2020-2021 HUHEZI Araudia

BIBLIOTEKA ETA MAILEGU ZERBITZUAREN ERABILERA

  • Espazioaren erabilera:
    • Aukera dagoenean, ate bat sartzeko eta bestea irteteko erabiliko dira. Ateak seinaleztatuta egongo dira.
    • Eserita egon daitezkeen postuei dagokienez, identifikatuta egongo dira.
    • Nahitaezkoa izango ez den arren, aukera egongo da programaren bidez aurrez tokia erreserbatzeko.
    • Gehienezko edukiera errespetatuko da.
    • Derrigorrezkoa izango da maskara une oro jantzita edukitzea.
    • Norberaren ardura izango da tokia erabili aurretik eta ondoren garbitzea.
  • Material bibliografikoaren erabilera eta mailegua:
    • Mailegatu nahi den materiala Bibliotekako bilatzailearen bidez identifikatuko da, edo Bibliotekako langileei galdetuta.
    • Harreran dagoen pertsonak emango du; erabiltzaileak ez du zuzenean hartuko.
    • Liburua entregatzeko, kanpoaldean dagoen buzoian edo horretarako egokitutako espazio edo ontzian utziko da, eta berrogeialdian jarriko da berriz ere maileguan utzi arte.
  • Gainerako gailuak eta baliabide didaktiko eta materialak:
    • Erreserba programaren bidez erreserbatuko dira.
    • Derrigorrezkoa izango da, entregatu aurretik, bertan dauden produktu desinfektatzaileekin garbitzea.
    • Multimedia gunean erabilitako guztia garbitu beharko da bertan egongo den garbigarriarekin eta paperarekin.
    • Aurikularrik ez da mailegatuko: nork bereak erabili beharko ditu.
    • Mailegu Zerbitzuko zenbait gailuk (esaterako, solapa eta eskuko mikrofonoak) babes neurri bereziak beharko dituzte. Neurri horiek Mailegu Zerbitzukoek jakinaraziko dituzte. 

 

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko COVID-19 PROTOKOLOA hemen ikus dezakezu.