Argitaratu irekian zure ikerketa

ARGITARATU IREKIAN ZURE IKERKETA

Sarbide Irekian argitaratzea nahi baldin baduzu, jarri harremanetan zure Bibliotekarekin. Zure beharretara egokitutako aholkularitza indibidualizatua eskaintzen dizugu. Jarri gurekin harremanetan.

Zientzia irekiaren alde egiteko bide nagusietako bat zure dokumentuak sarbide irekiko aldizkarietan (argitaratzeko tasarik ordaindu gabe, ahal bada) eta sarbide irekiko biltegietan (instituzionalak, tematikoak edo orokorrak) argitaratzea da.

Kontuan izan Espainiak, bai bere lege-testuetan, bai ikerketa-deialdietan, zein Europar Batasunak, Europako ikerketa-planetan, baliabide publikoekin finantzatutako ikerketa zientifikoaren emaitzak irekian argitaratzeko betebeharra ezartzen dutela: argitalpenak gordailutzea eskatzen dute, onartutako azken bertsioaren kopia, hain zuzen, argitaraztearekin batera, sarbide irekiko biltegi instituzional edo tematikoetan.

Gainera, zure ikerketen emaitza diren dokumentu guztiak argitaratu ditzakezu, bai preprint-ak (argitaletxeari bidalitako bertsioa, inolako berrikuspenik gabe), bai postprint-ak (azken bertsioa, berrikuspenak barne), bai eta argitaletxeak argitaratutako bertsioa ere, betiere zure eskubide guztiak gordetzen badituzu eta argitaletxeari laga ez bazaizkio.

 

Zure argitalpenak, egile eskubideak eta sarbide irekia

Baliabide hautatu batzuk eskaintzen dizkizugu, irakasle eta ikertzaile zareten aldetik zure egile-eskubideak egoki kudeatzeko gai izan zaitezen. Zure lanen egile-eskubideen kudeaketaren eta ikerketetan sortzen dituzuen datuek duten garrantziari buruzko oinarrizko informazioa biltzen dute.

Zaindu zure eskubideak, erraztu sarbide irekia. Multimedia tutoriala:

Sevillako Pablo Olavide Unibertsitateko, Murtziako Unibertsitateko eta Universitat Oberta de Catalunyako bibliotekek garatua, REBIUN 2. lerroko lantaldekoa partaide diren bibliotekak.

  1. Ekoizpen intelektuala, eskubide motak, sarbide irekia eta gordailuetan gordetzea
  2. Mantendu zure egile eskubideak
  3. Aldizkari zientifikoetan argitaratzea eta gordailuetan automatikoki artxibatzea

Mantendu zure egile eskubideak editorialen aurrean: 

Infografia REBIUN 2. lerroko lantaldeak garatua

Argitaletxeekin kontratuak sinatzen dituzunean, ez utzi zure ustiapen-eskubide guztiak modu esklusiboan, eta saiatu erabilera-baldintza batzuk ezartzen, zure lana sarbide irekiko gordailuetan laga ahal izateko, bai eta hurrengo ikerketetan berrerabiltzeko, irakaskuntza-materialetan edo beste dokumentu batzuetan erabiltzeko, hala nola zure tesian.