Zientzia eta sarbide irekia
Zientzia irekia
Zientzia irekia ezagutza zientifikoa zabaltzeko mugimendu bat da, batez ere funts publikoekin finantzatutakoa, ahalik eta modu zabalenean, librea, linean eskuragarria eta berrerabilgarria.
Helburua da ikertzailea, zaletua edo profesionala den edonork ikerketa zientifiko osora iristea, ez bakarrik argitalpenetara, baita erabilitako metodo, datu, tresna edo softwareetara ere.
Zientzia Irekiak, argitalpen zientifikoetarako eta ikerketa-datuetarako sarbide ireki eta doakoa izateaz gain, beste arlo batzuk ere baditu, oinarri dituen 6 printzipioek adierazten duten moduan:
- Metodologia Irekiak
- Parekoen berrikusketa Irekia
- Software eta hardware Irekiak
- Datu Irekiak
- Sarbide irekia
- Hezkuntza baliabide Irekiak
Zientzia egiteko orduan sistema edo paradigma aldatzen du, ikerketa berrien oinarri gisa eskura dagoen aurreko ezagutza erabili eta partekatzera bultzatzen duen biraketa baten ondoren.
Hala, Zientzia Irekia tresna eta lan kooperatibo irekietan eta ezagutzaren hedapenean oinarritutako prozesu zientifiko oro da.
Hemendik hartutako definizioa: Guía del Participante Horizonte Europa. Ministerio de Ciencia e Innovación CDTI, E.P.E. y Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología (FECYT), 2022, p. 80. CC-BY-NC-ND.
Zientzia irekiari buruzko gida irudietan
Sarbide irekia
Sarbide irekia (Open Access, OA) informazioa eskuratzea eta baliabide digitalak (testuak, datuak, datu-baseak, softwarea, audioak, bideoak eta multimedia-materialak) erabiltzea da, muga tekniko edo ekonomikorik gabe.
Esparru akademiko eta zientifikoan, Sarbide Irekia etengabe, dohainik eta mugarik gabe ikerketen emaitzak eta informazio akademikoa banatu, argitaratu eta eskuratzeari dagokio.
Sarbide irekiaren onurak:
- Ezagutzaren hedapena eta transferentzia azkartzen ditu.
- Berrikuntza bizkortzen du.
- Ikerketaren emaitzak gordetzea bermatzen du.
- Ekoizpen zientifikoaren ikusgarritasuna eta eragina handitzen ditu.
- Informazio zientifikorako sarbide unibertsala ematen du.
- Informazioa eskuratzeko berdintasuna sustatzen du.
- Inbertsioa gizartera itzultzen laguntzen du.
Gogoratu I+G+Bren testuinguruan Sarbide Irekiak bi kategoria nagusi dituela:
- Ikerketa-dokumentuak: aldizkari zientifikoetan argitaratutako artikuluak, kongresu-txostenak, literatura grisa, doktore-tesiak, Gradu eta Master Bukaerako lanak, irakaskuntza-materialak, etab.
- Ikerketa-datuak: ikerketen edota datu primarioen oinarri enpirikoa osatzen duten datuak.
Gehiago jakiteko: