Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak


Value Proposition Design KIT

Logo diputacion
Nabigazioa
Errota

Bezeroen beharretan eta balio proposamenean oinarrituta dagoen mikropymeei zuzendutako berrikuntza metodologia.

Dibertsifikatu, produktu-zerbitzuetan berrikuntza aplikatu edota berrikuntza batetik abiatuta hau ustiatu nahi duten enpresetan, bezeroen beharrak eta itxaropenak ezagutzea, bezeroak segmentatzea eta hauetatik abiatuta enpresek eskaintzen ari duten balioa aztertzea funtsezkoa dela konprobatu da.  

Gipuzkoan eta Euskadin aurkitu ditzakegun mikropymeak ekoizpen eta kalitate prozesuen trebakuntzara eta bezero-hornitzaile ikuspuntutik bezeroen eskaerei espreski erantzutera bideratuta daude nagusiki. Ondorioz, arduradun askok, berrikuntza eskaeraren perspektibatik baino eskaintzaren ikuspuntutik gidatzen dute, askotan Marketinga bezalako funtzioekin erlazionatuz, non mikropymeek ez diren hainbeste nabarmentzen.

Proiektu honen funtsa trebakuntza horretan datza eta dibertsifikazioa zein berrikuntza testuinguruan jartzeko, bezeroetan oinarritzearen beharra azpimarratzea bilatzen du.

Berrikuntzara orientatuta dauden mikroenpresek duten ikuspuntua aldatzea nahitaezkoa da, produktu eta fabrikazioan oinarritutako ikuspegiaz haratago bezeroetan oinarritutako ikuspegia bereganatuz.

Helburua ez da enpresaren ustetan bezeroek nahi duten produktu ideiak garatzea, baizik eta berrikuntza bilatzen duten mikroenpresek prozesu eraginkor baten bitartez, bezeroen benetako itxaropen eta beharretara gerturatzea eta hauetatik abiatuta balio proposamen berriak sortu ahal izateko erraminta arinen erabileran trebatzea, ikastea eta esperientzia lortzea.

Proiektuan, Lean Startup filosofia eta benetako bezeroekin hipotesiak alderatzeko baliagarriak diren erraminta eta tekniketan oinarritutako balio proposamenaren diseinu prozesua aplikatuko da. Lan egiteko modu honek, enpresek dituzten ikuspegiak balioztatu eta behar denean birbideratzea sustatuko du, ikasketa prozesu azkar eta eraginkorrago baten ondorioz.