BO-FORM Proiektua: "Belaunaldiarteko oinordekoen formakuntza, enpresa transmisio prozesuen eta lurraldearen enpresen sostengurako"

BO-FORM proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, Landa Ingurumeneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren finantziazioa jaso du, "Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna indartzea sustatzeko programa"ren 2017. urteko laguntza deialdiaren barruan.

Europear Komite Ekonomiko eta Sozialaren (CESE)“La empresa familiar en Europa como fuente de un crecimiento renovado y mejores puestos de trabajo” irizpenak dioen bezala, enpresa familiarrak mundu guztiko ekonomien faktore zentral bat dira, eta modu dinamiko batean garatzen dira. Hauek, hazkunde ekonomiko eta enplegu iturri dira, eta atentzio berezia ematen diote eskualde eta herri mailari. Enpresa familiar bat sortzeko arrazoiak era askotakoak dira, baina denek faktore komun bat daukate balio sisteman. Denek dedikazio eta esfortzu nahi bat daukate. Ardura zentzu bat enpresako sortzaileekiko eta belaunaldia hartuko duten pertsonekiko.

Enpresa familiarrek atzerapen eta geldialdi garaiak gainditzeko gaitasun handiagoa daukate. Euren epe luzeko bizitza azaltzen duen arrazoirik printzipala daukaten ardura pertsonala da (Comité Económico y Social Europeo, 2016). CESEK empresa familiarren balioa aztertu, eta Small Business Act-en ildoan, onartzen du: “Europar Batasuna-k marko bat definitu behar du non empresa familiarrek aurreratzeko eta antolakuntza espiritua garatzeko aukera daukaten”. CESE-k Europar Komisioari eskatzen dio praktika onak garatzeko estrategia bat praktikan jartzeko, empresa familiarren esparruan. CESEk Europar Komisioari eskatzen dizkion puntuen artean, enpresa familiarrei eskatutako laguntza dago, luzerako enpleguari bideratuta. Horretaz gain, formakuntza neurriak eta ikerkuntzaren bultzada enprendizai familarraren esparruan beharrezkoa da.

Enpresa familiarrak europar enpresen %60a suposatzen dute, txiki zein handiak, eta langileen %40-50a enplegatzen dute.

 

jarraitu gaitzazu

 

#Bo-Form | @BoForm_MGEP