2020-2021 Enpresagintza Araudia

OÑATIKO BIBLIOTEKAKO SARBIDE ETA MUGIKORTASUN JARRAIBIDEAK

  • Sarrera soilik ENPRESAGINTZAko langile eta ikasleei mugatua izango da.
  • Baimendutako aforoa, (38 pertsona), Bibliotekako sarreran adieraziko da.
  • Bibliotekak, sarrera eta irteera ibilbideak markatuta izango ditu

LANERAKO GELEN ETA POSTUEN ERABILERA

  • Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea postuak eta lan gelak erabiltzeko.Erreserbak astebete lehenago egin ahal izango dira.
  • Aldez aurretik erreserbarik egin ez duten erabiltzaileek, libre dauden lan espazioak erabil ditzakete, Bibliotekako langileekin kontsultatu ondoren.
  • Erabili ahal izango diren postu guztiak erraz antzemateko kartelen bidez identifikatuta egongo dira.
  • Bibliotekako langileek erreserbatu den materiala mailegatuko dute eta erabiltzaileari materialaren kokapena adierazita dagoen txartela emango diote. Erabiltzaileek Bibliotekako langileei txartela bueltatuko diote maileguaren epea amaitzean.
  • Egonaldia amaitutakoan, erabiltzaileak postua desinfektatu beharko du, Bibliotekako pertsonalak utziko dion materialarekin.
  • Geletako ateak zabalik egongo dira nahiz eta erreserbatuta egon.
  • Isiltasun gela eta atsedenlekuak itxita egongo dira. Ordenagailu gela, helburu akademikoetarako baino ez da erabiliko.

MATERIAL BIBLIOGRAFIKOAREN MAILEGUA ETA ERABILERA

  • Paperezko material bibliografikoa, Bibliotekako langileek emango dute, eta ezingo da apalategitara joan. Hauek, behar bezala seinalizatuta egongo dira.
  • Paperean itzulitako materialak, beren gainazalean desinfektatuko dira, eta 7 eguneko berrogeialdia igaro beharko dute, apalategietara itzuli aurretik.
  • Bibliotekak, altzariak jarriko ditu Bibliotekaren kanpoaldean dokumentuak itzultzeko.

ELEMENTU ELEKTRONIKOAN ETA BESTELAKO MATERIALEN ERABILERA

  • Bibliotekako langileek, itzulitako elementu elektroniko guztiak desinfektatuko dituzte. Bibliotekak, elementu hauek uzteko, altzari espezifikoa izango du prest.
  • Paperezkoak ez diren itzulitako material guztiei, 24 orduko berrogeialdia egingo zaie berriro maileguan eman aurretik.

BIDASOAKO KANPUSEKO BIBLIOTEKA

  • Bidasoako campuseko Biblioteka itxita egongo da, eta liburuak, material elektronikoa edo aretoen erreserba ohiko bideetatik egingo da.

BBF (BILBO)

  • BBFn, liburuak, material elektronikoa edo areto erreserbak, ohiko bideetatik eskatuko dira.