Hemen zaude: Hasiera Helburuak

Helburuak

Bateratzen 2017-ko estrategiaren baitan, 2012. urteak bigarren bi-urtekoari hasiera ematen dio. Lehen bi-urtekoa Mondragon-en enpresa eta hiru unibertsitateen (MGEP, EHU eta Deusto) arteko elkarlana ezartzeko, hurrengo 8 urtetarako helburu amankomunak adosteko eta Europa mailan maila-anitzeko eta luzetarako datu base paregabe bat abiarazteko erabili da. Bigarren aro honek luzetarako esku-hartze eta diagnostikoak ditu oinarritzat. Gaur egun, ikuspegi unibertsal (enpresa mota guztientzat balio dutenak) eta enpirikoki kontrastatu gabeko esku-hartzeko tresnen gehiegiko eskaintza bat dago.

Horregatik, eta orain arte lortutako emaitzak jarraituz, 2012ko urtarrila eta 2013ko ekaina bitartean Bateratzen proiektuaren helburuak hurrengoak dira:

1) Enpresendako Bateratzen proiektuaren zerbitzuak hobetu: Gaur egun gure datu baseak 30.000 pertsona eta 250 erakunderen zeharkako datuak dauzka (horietako 140 erakunde Gipuzkoakoak dira). Oraindik ez dago luzetarako daturik. Bigarren bi-urtekorako (2012-2013) proiektua luzetarako datuak batzen hastea espero da (Diagnostikorako aplikazioaren bitartez), enpresatatik datorren informazioaren kalitatea hobetuz. Bestalde, datu basearekin eginiko azterketa estatistikoek adierazten dutenez, pertsonen jarrera eta jokabideak razionalak baino emozionalak dira gehiago. Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Gizarte Ezagutza sailak finantzatutako "Sentir para innovar" eta "Ekinez-Aritu" bezalako proiektuek emaitza interesgarriak aurkeztu zituzten arlo honetako giza-emoziozko konpetentzien inguruan. Hori dela eta, "Sentir para innovar" eta "Ekinez-Aritu" proiektuetan lorturiko emaitzetako konpetentziekin erlazionatutako aldagaiak bereganatu nahi ditu proiektuak. Bi hobekuntza hauek (luzetarako perspektiba eta emozioekin erlazionatutako aldagaiak) diagnostikorako tresna eta SQL datu basea berriztea ekarriko dute. Azkenik, enpresei nahi dutenean beraien sektoreko beste enpresekin aldaratzeko aukera emango die Bateratzenek, izan ere datu baseak momentu-oro eguneratzen jardungo du. Gaur egun, beraien sektoreko beste enpresekin aldaratzeko bi urtetik behin bakarrik daukate aukera enpresek. Baina kontrolerako online panel (Dashboard) baten garapenari esker, enpresak zuzenean datu baseko datuekin aldaratzeko aukera izango dute momentu-oro.

2) Proiektuaren barne diren Gipuzkoako 140 erakundeen zuzendaritzan ikaskuntza sortzeko une honetaraino sortutako ezagutzen transferentzia. Gaur eguneko azterketa estatistikoek pertsonak gure erakundeen errendimenduaren adierazleekin Nolaeta Zenbateraino erlazionaturik dauden azaltzen digute. Erakundeen zuzendaritzari gaitasun berriak (pertsonen kudeaketa, estrategia eta konpetitibitatearekin lotzen dituen arloan) era azkar eta didaktiko batean lortzen lagunduko dien simulatzaile bat garatzea nahi da proiektu honen bitartez. Garatutako simulatzaileen transferentzia hainbat modu ezberdinetan egiten da (foroak, batzarrak, heziketa, etab.). Bestalde, proiektuaren partaide diren hiru unibertsitateak (Deusto, EHU, MGEP) garatutako simulatzaileak ikasketa programetan batzea aurreikusten dute eta horrela unibertsitateko ikasleei Bateratzen 2017-k sortutako ezagutza transferitzea.

3) Esku-hartzerako estrategia orokor bat garatzea bere zilegitasuna enpirikoki frogatuz. Erakundearen erronka estrategikoak eta pertsonen potentziala askatu, lerrokatu eta garatuz proiektuaren parte diren erakundeak eraldatzeko beharra sortzen du diagnostikorako tresnaren transferentziak. Hala ere, gaur egun horrelako eraldaketa bat gutxieneko arrakastaz bermatuko duen ezagutzarik ez dago. Datu baseen azterketak erakusten dutenez, esku-hartze arrakastatsuen konbinaketa ezberdiñek sinergiak eragiten dituzte emaitzak hobetuz. Horregatik "Esku-hartzerako estrategia orokor" izena erabiltzen da. Bilatzen dena zera da: (i) Esku-hartzeko estrategia garatu (aldi-berean konbinatu beharreko aldagaiak eta estrategiak zeintzuk diren ezagutzea), (ii) gidatu (era orokor eta holistiko / sistemiko batean hiru enpresatan: Fagor Automation, Fagor Electrodomésticos y Mondragón Assembly), (iii) eraginkortasuna enpirikoki baloratu (hazkundea eta esku-hartzearen eraginkrtasuna kontrastatzeko prozedimendu bat definitu eta ezartzea beharrezkoa izango da), eta azkenik (iv) lortutako emaitzen araberako planteamendu bat garatu eta berdiseinatzea.

4) Mondragonen baitan ez dauden eta kooperatiba ez diren enpresak proiektura batzea. Orain arte Bateratzen 2017 estrategia batez ere Mondragon taldeko enpresa kooperatiboz osaturik dago. Horregatik, ekimen hau hedatzea nahi da. (i) Gipuzkoako kooperatibak ez diren beste 25 enpresatara eta (ii) horrelako ekimen bat hasteko interesa daukan Europako beste lurralde batera. Hedapen hau bereziki interesgarria da, izan ere zenbat eta enpresa desberdin gehiago egon proiektuan orduan eta kalitate hobeko informazioa izango dugu, eta aldi-berean honen bidez sorturiko ezagutzaren kalitatea hobetuko da. Sueziako Skövde (Volvo eta bere hornitzaileak dauden lekua) izeneko lurraldea izan daiteke egokiena epe motzean.