Web edukia bistaratu

Irakasleentzat irekian dauden ikasketa materialak

Web edukia bistaratu

IRAKASLEENTZAT IREKIAN DAUDEN IKASKETA MATERIALAK

OCW (Open Course Ware)

Open Course Ware (OCW) iniziatiba, Massachusettseko (MIT) Institutu Teknologikoan sortua , sarbide irekiko nazioarteko iniziatiben artean kokatzen da, ikasteko materiala libreki argitaratu eta zabaltzea sustatzen dute, doan eta formatu digitalean.

Helburu nagusia ezagutza partekatzea da irakasle, akademiko, ikasle eta orokorrean unibertsitateko nahiz kanpoko komunitatearen artean.

Irakasle bezala aurkitzen dituzun materialek arlo hauetan lagun diezazukete:

  • Zure ikasgaien planifikazioa: materialek irakaskuntza programa izaten dute barruan, gaiak, helburu pedagogikoak, etab.
  • Zure ikasgaien edukien sorkuntza eta eguneratzea: materialek ikus-entzunezko edukiak, dokumentuak, gomendatutako bibliografia, intereseko errekurtsoak etab. izaten dituzte.
  • Zure ikasgaientzako jarduera pedagogikoak sortzea: materialek ariketak, azterketak, probak, praktikak etab. izaten dituzte.

Gordailu hauetako material didaktikoek euren erabilera baimentzen duen lizentzia askea izaten dute, orokorrean Creative Commons Lizentzia izaten da.

Oro har materialak erabili, berrerabili, egokitu eta banatu daitezke zenbait murrizketarekin. Material jakin bati eman ahal zaizkion erabilerak zehatz-mehatz ezagutu nahi badituzu, kontsultatu materialaren argitalpenari dagokion lizentzia mota.

Material mota honetan interesa baduzu hurrengo hauek gomendatzen dizkizugu:

Estatu mailan:

  • OCW Universia: Euren hezkuntza baliabide batzuetara sarbide irekia eskaintzen duten Unibertsitate espainiar, portugaldar eta latinoamerikarrak multzokatzen dituen Unibertsitate Kontsortzio bat da. Gai bidez edo osatzen duten instituzioen bidez sartu zaitezke.
  • MDX: (MDX) Parte hartzen duten unibertsitateen material eta errekurtso digitalen baliabide kooperatibo bat da (Universitat de Barcelona, Autònoma de Barcelona, Politècnica de Catalunya, Pompeu Fabra, Universitat de Girona, de Lleida, Universitat Rovira i Virgili, Universitat Oberta de Catalunya, Universitat Jaume I eta Universitat de Vic). Material gehiena sarbide irekian dago, nahiz eta Unibertsitateko erabiltzaileei mugatutako beste batzuk ere badauden. Besteak beste, komunitate eta bilduma edo materialen bidez sartu zaitezke.

Nazioarte mailan:

  • OCW MIT-Universia: Massachussets Institute of Technology (MIT) eta Universiaren arteko lankidetzak gaztelaniaz eta portugaldarrez dauden irakaskuntzako eta ikasteko materialak agertzen diren plataforma baten sorkuntza ahalbidetu du, material hauek MITeko irakasleek sortutakoak dira.
  • MIT OCW: Massachussets Institute of Technologyk (MIT) sortutako irakaskuntzako materiala eta ikasteko objektuen gordailua.
  • The Open Education Consortium: Hezkuntza irekiko kontsortzioaren plataforma, mundu guztiko 100 unibertsitate baino gehiagok libreki eta doan irakaskuntzako eta ikasketako materialak partekatzen dituzten plataforma.
  • OCW Europe: Plataforma europearra Open Education Consortium-en unibertsitate parte-hartzaileak dituena.
  • Merlot:California State Universityn hasitako proiektua, Ikasteko material ireki eta partekatuak sortzen ari diren komunitateak trebatzeko.

MOOC (Massive Online Open Courses)

Massive Online Open Courses-en akronimoa, sareko ikastaro ireki eta jende askorentzakoa da, internet bidez eskaintzen da, doakoa eta egiteko interesa duen eta izena ematen duen edozein pertsonari zabalik dago. MOOCak ez dira beti zabalik egoten eta data jakinetan eskaini edo aktibatzen dira. Izena ematea eskatzen dute, doakoa den arren. Ikastaro hauek eskaintzen dituzten erakunde batzuek ikastaroa amaitu duten eta nahi duten pertsonei ziurtagiriak ematen dizkiete.

MOOC zer den jakiteko bideoa, Dave Cormierrek egina.

Nazioarteko MOOC plataforma garrantzitsuenetako batzuk:

  • FuturelearnErresuma Batuko Open Universityk bultzatua. Online bidezko ikastaroak eskaintzen ditu batez ere ingelesez.
  • edX: Massachussets Institute of Technologyk (MIT) bultzatua Harvard eta Berkeleyko unibertsitateekin beste batzuen artean. Online bidezko ikastaroak eskaintzen ditu batez ere ingelesez.
  • Coursera: nazioarteko 130 erakunde baino gehiago dituen plataforma, batez ere Estatu Batuetakoak. Online bidezko doako ikastaroak eskaintzen ditu, ingelesez eta gaztelaniaz.
  • Miríada X: unibertsitate iberoamerikarrek bultzatua, online bidezko ikastaroak eskaintzen ditu gaztelaniaz eta portugaldarrez.