Mondragon Unibertsitateko liburutegia

ORIENTATZAILEEN TXOKOA

MENDEBERRI hezkuntza eredua

Bideo labur honen bidez Mendeberri gure Hezkuntza Ereduaren ezaugarri nagusiak azalduko dizkizugu.

image description
 

 

ORIENTAGUNE IV. JARDUNALDIA

2017-2018
ikasturteko unibertsitatera sarrera eta onarpena

  • ORIENTAGUNE JARDUNALDIA
  • ORIENTAGUNE JARDUNALDIA
  • ORIENTAGUNE JARDUNALDIA

Urriaren 13 eta 14an Orientagune Jardunaldiaren laugarren edizioa antolatu dugu Bilbao Berrikuntza Faktorian eta Orona Ideon. Izan ere, aurten bi hizkuntzetan bi toki desberdinetan egitea nahi izan da, ahalik eta pertsona gehieni heltzeko. Jorratu den gaia “Mondragon Unibertsitateko Graduetarako Sarrera eta onarpena. 2017-2018 Ikasturtea” izan da. Egun bakoitzean 40-50 pertsona inguru gerturatu ziren, jarrera parte hartzailea erakutsi zuten eta pozik gelditu ziren entzundakoarekin.

Jon Altunak, Mondragon Unibertsitateko errektoreorde akademikoak, gidatu zuen jardunaldia eta bertan aurkeztu zen MONDRAGON UNIBERTSITATEAk proposatzen duen onarpen prozesua zein, funtsean, Batxilergo amaierako kalifikazioan oinarritutako da. Prozesu hau bost fasetan banatuta dago:

  • Izen-ematea; non ikasleak gehienez bi titulaziotan eman dezake izena, lehen eta bigarren aukera adieraziz. Epe arrunta azaroaren 7tik maiatzak 31ra izango da.
  • Froga espezifikoa: izena eman dutenei eginiko proba bereziak.
  • Aurre-onarpena, ikasle profilaren egokitasuna adieraziko duen prozesua.
  • Onarpena: ekaineko hirugarren astean, onarpen-notak kalkulatuko dira finkatutako onarpen irizpideen arabera eta plazen esleipenaren berri emango da.
  • Matrikula, epe arrunta (ikasleak onarpena jaso ondoren hasiko da) eta apartekoa izango duena.

Sartzeko baldintzei, onarpenari eta onarpen-prozedurari buruzko informazio zehatzagoa hurrengo estekan aurkitu ahal izango duzue.

Bi jardunaldietako argazkiak gure Flickr-eko albumean aurkituko dituzu.

Jon Altunaren hitzaldi osoa ikusi nahi izanez gero hemen bideoa:

 

Harremanetarako

GOI ESKOLA POLITEKNIKOA

664 29 85 47

ENPRESAGINTZA FAKULTATEA

+34 943 71 80 09

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA
ZIENTZIEN FAKULTATEA

+34 943 71 41 57

GASTRONOMIA ZIENTZIEN FAKULTATEA

+34 902 54 08 66