Hemen zaude: Hasiera Berrikuntza eta Teknologiaren kudeaketa BARNELKAR Proiektua

BARNELKAR Proiektua

BARNELKAR Mondragon Unibertsitateak Beterri-Donostiako Garapen Agentziarekin batera sustatzen duen mikropymeei zuzendutako berrikuntza proiektu pilotua da. Proiektua Industria 4.0-Lantegi Adituen ikuspegitik landuko da, alor horretan eta elkarlanean proposamen berritzaileak sortzeko berrikuntza prozesua garatuz. Horretarako, gaiari buruzko foro espezializatuak definitu eta ezarri dira, teknologiaren ikuspegi berriak landuz, interes amankomunak dituzten taldeetan elkarlanean arituz eta lurraldeko lankidetza-sareak eratuz.

zkeneko urteetan bizitako Iraultza digitalak, informazioa, pertsona eta objektuak elkar konektatzea ahalbidetu du, Gauzen Interneta eta Zerbitzuen Interneta sortuz. Horrek, industriaren paradigma aldaketa ekarri du, non Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) bitartez, produktibitatea eta eraginkortasuna hobetzea bilatzen den. Euskadin , laugarren Industria Iraultza honetan erabat murgilduta gaude dagoeneko, “fábrica inteligente-lantegi adimendunak” kontzeptu berritzailea sortu delarik. Fenomeno hau, IKT berriak ekoizpen prozesuetan txertatzerakoan eman da. Euskal enpresa industrialak elektronika, informatika eta komunikazio teknologietan ematen ari diren berrikuntzetara egokitzen hasi dira, eskala globalean gertatzen ari den errealitate industrial berrira batuz.

Barnelkarrek, Industry 4.0 esparruan lantzen diren espezializazio eremuei erantzuna ematen dieten foroen bitartez, enpresen arteko lankidetza aukerak topatzea du helburu.

BARNELKAR proiektuaren garapen arrakastatsuaren bitartez, 12 pertsona trebatu dira, metodologia 8 enpresetan txertatu delarik, Industry 4.0-aren inguruko banakako 16 proiektu eta foro desberdinen arteko 4 elkarlan proiektu sortuz.

Deskarga ezazu BARNELKAR gida pdf


gipuzkoako foro aldundia