Web edukia bistaratu

Nola idatzi bibliografia eta aipamen bibliografikoak

Web edukia bistaratu

NOLA IDATZI BIBLIOGRAFIA ETA AIPAMEN BIBLIOGRAFIKOAK

Lan akademiko eta ikerketa lan guztiek dokumentatuta egon behar dute. Horretarako, beharrezkoa da beste batzuen lanetan (artikuluak, liburuak, webguneak…) jada erabilgarri dagoen informazioa kontsultatzea. Kontsultatutako informazio hori guztia da zeure lanaren oinarri bibliografikoa eta aipamen eta erreferentzia bibliografikoetan jaso behar da.

 

Zer da aipamena?

Gure testuetan sartzen dugun erreferentzia labur bat. Beste batzuen ideiak edo testuak adierazten dituzte eta garbi uzten dute nondik ateratakoak diren, hau da, nondik hartu den informazioa.

Testu idatziaren barruan sartu daitezke (gehienetan parentesi artean), edo ohar eran jarri, orrialdearen, kapituluaren edo testu osoaren bukaeran.

 

Zer da erreferentzia bibliografikoa?

Dokumentu zehatz bat identifikatzen duten datuen multzoa da. Era egituratuan eta laburrean deskribatzen du dokumentua, eta argi eta garbi identifikatzen. Dokumentuaren datu ezaugarrienetako batzuen gaineko informazioa ematen du: izenburua, egilea, data, formatua…

 

Zer da bibliografia?

Erreferentzia bibliografiko multzo antolatua, gehienetan zerrenda batean emanda. Lana egiteko kontsultatu diren dokumentuen erreferentziak jasotzen ditu, era ordenatuan.

 

Zertarako balio dute aipamenek eta erreferentzia bibliografikoek?

Aipamenek eta erreferentzia bibliografikoek erabilitako informazio iturrien berri ematen diete irakurleei, lanei zehaztasun akademikoa eta sinesgarritasuna ematen diete, ezagutza berria eraikitzeko oinarritzat hartu den aurretiko lanak balioesten dituzte, eta funtsezkoak dira beste batzuek egindako lanak direla errespetatzeko eta plagioa ekiditeko.

 

Nola idazten dira aipamenak, erreferentzia bibliografikoak eta bibliografia?

Aipamenak eta erreferentzia bibliografikoak idazten eta bibliografia aurkezten laguntzen duten hainbat estilo eta arau dago. Horien guztien artean, Bibliotekak UNE-ISO 690 araua eta APA estiloa gomendatzen dizkizu bereziki.

 

Kontuan izan

  • Erreferentzian sartutako informazioa nahikoa izan behar dela aipatutako materiala garbi identifikatzeko.
  • Erreferentziako datuak dagokion materialetik hartzen dira eta azala edo bere baliokidea da iturri nagusia.
  • Beste iturri batzuetatik datozen datuak, esandako baliabidean agertzen ez badira, kortxete artean idatziko dira.
  • Gomendatzen da puntuazio eta tipografiako sistema koherentea erabiltzea erreferentzia guztietan.
  • Egileen izenak iturrian datozen moduan emango dira. Idaztean lehenengo abizena/k idatziko d(ir)a eta ondoren izena edo izenaren hasierako letrak.

 

Zuretzat lagungarri izan daitezkeen tutorialak

Tutorial de autoformación sobre citas en trabajos y artículos con Referencias. Kantabriako Unibertsitatea: ISO 690 arauaren gaineko tutoriala

Como citar: guía de estilos, recursos y ejemplos. Alcala de Henaresko Unibertsitateko Liburutegia: Aipuak, erreferentzia bibliografikoak eta bibliografia idazteko estilorik erabilienak

 

Laguntza edo informazio gehiago behar baduzu, jarri harremanetan zure Bibliotekarekin.