Web edukia bistaratu

Biblioteken arteko mailegua eta erosketa iradokizunak

Web edukia bistaratu

BIBLIOTEKEN ARTEKO MAILEGUA

Zerbitzu honen bidez, bibliotekaren bildumakoak ez diren dokumentuak eskura ditzakezu. Dokumentuak argitaratu berriak badira, horiek erosteko eskatzea gomendatzen dizugu.

Biblioteka arteko mailegu bidez dokumentu bat eskatu aurretik, egiaztatu katalogoan ez dagoela. Zure zentroko Bibliotekari egiozu eskaera ohiko bitartekoen bidez, dokumentuari buruzko ahalik eta datu gehien emanez.

Biblioteka zurekin harremanetan jarriko da, zure eskaeraren egoera zein den jakinarazteko.

Errespeta itzazu beti jabetza intelektualeko eskubideak eta erabil itzazu dokumentuak xede akademikoetarako eta ikerketarako.

EROSKETA IRADOKIZUNAK

Badaukazu aukera material bibliografikoaren erosketa eskatzeko edo iradokitzeko. Eman iezaguzu ahalik eta datu gehien behar duzun dokumentuari buruz.

Jarri harremanetan zure bibliotekarekin ohiko bitartekoen bidez.