Hemen zaude: Hasiera Proiektua Helburuak

Helburuak

Ikuspegi  desberdinak dauden arren ekintza publikoen inpaktu sozio ekonomikoa ebaluatzeko ez da lortzen gobernuen nahiak asebetzea. Erronka horiei erantzuna emateko asmotan, azkenengo helburua honakoa da:

Agent based Modelling-ean oinarritutako erraminta bat diseinatzea eta garatzea erabaki hartzearen prozesuari indarra emateko eta politiken kalidadea hobetzeko.

ABM modeloek orain arte erabilitako sistemen akatsak konpontzeko baliagarriak dira, agenteen jarrerak deskribatzen dituztelako (enpresak, norbanakoak, unibertsidadeak, etab.) euren arteko konexioetan oinarriturik. Azken finean, modelizazio honetan oinarriturik emaitza sendoagoak lortzen dira.

Horrela, burutuko diren ekintzak Gipuzkoako Foru Aldundiarako erabilgarriak diren politiketara zuzenduta egongo dira, horrela politiken inpaktu eta ondorioei buruzko informazioa lortuko da. Helburu horrekin batera konpromezua eta partaidetza bultzatzen dira.

Helburu orokor hau beste azpi helburuetan banatzen da, zeintzuek aktore desberdinak inplikatzen dituzten (Mondragon Goi Eskola Politeknikoa eta Gipuzkoako Foru Aldundia).

Helburu partzial hauek honakoak dira:

  • Diputazioarengan inpaktu handiena dauzkaten politikak identifikatu.
  • Erramienta bat edukitzea aurretik definitutako politikak ebaluatu eta hobetzeko.
  • Ikertzaile, tekniko eta administraziokoei  politiketan eragin handiena dauzkaten faktoreak eskura jarri.
  • Unibertsitate-Administrazio publikorako dinamika sortu:
    • Politika publikoen ebaluazioa aplikatu baino lehen
    • Plan baten garapena politika publikoen ebaluaketa eta bizitza zikloaren garapen egokirako.

“Simulation is used when conducting experiments on a real system would be impossible or impractical”