2020-2021 MGEP Araudia

ERABILERA ARAUAK GOI ESKOLA POLITEKNIKOA 2020-2021

COVID-19ak eragindako osasun krisia dela eta segurtasuna bermatzeko, Mondragon Unibertsitatearen biblioteketan soilik fakultate bakoitzeko kolektibokoak diren pertsonak sartu ahal izango dira biblioteken gune fisikoetara.

MGEP

  • Gehienez ere 105 pertsona sartu ahal izango dira.
  • Bibliotekaren guneak erabiltzeko. lanpostu bakoitza, ezinbestekoa duzu aurretik erreserba egitea.
  • Bibliotekak garbiketarako elementuak eta babeserako oinarrizko ekipamenduak jarriko ditu zure esku.
  • Bibliotekako sarrera eta irteera ibilbideak markatuta daude.
  • Mugikortasun urria baldin baduzu, jarri harremanetan Bibliotekako langileekin, barruko igogailua erabili ahal izateko.

LANPOSTUEN ERABILERA

  • Lanpostuak erabiltzeko, ezinbestekoa duzu aurretik erreserba egitea. Erreserbak 2 orduko tartean egin daitezke. 
  • Erreserbak astebeteko aurrerapenez egin ditzakezu.
  • Jarri harremanetan bibliotekako langileekin erreserbatutako baliabidea erabiltzeko. Lanpostu bat baldin bada, lekua non dagoen adierazten duen txartel bat emango dizute. Bibliotekatik alde egin baino lehen bueltatu txartel hori.
  • Aurretik erreserbarik egin ez baduzu, Bibliotekako langileei galdetu ea leku librerik dagoen eta, hala bada, dauden leku libreak erabili ditzakezu.
  • Ezinbestekoa da erabilitako lekuaren gainazala desinfektatzea Bibliotekatik alde egin baino lehen. Bibliotekak emango dizu horretarako material egokia.

 

Mahaigaineko ordenagailuen erabilera

  • Erreserbak egiteko plataforman, ordenagailua duten lanpostuak testu honekin identifikatuko dira: “Ordenagailua du”.
  • Ezinbestekoa da erabilitako lekuaren gainazala eta ordenagailuaren periferikoak ere (teklatuak, pantaila, sagua…) desinfektatzea. Bibliotekatik alde egin baino lehen. Bibliotekak emango dizu horretarako material egokia.

PAPEREZKO MATERIAL BIBLIOGRAFIKOA

  • Ezin zara apalategira joan; beraz, bibliotekako langileek emango dizute paperezko material bibliografikoa. Salbuespenezko kasuetan, bibliotekako langileekin komentatu ondoren, zu zeu joan ahal izango zara apalategietara, eta kasu horietan eskularruak eta maskara jantzita eramango dituzu.
  • Itzultzen diren paperezko materialak desinfektatu egingo dira, gainetik, eta 10 egun koarentenan utziko dira berriro apalategietara eraman aurretik.
  • Maileguan utzitako dokumentuak Bibliotekaren kanpoaldean horretarako prestatutako altzarian utzi behar dituzu.

MAILEGUAN UTZITAKO EKIPOEN ETA MATERIALEN ERABILERA

  • Maileguan utzitako material guztiak desinfektatu egingo dira, maileguan utzi aurretik, MGEPek ekipamendu mota hau desinfektatzeko ezarri duen irizpideari jarraituta. Bibliotekako langileek desinfektatuko dituzte ekipamenduok.
  • Elementu elektronikoak erabiltzen dituztenek elementu horiek desinfektatu egin beharko dituzte bueltatu aurretik, Bibliotekako langileek gainbegiratuta. Bibliotekak altzari berezi bat jarriko du material horiek uzteko.
  • Bueltatzen diren material guztiak, paperezkoak ez direnak, 24 orduan koarentenan egongo dira berriro maileguan utzi baino lehen.