Moodlemoot Euskadi '08
Aurkeztua
    Hasiera > Paperrak > Juan Ezeiza
Juan Ezeiza

Glosategi eta galdetegien berrerabilpen ludikoa

Juan Ezeiza
Axular Lizeoko filosofia irakaslea

     Testu osoa: Ez dago erabilgarri
     Azken aldaketa: 2008/05/11
     Aurkezpenaren data: 05/23/2008 3:30 PM non Garaia - A Gela
     (Plangintza Ikusi)

Abstracta
Vasilis Daloukas-ek garatutako Jolasen modulu ez-estandarrean (Games module) oinarrituz, Axular Lizeoko batxilergoko ikasleekin ekintza ezberdinak garatu ditugu “Filosofia orokorra” eta “Filosofiaren Historia” ikasgaien barruan.
Lehengo urratsa Jolasen modulua euskaratzea izan zen. Horren ondoren, jadanik genituen glosategi eta galdera-bankuak aprobetxatuz, Batxilergoko 2. mailan moduluak ematen dituen aukera guztiak ikasleekin probatu genituen (hitz-zopak, sugeak eta eskailerak, sudokuak, urkatuak, irudi izkutuak eta aberatsaren jolasak). Proba horien emaitza onak ikusita, jolasak galdetegiak egiteko modu klasikoa baino motibagarriagoak direla konturatu ginen.
Bigarrengo une batean, Batxilergoko 1. mailako ikasleei glosategi batean definizioak sartzeko eskatu genien. Glosategian definizioak txertatzeko arau zehatzak eman zitzaizkien: izen propioak edo deklinatu gabeko hitzak izango ziren, temarioaren barruko hitz teknikoak erabili beharko zituzten, definitua ezingo zen definizioan berriz sartu, etab.
Azkenean, glosategi horiekin lotutako jolasak prestatu genituen. Horrela ikasleek jolasak egingo zituzten hiru kategoriatan: sugeak eta eskailerak, hitz-zopak eta urkatuak.
Datorren ikasturteari begira, glosategiak taldeka egitea pentsatzen dugu. Horrela, talde bakoitzak besteek prestatutako definizioekin sortutako jolasak egingo ditu, liga bat osatuz.

Ikerketa
Laguntza Tresna
  Honetarako 
epaitua konferentziako abstracta
Harrapatu Aipamena
Metadata Ikusi
Impresora Adeitsua
Testuingurua
Egilearen Biografia
Zehaztutako Terminoak
Zerikusia duten IKerketak
Media Report
Google Aurkitzailea
Ekintza
Egileari Email bat Bidali
Besteei Emaila Bidali
Karpetara Gehitu



    Learn more
    honi buruz
    argitaratzen
    proiektua...


Public Knowledge

Open Access-eko ikerketa
hasiera | laburpena | programa | paperren deia
bidalketa | paperrak | inskripzioa | organizazioa | planifikazioa
  Gora
Mondragon Unibertsitatea Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco 2008 - Berrikuntza urtea - Euskadi - año de la innovación Unitronics