Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak


BARNELKAR

Nabigazioa
errota

Industria 4.0-Lantegi Adituak eremuan eta lankidetzan oinarrituta dagoen berrikuntza metodologia.

Azkeneko 4 urteetan zehar, manufaktura-industria tradizionalak eraldaketa prozesu batean murgilduta dago, non Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) bitartez, produktibitatea eta eraginkortasuna hobetzea bilatzen den.

Azkeneko urteetan bizitako Iraultza digitalak, informazioa, pertsona eta objektuak interkonektatzea ahalbidetu du, Gauzen Interneta eta Zerbitzuen Interneta sortuz. Honek industriaren paradigma aldaketa ekarri du, laugarren Industria Iraultza bezala ezagutzen dena.

1.0 Industriatik 4.0 Industriara (DFKI, 2011)

1.0 Industriatik 4.0 Industriara (DFKI, 2011)

Gaur egun, sistema ziberfisiko edo CPS-en (Cyber-Physical Systems) bitartez, mundu erreala eta birtualak bat egiten dute (Kagermann, 2013). CPS-ak, hurrengo gaitasunak dituzten software txertatua duten sistemak dira: sentsoreen bitartez mundu fisikoko datuak jaso eta eragingailuen bitartez prozesu fisikoetan eragiteko ahalmena, mundu fisiko zein digitalean modu aktiboan eragiteko informazioa prozesatu eta biltzeko ahalmena, beste CPS, sare edo sistema batzuekin pantaila desberdinen bitartez konektatzeko ahalmena pertsona eta makinen arteko interakzioa beste pantaila batzuen bitartez bideratzen duten bitartean. Korronte honekin erlazionatutako beste teknologia batzuk: Big data, Data Mining, Visual Analytics, Semantic technology, Cloud computing, Augmented Reality, Cibersecurity, Collaborative Robotic, Additive Fabrication.

Laugarren Industria Iraultzari emandako izena 4.0 Industria da (Industrie 4.0 alemanieraren izenetik jasoa). Gobernu Alemanak 2011. urtean burututako  “Industrie 4.0 – Die Zukunft der Produktion” ekintza plan estrategikotik hartuta dago. Programaren lehenengo lau urteetarako 200 milioi euroko inbertsioa egin zen. Apustu honek, Alemaniarentzat hurrengo bi estrategiak bilatzen zituen. Alde batetik, 4.0 industriarekin erlazionatutako teknologien fabrikatzaile eta hornitzaile bezala kokatu nahi dira, mundu mailan haien ondasun produktiboen lidergo teknologikoa azpimarratzeko asmoz. Bestetik, haien manufaktura-industria indartzea bilatzen dute, produkzio-instalazioen eraginkortasuna hobetuz.

Eusko Jaurlaritzak 2014. urtean  “Basque Industry 4.0 – Lantegi adimendua/La fábrica inteligente” ekimena martxan jarri zuen, euskal enpresen lehiakortasuna eta berrikuntza industriala sustatzeko helburuarekin. Iñigo Urkullu lehendakariaren asmoa, 2020.urterako, Euskadiko barne produktu gordina  (BPG), gaur egun %21-ean aurkitzen dena, berriro ere %25-era igotzea delarik. Apostu honi indarra emateko, 2013. urtetik aurrera, Euskadik Vanguard taldearen parte izatera pasatu zen, non beste 15 europear herrialdekin batera, RIS3 (Research and Innovation Strategies for Smart Specialisation) espezializazio adimentsuaren bitartez hazkunde berri batera heltzeko helburua konpartitzen duen.

Martxan jarritako industria plana, lehentasunezko hiru ekintza-eremuetan oinarrituta dago: fabrikazio aurreratua (4.0 industria barnehartzen duena), energia eta biozientziak.

2013. urtean, Acatech, Alemaniako Zientzia eta Ingeniaritzaren akademia nazionala, “Plattform Industrie 4.0”  euskarria den plataformarekin batera “Recommendations for implementing the strategic initiative INDUSTRIE 4.0”  dokumentua argitaratu zuten. Agiria erreferentea bilakatu da, bertan Industrie 4.0-aren sortzaile diren Dk. Henning Kagermann, Dk. Wolfgang Wahlster eta Dk. Johannes Helbig-aren ikuspegia jasotzen baita. Hurrengo irudian ikusi daitekeen moduan, egileek 4.0 Industriaren potentziala definitzen duten klabeak adierazten dituzte.

4.0 Industriaren potentziala definitzen duten klabeak

4.0 Industriaren potentziala definitzen duten klabeak 

 

Acatechek, nahi den etorkizuneko estrategia aurrera eraman ahal izateko, 4.0 Industriaren hiru ezaugarri hauek kontutan hartu behar direla aldarrikatzen du (Kagermann, 2013): ekoizpenaren integrazio bertikala, balio-sareen integrazio horizontala eta balio kate osoan zehar ingeniaritzaren muturretik-muturrerako txertaketa. Fabrikatzaileek ezaugarri hauek kontutan izatea funtsezkoa izango da merkatuen ezegonkortasunari aurre egin ahal izateko, eskaera aldaketei produktibitate eta eraginkortasun handienarekin erantzun azkarra emateko gai diren irtenbide malguak izango baitira.

 Euskadin laugarren Industria Iraultzan erabat murgilduta gaude, “fábrica inteligente - lantegi adituak” kontzeptu berritzailea sortu delarik. Fenomeno hau, IKT berriak ekoizpen prozesuetan txertatzerakoan eman da. Euskal enpresa industrialak elektronika, informatika eta komunikazio teknologietan ematen ari diren berrikuntzetara egokitzen hasi dira, eskala globalean gertatzen ari den errealitate industrial berrira batuz.

Fabrika adimentsua, ohiko fabrikaren bertsio informatizatua da, non prozesu guztiak elkarren artean konektatua dauden, haien artean elkar eraginez. Industria Iraultza honen erronka, softwarearen garapenean aurkitzen da: datuen analisi masiboa eta biltegiratzea bermatzen duten sistemak, ekoizpen prozesuetan eta produktuetan txertatutako sentsore eta elektronika eta erabakiak hartzeko beharrezko den informazio osoaren momentuko erabilgarritasuna (Kagermann, 2013).

Hau guztiaren ondorioz, 4.0 Industriak, prozesu eta produktuen diseinua, fabrikazioa, operazioak eta zerbitzu sistemak aldatuko ditu. Parte, pertsona eta makinen konektibitatea eta elkar eraginak, ekoizpen sistema %30 bizkorragoa eta %25 eraginkorragoa izatea ahalbidetuko du, masa pertsonalizazioa ere maila altuan ematea bermatuz.

Beraz, fabrikazioak eraldaketa handia jasango du, banakako zelula isolatuetatik, elkarrekin komunikatzen diren elementu desberdinak integratzen dituzten kalitate handiko sistema azkar eta emankorretaraino. Ondorioz, inbertsio, etekin eta enplegagarritasunean inpaktu handia izatea espero da.

Gure proiektua, hurrengo arloetan enpresen artean elkarlan aukerak bilatzea du helburu: metal-mekanika aurreratua, negozio digitalak, energia eta elektronika aurreratua. Foroak zein 4.0 industriarekin lotura duten espezializazio arloak landuko dira (ikusi irudia).

4.0 Industriko espezializazio-arloak

4.0 Industriko espezializazio-arloak

"2020. urterako helburuetako bat industriak Euskadiko BPG-a berriro ere %25-era igotzea da (gaur egun %21-ean aurkitzen da)." Iñigo Urkullu Lehendakaria.