Badira dagoeneko bi hamarkada Unibertsitate ekintzaileaz hitzegiten dela. Unibertsitate ekintzailearen ezaugarri nagusiak kudeaketa eredu berritzaileak erabili eta helburu akademikoak enpresa sektorearekiko ezagutzaren transferentziara fokalizatzea dira. Hirugarren misio bat haintzakotzat hartzen duen Unibertsitate bat da, ikerketatik ateratako ezagutza balorizatzen duena, sozial zein ekonomikoki, enpresa munduarekin era aktibo baten erlazionatzen delarik.

Ezagutzaren, egiten jakin eta esperientziaren trasferentzia gizarteratzea helburu duen Unibertsitatea, egungo gizartearen beharrak asetzeko elementu gako bilakatu da. Horretarako ekimen berriak eta unibertsitate eremutik kanpoko ezagutzak abian ipiniaz. Sistemaren parte diren agente ezberdinen (enpresa, instituzio, unibertsitate, gizarte, etab.) arteko erlazio eta harremana ezinbesteko bilakatzen da, etengabeko ikasketa sustatu eta pertsonak gaitzen dituen inguru bat, beharrezko diren ezagutza, abilezi, balio eta ekimenak lortu ditzaten eta etorkizunean konfidantzaz, sormenez eta espiritu kritikoz aplikatu ditzaten.

Unibertsitate ekintzailearen ezaugarri nagusiak kudeaketa eredu berritzaileak erabili eta helburu akademikoak enpresa sektorearekiko ezagutzaren transferentziara fokalizatzea dira.