan zen orokorrean eta gizonezkoak ere animatu ziren berdintasunaren gosarira joaten; bai ikasleak eta baita irakasleak ere.
Hau ez da fakultatean berdintasunaren aldeko ekintzak antolatzen diren lehenengo aldia; orain dela bi urte sortu zen berdintasun plana eta horren barruan ekintza ugari egin dira. Besteak beste, aurreko urteko Berdintasun Gunean langileekin workcoffee bat egin zen eta apirilean Berdintxiketan bikote mistoen lasterketa antolatu zen emakumeak kirolera hurbiltzeko.
Esan moduan, ekitaldia ez da izan Enpresagintza fakultatean berdintasunaren alde egiten den lehenengoa eta espero da azkena ere ez izatea. Emakundek aurten zortzigarren aldiz antolatu du Berdintasunerako Gunea; horren barruan erakunde desberdinek ekintzak antolatuko dituzte ekainaren 21era bitartean, Enpresagintza Fakultatea ere horretan dihardu.
Notizia honen inguruko bideoa ikusteko:
http://goiena.net/bideoak/berdintasun-foroa-enpresagintza-fakultatean/
Eta argazki gehiago ikusgai:
http://www.flickr.com/photos/enpresagintza/sets/72157626744582805/
