Hemen zaude: Hasiera Proiektua Metodologia eta prozesua

Metodologia eta prozesua

Proiektu honetan jarraituko den prozesua analisian, bilaketan, aukeraketan eta, enpresa txiki eta ertainen arteko kolaborazioaren bitartez, 4.0 Industriaren alorrean dibertsifikazioa bultzatu eta estimulatzeko balio duten proiektu eta aktuazioen identifikazioan oinarritzen da. Proiektuari itxiera emateko, 4.0 Industria barruan martxan jarri daitezkeen proiektuen portfolioa definituko da.

Barnelkar prozesua

Prozesua, Lean Startup filosofia jarraituz definitu da, aldi berean, Erol, Schumacher eta Shin-ek “Strategic guidance towards Industry 4.0- a three-stage process model” artikuluan 4.0 Industriari lotutako eredua erreferentzia gisa harturik.

Lean Startup metodologia arinen barruan kokatzen den enpresa-filosofia berritzailea da. Bere funtsa, Startup edo finkatu gabeko enpresek, erreminta desberdinen bitartez negozio ideiak modu azkar, kostu baxuenean eta inguru zein emaitzen ziurgabetasunari aurre egiten diotela baliozkotzea da, negozio berrien merkaturatzean erabili ohi den eredu tradiozionaletik urrunduz.

Filosofia hau, mikropyme askoren egoerara egokitzen da, Startup-ekin hainbat ezaugarri konpartitzen baitituzte, gaitasun eta baliabideak, besteak beste.

Lean Startup metodologiak ekintzaileen hasierako hipotesiak, produktu edota zerbitzu proposamenetara itzultzen laguntzen du, esperimentazioa, iterazioa eta balioztatutako ikasketa prozesuaren bitartez. Enpresek, haien produktu edota zerbitzuen merkaturatzea martxan jartzen dute hasierako inbertsio minimo batekin, ematen diren aurrerapenak neurtuz eta prozesuan zehar bezeroen inguruko informazioa jasoz. Ondorioz, bezeroen eskakizunei egokitzen diren soluzio berritzaileak garatzeko aukera izanik.

Hurrengo irudian prozesuaren deskribapena ikusi daiteke, non negozio ereduaren eraikuntza kontrastatua eta balioztatua ahalbidetzen duten begizta errepikakorrak adierazten diren.

Proceso Lean Startup (Ries, 2011)

Lean Startup prozesua

Bestetik, Erol, Schumacher eta Shin-ek, 4.0 Industriaren inguruko ikuspegia eta estrategia sortzeko gida gisa balio duen hiru faseko prozesua definitzen dute, gaur egun, korronte berri hau erakundeen ekoizpen sistemetan integratzeak  dakarten arazoei erantzuna emateko helburuarekin.

Arazoak hurrengo aspektuetatik datoz batik bat: 4.0 Industriaren izatearen pertzepzio ezberdinak, gaiaren zabalera eta konplexutasuna, maila estrategiko eta operatiboan izan ditzaken eraginak eta ondorioz, enpresa 4.0 Industriarantz eraldatzeko hartu beharreko neurriak.

Three stage model for Industry 4.0 (Erol, Schumacher y Shin, 2016)

Three stage model for Industry 4.0 (Erol, Schumacher y Shin, 2016)

Gure industria digitalizatuz gero, BPG-aren %4-ko hazkundea lortuko dugu. Horretarako, Industriari bideratutako aurtengo aurrekontua 97,5 milioi eurokoa izango da". Begoña Cristeto (Industria Ministerioaren Industria eta ETEen Idazkari Nagusia).